NK Dinamo Zagreb Kroaziako futbol talde bat da, Zagreb hirikoa. 1945ean sortu zen garai hartan Zagerben zeuden hiru kluben (HAŠK, Građanski eta Concordia) batasunarekin. Građanskiren kolore urdina hartu zuen eta HAŠKen estadioan jokatu zuen.
2008ko Liga garaipena zaleekin ospatzen.
Kroaziaren independentziarekin batera bertako liga eta kopa jokatzen hasi ziren. Dinamok orduan izen komunista alde batera utzi eta hasierako HAŠK-Građanski izena hartu zuen eta 1993an berriz aldatu zuen Kroazia Zagreb izen abertzaleagora. 2000 urtean Dinamo izena berreskuratu zuen.
Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialistaren garaian talde indartsua izan zen eta Belgradeko Izar Gorriarekin jokatzen zituen partidak gogoangarriak ziren. 4 liga eta 7 kopa irabazteaz gain 1966an Feria Kopa, UEFAren aurrekaria zena, irabazi zuen, Europako txapelketa bat irabazi duen talde kroaziar bakarra izanik. 2012ko abenduko UEFAren koefizientearen arabera Europako taldeen zerrendan 75.a zen.
Kroazian erabat nagusi da, Liga eta Kopa titulu gehien irabazi dituen taldea delarik. 2006 eta 2016 arteko Ligak irabazi zituen, azken bi urteetan Liga eta Kopa batera. 2018an ere txapelketa biak eskuratu ditu.
- Liga (24): 1993, 1996, 1997, 1998, 1999, 2000, 2003, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023.
- Kopa (16): 1994, 1996, 1997, 1998, 2001, 2002, 2004, 2007, 2008, 2009, 2011, 2012, 2015, 2016, 2018, 2021.
- Superkopa (7): 2002, 2003, 2006, 2010, 2013, 2019, 2022.
Jugoslavian: 18Aldatu
- Jugoslaviako Erresuman (1923-1940):
- Građanski Zagreb taldeak 5 Liga: 1923, 1926, 1928, 1937, 1940
- Concordia Zagreb taldeak 2 Liga: 1930, 1932
- HAŠK Zagreb taldeak Liga bat: 1938
- Jugoslavian (1945-1991):
- Liga (4): 1948, 1954, 1958 eta 1982
- Kopa (7): 1951, 1960, 1963, 1965, 1969, 1980 eta 1983
Nazio artean: 2Aldatu
- Txapelduna (1): 1966
- Finalista (1): 1963
Jokalari famatuakAldatuKanpo estekakAldatu