Ama Xantalen baseliza
Ama Xantalen baseliza, gaztelaniaz Santa Elena baseliza, Irungo Alde Zaharretik gertu dago, Estebenea errekaren ertzean. Toki berean, I. mende aurreko erromatarren garaitik erlijio leku garrantzitsua egokitu da. Halaber, X. mendeko elizaren aztarnak aurkitu dira, Gipuzkoako bakarra.[1] Gaur egungo eraikina XIV. mendekoa da.
Ama Xantalen baseliza | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
![]() ![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Irun |
Koordenatuak | 43°20′08″N 1°47′07″W / 43.33543°N 1.78528°W43°20′08″N 1°47′07″W / 43.33543°N 1.78528°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | X. mendea |
Elizbarrutia | Donostiako elizbarrutia |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0005145 |
8 | |
Ama Xantalen museoa | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Irun |
Arkitektura | |
Deskribapena | |
Zuzendaria | Susana Soto |
Webgunea | http://www.irun.org/oiasso/home.aspx?tabId=1 |
Oharrak | Oiasso Erromatar Museoarekin lotuta |
EzaugarriakAldatu
Egungo eraikina XIV. mendekoa dela uste dute. Oinplano angeluzuzena eta lau isurkiko estalkia ditu. Hormak harlanduzkoak dira eta portada, berriz, isabeldar gotikokoa. XX. mendeko 70eko hamarkadan hainbat indusketa egin ziren ermita barruan eta, lan horien ondorioz, erromatarren garaiko nekropoli bat eta erromatarren lehen mende aurreko eliza baten hondakinak aurkitu zituzten.[2]
Ama Xantalen museoaAldatu
Aztarnategian material asko topatu dira:txanponak, lanabesak, zeramika... Hauek baselizan bertan ikus daitezkeen. horretarako antolatutako museoan. Espezialista batzuen ustez, Erromatarren garaian egun Irun dagoen lekuan Oiasso izeneko herri bat egon zela erakusten duten elementuak dira. Ama Xantalen museo bezala Oiasso Erromatar Museoaren beste dependentzia da.
Museoaren datuak:Helbidea: Ermita kalea, 2. Telefonoa: +34 943 639 353 (Oiasso Erromatar Museoa). Helbide elektronikoa: info-oiassomuseo@irun.org.
ErreferentziakAldatu
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |