Ongi etorri, Ernestobanpiroa, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

--EnzaiBot (eztabaida) 20:05, 5 maiatza 2015 (UTC)

Kategoria berriei interwikiak jarri aldatu

Kaixo Ernestobanpiroa. Kontuan izan kategoria berriak sortzen dituzunean, gero wikidatara joan behar dela eta beste hizkuntzekin lotu behar dela. Adibidez, Kategoria:Portugalgo margolaritza lotu behar da wikidata item honekin. Eskerrik asko.--Assar; (erantzun hemen) 15:11, 10 iraila 2016 (UTC)

«Eliz-tituluak» kategoria aldatu

Euskaltzaindiak euskara baturako eman duen 25. arauak hau dio:

« Idazkerari dagokionez, amaierako -a galtzen den bakoitzean, bereiz idatziko da hitz elkartua eta -a gordetzen denean, aukeran izango da bereiz idaztea nahiz marratxoa erabiltzea »

Hau da, egokiak dira «Eliz tituluak», «Eliza-tituluak» edo «Eliza tituluak», baina ez «Eliz-tituluak» (bukaerako -a galtzen bada, zuriunearekin idazten da, marratxorik gabe). Eutsi goiari. --Xabier Armendaritz   2016-12-01, 21:27 (UTC)

Artelan infotaula automatikoa aldatu

Kaixo Ernestobanpiroa! BA al dakizu {{artelan infotaula automatikoa}} erabil dezakezula margolan zein eskulturen artikuluetan infotaulak automatikoki sortzeko? -Theklan ·   ·   21:51, 28 abendua 2016 (UTC)

Share your experience and feedback as a Wikimedian in this global survey aldatu

  1. This survey is primarily meant to get feedback on the Wikimedia Foundation's current work, not long-term strategy.
  2. Legal stuff: No purchase necessary. Must be the age of majority to participate. Sponsored by the Wikimedia Foundation located at 149 New Montgomery, San Francisco, CA, USA, 94105. Ends January 31, 2017. Void where prohibited. Click here for contest rules.

Toribio Etxabarria? aldatu

Aupa Ernestobanpiroa. Ikusi dut Toribio Etxebarria artikulua Toribio Etxabarria modura berrizendatu duzula. Aldaketaren zergatia azaltzerik bai? Ez dut aldaera horrekin inolako iturririk aurkitu. Eskerrik asko. --Janfri (ezt.) 13:32, 12 otsaila 2017 (UTC)

Arrazoia duzu! Hiperkorrekzioak eragindako okerra izan da. Askotan gaizki idatzen dute bere abizena eta, ohituraz, zuzentzera joan naiz. Barkatu! -Ernestobanpiroa (eztabaida) 15:05, 12 otsaila 2017 (UTC)

Your feedback matters: Final reminder to take the global Wikimedia survey aldatu

(Sorry to write in English)

Har ezazu parte Wikimedia 2030 Estrategiaren eztabaidan aldatu

eu

16 urtez Wikilariok lan egin dugu, elkarrekin, gizateriaren historian eraiki den jakintza librearen iturririk handiena eraikitzeko. Gaur egun webgune talde bat baino zerbait gehiago gara. Mugimendu bat gara, baloreekin eta helburu indartsu batekin: mundu bat non gizaki bakoitzak, libreki, jakintza guztiaren batura parteka dezakeen.

Mugimendu gisa eztabaida bat hasi dugu etorkizuneko munduan Wikimediak izan behar duen paperari buruz. Eztabaidan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Honako hau da erantzun nahi dugun galdera handia:

Zer da mugimendu gisa
lortu edo eraiki nahi duguna hurrengo 15 urteotan?
Har ezazu parte eztabaidan

Mezu hau jaso duzu azken 30 egunotan aldaketaren bat egin duzulako Wikipedian. Edozein galdera baduzu, idatzi Theklan lankideari. -MediaWiki message delivery (eztabaida) 20:34, 19 martxoa 2017 (UTC)

Janin Lomme Tournaikoa aldatu

Aupa Ernestobanpiroa:

Eskerrik asko abisuagatik. Flandria jarri diot nazionalitatean, baina zalantzan gelditu naiz Flandria ala Valonia ezarri. Valonia egokiago iruditzen bazaizu, |nazionalitatea={{bandera|Flandria}} jartzen duen lerroan Flandriaren ordez Valonia ezartzea besterik ez da; Flandria egokiago baderitzozu, egina dago.

Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 20:39, 11 apirila 2017 (UTC)

Wikilesa aldatu

Kaixo Ernestobanpiroa! Kondor operazioarekin hasi zara, eta ondo legoke egiten ditugun ekarpenak ondo kontabilizatzea, gero estatistika batzuk emateko. Esperimentu bat egiten ari gara "Program & Events Dashboard" delakoarekin. Gehitu zaitut eta egin dituzun artikuluak jarri... baina zuk ere gehitu ditzakezu egiten dituzun gauzak bertan. Hemen duzu helbidea. Ea ondo funtzionatzen duen! -Theklan ·   ·   23:25, 25 abuztua 2017 (UTC)

Aupa, Theklan: Ez naiz gehiegi aklaratzen baina saiatuko naiz. Eskerrik asko! -Ernestobanpiroa (eztabaida) 11:36, 26 abuztua 2017 (UTC)

Cóndor operazioa aldatu

Egun on deigula Ernestobanpiroa! Gauzatxo bat, konturatu naiz nahastu egin naizela, buruko 'informazio prozesaketako' nahasketa bat: kondor hitz existitzen da euskaraz eta, beraz, zilegi bedi izen hori erabiltzea. Nik kategoria guztiak Cóndor gaztelaniazkora aldatzeko lana hartu dut, baina oker nenbilen, beraz barkakizun izan bekit akatsa, eta lehengoa hobeto dagoela uste baduzu, leheneratu lasai, ez zait gaizki iruditzen, are, beharbada hobeto dago. Ondo segi -Iñaki LL (eztabaida) 09:55, 27 abuztua 2017 (UTC)

Kaixo, Iñaki: Nik zalantza bera izan dut: jatorrizko izena mantentzea edo euskaratzea. Azkenean bigarrena hobetsi nuen hainbeste erderakada ez sartzeagatik. Pentsatu beharko dugu! Eskerrik asko.-Ernestobanpiroa (eztabaida) 10:00, 27 abuztua 2017 (UTC)

WikiLovesMonuments aldatu

Kaixo, Ernestobanpiroa! Hau interesgarria izango da zuretzat, ziur! Wikipedia:WikiLovesMonuments 2017 -Theklan ·   ·   19:28, 4 iraila 2017 (UTC) Eskerrik asko, Theklan! -Ernestobanpiroa (eztabaida) 20:25, 4 iraila 2017 (UTC)

Iepa! Astuna ere ez dut izan nahi... baina sari ederrak daude jokoan Wikipedia:WikiLovesMonuments 2017/Edizio lehiaketan parte hartuz gero! Eraikinekin egiten ari zarena, baina Euskal Herrikoak! -Theklan ·   ·   15:41, 15 iraila 2017 (UTC)
Eskerrik asko, Theklan, baina igotzeko arazoak aurkitzen ditut. Saiatu nintzen batekin (Hondarribiko Hatxeroaren monumentua), proba moduan, eta azkenik ez dakit ezta non dagoen ere. Asteburuan agian saiatuko naiz berriro ere!

Besarkada bat. -Ernestobanpiroa (eztabaida) 15:54, 15 iraila 2017 (UTC)

Hau diozu, commons:File:Hatxeroari_monumentua.jpg? Hala ere edizio lehiaketa da, ez duzu zertan irudirik igo behar, monumentuei buruzko artikuluak hobetzea da edizio lehiaetako helburua! -Theklan ·   ·   15:57, 15 iraila 2017 (UTC)
Ba ez naiz ezertaz enteratu! Barkatu.-Ernestobanpiroa (eztabaida) 18:59, 15 iraila 2017 (UTC)
Ez da barkamenik eskatu behar! Esaten dizut ze aukera polita da Euskal Herriko ondareari buruzko artikulu txukunak egin eta pike sanoarekin liburu batzuk lortzeko ;) -Theklan ·   ·   19:02, 15 iraila 2017 (UTC)
Eskerrik asko!-Ernestobanpiroa (eztabaida) 19:09, 15 iraila 2017 (UTC)

Kaixo,Theklan: Zure aholkua jarraituz Wiki Loves Monuments-arloan ibili naiz eta pixkat harrituta nago zeren eta zerrendan akats batzuk daude. Baten bat zuzendu dut (esaterako Aizpuru baserria da Aizpurua baserria), baina zenbait kasutan ez dakit ondo egiten ari naizen. Adibidez, San Telmo gaztelua Donostian aipatzen zen; nik, dakidanez, Donostian ez dago horrelakorik, bai, aldiz, Hondarribian eta horrela zuzendu dut baina ez dakit erregistro zenbakia aldatu behar den ala ez. Beste kasu batean Eskoriatzan Gaztainadui eta Ganuza etxea jasotzen dira eta, nire ustez, eraikin bera dira. Elgoibarren Olaso etxea agertzen da baina nire ustez hori Altzola dorretxea da. Elgoibarren ere Karkizao etxea aipatzen da eta nik ez dut uste baserri horrek balio berezik duenik; herri berean, aldiz, garrantzi gehiago duten eraikuntzak badaude eta ez dira zerrendan agertzen. Kontua: ba al dago benetako zerrenda ikusteko tokirik hantxe monumentuak kontrastatzeko eta, agian, zuzentzeko? Ondo egiten ari naiz? Eskerrik asko! -Ernestobanpiroa (eztabaida) 13:52, 20 iraila 2017 (UTC)

Ama Xantalen baseliza aldatu

Arrastion! Erraza da, {{Eraikin infotaula automatikoa}}k Wikidatatik parametroak hartzen ditu, tartean "ondare-aitorpen egoera" deiturikoa. Baseliza honek Bien de Interés Cultural (Espainia) "ondare-aitorpen egoera" du, wikidatan (eta euskarazko wikipedian) egun gaztelaniaz dagoena. Wikidataren Q23712 itema aldatzen baduzu eta bertan "kultura-ondasun" edo "kultura-intereseko ondasun" idazten baduzu artikulu guztiak aldatuko dituzu.--Marklar (eztabaida) 15:49, 23 iraila 2017 (UTC)

Ba niri ez dit kasorik egiten! -Ernestobanpiroa (eztabaida) 22:01, 23 iraila 2017 (UTC)

Ibaien paisaia aldatu

Kaixo Ernestobanpiroa! Ibaien paisaia lehiaketa irabazi duzu eta Ondarebideakekoek saria emateko datu batzuk behar dituzte. Bidali, arren, prentsa@wikimedia.eus helbidera. -Theklan ·   ·   20:33, 3 azaroa 2017 (UTC)

Eskerrik asko!-Ernestobanpiroa (eztabaida) 12:22, 4 azaroa 2017 (UTC)

Kaixo! Jarri kontaktuan ahalik eta azkarren, mesedez. SAri banaketa egin nahi dute. -Theklan ·   ·   16:00, 8 azaroa 2017 (UTC)

Afrikako historia aldatu

Kaixo! hau ikusi al duzu? -Theklan ·   ·   21:27, 1 urtarrila 2018 (UTC) Aupa, Theklan. Bai ikusi dut, eskerrik asko.-Ernestobanpiroa (eztabaida) 21:28, 1 urtarrila 2018 (UTC)

Idatzi duzun Afrikako historia artikuluan zuzenketa batzuk egin ditut, komenigarria da Xuxen instalatzea, artikuluak asko hobetzen dira! Bestetik, erreferentziak txertatzerakoan "Automatikoa" aukeratu eta URL bat sartzen baduzu, berak bakarrik egingo dizu formatua ematea, eta hori ere askoz txukunago geratzen da. Edozein galdera baduzu, egin lasai. -Theklan ·   ·   19:07, 16 urtarrila 2018 (UTC)

Kaixo, Theklan: Arrazoia duzu baina ni autodidakta naiz wikipedian eta gauza asko intuisioz egiten ditut. Ba al dago nonbait horrelako azalpenak ikusteko? Dena dela, nire asmoa, artikulu osoa egin ondoren, zuzenketak eta moldaketak egitea da, batez ere kontraesanak ez sortzeko. Eskerrik asko! -Ernestobanpiroa (eztabaida) 21:05, 16 urtarrila 2018 (UTC)

Bai, noski! Autodidaktak denok gara, eta gainera erreferentzia automatikoena nahiko berria da. Laguntza:Erreferentziak orrialdean duzu azalpen bat. -Theklan ·   ·   21:11, 16 urtarrila 2018 (UTC)
Bai, denok autodidaktak baina mailak daude! Begiratuko dut. Eskerrik asko, lagun!-Ernestobanpiroa (eztabaida) 21:45, 16 urtarrila 2018 (UTC)
Arrazoia duzu, Theklan: erreferentzia automatikoa erosoa da.-Ernestobanpiroa (eztabaida) 19:26, 17 urtarrila 2018 (UTC)

Kornelia Zinila aldatu

Nigatik, bale. Beste wikipideikin koherentzia mantentzeagatik egin nuen. Euskaltzaindiaren 76. araua errespetatzen bada, primeran. Ondo izan. -Marklar (eztabaida) 19:35, 15 otsaila 2018 (UTC)

Share your experience and feedback as a Wikimedian in this global survey aldatu

WMF Surveys, 18:41, 29 martxoa 2018 (UTC)

Reminder: Share your feedback in this Wikimedia survey aldatu

WMF Surveys, 01:39, 13 apirila 2018 (UTC)

Your feedback matters: Final reminder to take the global Wikimedia survey aldatu

WMF Surveys, 00:49, 20 apirila 2018 (UTC)

Frantzia askea aldatu

Kaixo, Ernesto. Aurrera, zentzuzkoa iruditzen zait. Ikusi dut «Frantzia Askea» orria hutsik zegoela, eta horregatik birbideratu dut «Frantziar Indar Askeak» orrira, edukiren bat emateagatik. Proposatzen duzuna zentzuzkoa da, aurrera. --Xabier Armendaritz   2018-04-26, 18:36 (UTC)

Eskerrik asko! -Ernestobanpiroa (eztabaida) 20:24, 26 apirila 2018 (UTC)

Lehiaketako saria aldatu

Kaixo Ernestobanpiroa! ZORIONAK giza sexualitateari buruzko lehiaketan bigarren saria irabazteagatik! Gertu izan zaitut... Saria bidaltzeko mesedez bidali zure helbidea honako posta elektronikora: hezkuntza@wikimedia.eus , mila esker! Edagit (eztabaida) 9:19, 29 ekaina 2018 (UTC)

Eskerrik asko Edagit ! Zorionak zuri ere! -Ernestobanpiroa (eztabaida) 21:26, 29 ekaina 2018 (UTC)

"Genozidak" kategoria aldatu

Kaixo Ernestobanpiroa. Nire ustez "Genozidak" kategoria ez da neutrala, eta jarri duzun kasu batzuetan oso eztabaidagarria da. Nire ustez kendu beharko litzateke. -Theklan ·   ·   21:20, 16 urria 2018 (UTC)

Kaixo Theklan: Zein kasutan? Zeren eta kasu batzuk ez dira eztabaidagarriak. Gatelaniaz definizio hau ematen du hiztegiak: "persona que aniquila de manera sistemática e intencional a un grupo social". Nire ustez kuadrila horrek guztiak definizioa ondo betetzen du. Eta kategoria hamasei hizkuntzetan dago. Onartzen dut batzuek ez dutela onartuko esaterako Franco horretan egotea, baina bai Ipar Afrikan baita ere Penintsulan bere "lana" kontzientziaz egin zuela onartu behar da (ikus Xabier Irujoren eta Joseba Sarrionandiaren lanak). Baina, tira, zuk esan eta nik kenduko dut. Besarkada bat.-Ernestobanpiroa (eztabaida) 14:51, 17 urria 2018 (UTC)
Ba adibidez, ez dakit zergatik dagoen Stalin, baina ez dagoen Winston Churchill. Zergatik dagoen Abu Bakr al-Baghdadi baina ez dagoen George Bush. Zergatik dagoen Vlad Dracula baina ez dauden Espainiako Errege katolikoak. Zergatik dagoen Andrew Jackson baina ez dagoen Bill Clinton... eta horrela eternitatera arte. -Theklan ·   ·   14:59, 17 urria 2018 (UTC)
Aupa, Theklan. Aipatzen duzun hori zoritxarrez kategoria gehienetan gertatzen da: oso arraroa da bat ondo osatua aurkitzea. Aipatzen dituzun izen horiek guztiak oso ondo egongo lirateke kategoria horretan, hau da, genozida titulua izatea. Dena dela, ulertzen dizut: ez da gauza bera idazleen kategoria bat osatu gabe egotea edo genozideena. Zer proposatzen duzu, kategoria osoa kentzea?
Nik uste dut oso kategoria labainkorra dela. Hau da, editorializatzen ari gara, eta ikuspuntu neutrala hausten. Nik, adibidez, ez nuke jarriko Stalin genozida baten gisa (eta ez da bakarrik nire eztabaida orrian agertzen delako Gorkirekin eztabaidan). Stalini genozidioa leporatzen dietenek nazismoaren biktima izan ziren 27 milioi errusiarrak ere egozten diote, adibidez. Horretara noa, kategoria korapilotsua, "terroristak" edo "pertsona onak" bezainbeste. Beste gauza bat litzateke "Genozidioagatik kondenatutakoak". Hori bai, hori neutrala da. Baian oso gutxi izango dituzu. -Theklan ·   ·   20:40, 17 urria 2018 (UTC)

Theklan, nire iritziz neutrala ez litzatekeena izango genoziden edota diktadoreen kategoria bat sortu eta Stalin bertan ez egotea litzateke. Bere aginduz sobietarren aurka egindako basakeriak Bigarren Mundu Gerra aurretik, tartean eta ondorengoak ere badira. Ezkertiarra izateak ez du absolbitzen, ez bera eta ez Beria eta Yezhov bezalako bere morroiak ere. -Euskaldunaa (eztabaida) 23:14, 17 urria 2018 (UTC)

Ez nago ados. Stalinek ez zuen, goiko definiziotik abiatuta, "talde sozial bat sistematikoki hil". Naziak talde sozialtzat ez baditugu, behintzat. Eta horregatik diot, horrelako kategoria bat sortzeak arazoak baino ez ditu sortzen. -Theklan ·   ·   06:50, 18 urria 2018 (UTC)
Stalinek bere diktadurak iraun zituen hamarkadetan zehar ez zuen talde sozial jakin bateko jendea sistematikoki akatu, talde sozial askotakoak baizik: Lenin zendu ondoren bere lidergotzarako bidean oztopo zela iruditu zitzaion edozein erditik kendu zuen, esate baterako lehia egin ziezaikoten Errusiar Iraultzako buruzagi gehienak; ondoren Sobietar Batasuna osatzen zuten eta errusiar nazionalismoa eta "Ama Aberri Errusia" besarkatzen ez zuen herrialde eta talde sozial ororen aurka egin zuen, tartean bere sorlekuko georgiarrak; gulag kontzentrazio esparruak sortu, gehienak Siberian, eta bertara baldintza basatien lan egitera derrigortutako preso politikoak bidal arazi zituen; Yezhoven eta NKVDren eskutik purga erraldoiak egitea agindu zuen, bai Sobietar herritaren artean nahiz Armada Gorriko ofizialen artean, konspiratzaileak ziren aitzakiaz: 1938an purgak amaitu zirenerako 10 milioi hilak ziren; Bigarren Mundu Gerran ere "pauso bakar bat ere ez atzera" lelopean desertatu edota gerra frontean atzera egiten zuen sobietar oro jo ta bertan tiroz hiltzeko agindua eman zuen, gerra ondorenean ere Beria eta NKVDren eskutik purga burutzen jarraitu zuen. Arazo bakarra genozida, diktadura eta diktadore kategorietan eskuindarrak bakarrik sartzean ikusten dut, ezkerrekoak ere badaudelako, hori neutraltasun gabezia izango litzatekela iritzi dut.
Bestalde, “genozida edo genozidio kondenatuak" kategoria sortzeari ez diot balio praktikorik hartzen, genozida gehienak kategoria hortatik kanpo geldituko zirelako. Adibidez, Armenian eta Kongon genozidioak jazo ziren, Mehmed VI.a Turkiakoa eta Leopoldo II.a Belgikakoa ez dira inoiz kondenatuak izan. Euskaldunaa (eztabaida) 09:44, 18 urria 2018 (UTC)
10 milioi heriotzen datua guztiz faltsua eta azientifikoa da. Bestetik, Gulagetan ez zegoen deliberatuki jendea hiltzeko inongo planik, eta Bigarren Mundu Gerrako zatia kenduta, non egoera oso okerra izan zen errusiar guztientzat, hilkortasun ratioa ez zen beste kartzela sistema batzuetan baino handiagoa. Gulagetik 18 milioi pertsona inguru pasa ziren, eta %10 baino gutxiago hil zen, gerrako epea barne. Genozidiorako lekuak izan balira, orduan gehiengo egongo litzateke hilda. Eta ez da horrela, gehiengoa bere kondena amaitu eta gero (kondenaren arrazoia ez da eztabaidatzen ari garena) bere etxera itzuli zen. %90 baino gehiago.
Purga Handian aurkitutako daturik handiena, gulagetan hil zirenak barne, 1.200.000 hildako da, ez 10 milioi. Purgaren inguruan dugun iritzia antzekoa izango da, baina datuak datu dira.
Bestetik, esan nahi dudana da Stalin sartzen badugu, Winston Churchill ere sartu beharko genukeela. Eta Leopoldo II.a sartzen badugu, Europako XIX. mendeko agintari ia gehienak ere. Horregatik diot ez dela egokia kategoria honetan pertsona sartzea gure filien edo fobien arabera, baizik eta irizpide objektibo batekin. -Theklan ·   ·   10:37, 18 urria 2018 (UTC)

Ba, Churchill edo XIX. mendeko edozein agintarik genozidioa egin zutelako datu objektiborik baduzu sar dezakezu kategorian. Baina ezin liteke aitzakitzat jarri "hau zergatik jarri kategoria honetan bere garaiko agintariek berdina egiten zutelako", hori Fidel Castro diktadorea zela ez onartzeko Franco ere diktadorea zela aipatzea bezala da. Ezin liteke gauza bat bestearekin estali, zuk diozun bezala, gure filia eta fobien arabera.

Bestalde, gulagak genozidio lekuak ez badira, ez dut uste Stalin eta bere morroiak edonor 40 gradu zero azpiko tenperaturak eta munduko lurralde isolatuenetakoak diren lekuetara lan astun eta etengabeak burutu eta gosea pasatzera bidaltzen zutenean bizirik bueltan itzul zedin asmoarekin egiten zutenik. Batipat, Moskun bertan espetxeak bazeudelako. -Euskaldunaa (eztabaida) 11:45, 18 urria 2018 (UTC)

%90 itzuli zen bere etxera, beraz ez dago inongo genozidio planifikaturik. Bestetik, Churchillek Bengalan miloika pertsona hil zituen gosez bere agintepean, SESBeko populazioaren portzentaian baino askoz handiagoa. Baina inork ez du Churchill "genozidak" izeneko kategoria batean sartzea defendatzen. Berdina esan diezazuket Nicolas Sarkozyz Txaden, edo George Bushi buruz Iraken, edo Bill Clintoni buruz Serbian, edo Holandako erregeen eta presidenteen inguruan Indonesian... batzuk sartzeak eta besteak ez, eta bakoitza zergatik sartu dugun eztabaidatzeak arazoak sortzen ditu neutraltasunaren ikuspegitik. Errazagoa da kategoria ezabatzea bakoitzarekin eztabaida bat irekitzea baino, nire iritziz. -Theklan ·   ·   12:51, 18 urria 2018 (UTC)
Kaixo. Theklanekin nago eta argumentu nagusia goiko eztabaida bukaezina izan daiteke. Genozideen kategoria sortu beharko da baina oinarri objektiboak planteatuz, ez ideologikoak.-Ernestobanpiroa (eztabaida) 14:54, 18 urria 2018 (UTC)
Preseski, genozida eta diktadore ezkertiarrak eskuindarrak bezala badaudela onartzea oinarri objektiboak planteatu eta ideologikoak baztertzeko lehen urratsa dela iritzikoa naiz, eztabaida honetako gakoa hor ikusten dut. Theklanek genoziden kategoria ezabatu egin beharko litzatekela dio eta zuk sortu egin behar dela.
Bestalde, Churchill, Bush, Clinton, Sarkozy aipatzea, beste norbaitek Mao Tse Tung, Sadan Husein, Milosevic edo Gadafi aipatzea bezala da. Ardi beltzak artalde guztietan daude. -Euskaldunaa (eztabaida) 16:58, 18 urria 2018 (UTC)
Arazoa ez da hori, Euskaldunaa. Arazoa da Wikipedia ez dela lehen mailako iturria (en:Wikipedia:No original research). Wikipedia:Bost_euskarriak azaltzen duen bezala, guk ezin dugu editorializazio bat egin gai baten inguruan. Norbait sartu behar badugu genoziden kategorian, izan behar da modu objetibo batean. Eta hori egiteko modu bakarra izango litzateke egindako genozidio hori hala agertzea nonbaiten. Ez dakit ulertzen den puntu hau, baina funtsezkoa da. Ze nik ez dut arazorik Sarkozy genozida dela esateko, baina Wikipediak eduki beharko luke, hori oso akusazio larria delako. -Theklan ·   ·   18:01, 18 urria 2018 (UTC)

Theklan, ba Sarkozy genoziden kategorian sartuko bazenuke ez dut ikusten zein arazo dagoen Stalin ez sartzeko. Ongi izan. -Euskaldunaa (eztabaida) 18:28, 18 urria 2018 (UTC)

Arazoa da ni ez naizela nor erabakitzeko nor sartu "genozidak" izeneko kategoria batean, ez dagoelako irizpide neutralik hori egiteko. Lehen mailako ikerketa litzateke erabakitzea nor den genozida eta nor ez, eta irizpideak guk asmatutakoak izango lirateke. Sarkozy edo Aznar ezin ditugu sartu "genozidak" izeneko kategoria batean, nahiz eta bien erabakiz hil diren Stalinen erabakiz hil zirenak baino gehiago. Eta, gainera, irizpide etnikoekin. Wikipedia ez da iturri primarioa, horregatik ezin dugu horrelako erabaki editorialik hartu. -Theklan ·   ·   18:32, 18 urria 2018 (UTC)
Nire aletxoa jartzearren. Hasteko, iruditzen zait genozida indarkeriaren monopolio edo oligopolio bati eta talde etniko bat edo gehiagoren kontrako ekintzari lotzen zaiola. Bestalde, zalantzak dauden horrelako pertsonekin, eztabaidara erreferentziak ekartzea proposatzen dut, azken batean Wikipediaren kontzeptua iturriek emandako informazioen bilgune izatea da. Beraz, hori ikusten dut bide bakarra gutxienezko adostasun metodologiko bat lortzeko, Wikipedia:Egiaztagarritasunaren arabera. Goraintzi Iñaki LL (eztabaida) 21:12, 18 urria 2018 (UTC)
Theklan: "Sarkozy edo Aznar ezin ditugu sartu "genozidak" izeneko kategoria batean, nahiz eta bien erabakiz hil diren Stalinen erabakiz hil zirenak baino gehiago."
Baieztapen hori objektiboki eta matematikoki exajerazioa eta ezinezkoa da: 31 urteko diktadura batek 8 eta 5 urteko agintaldiek baino ankerkeria gehiago egiteko denbora ematen baidu. Kontuan hartu 1932-1933 artean bakarrik Holodomor gosetean Stalinek ukrainarrak ez elikatzeko erabakiaren erruz milioika ukrainiar hil zirela. -Euskaldunaa (eztabaida) 22:17, 18 urria 2018 (UTC)
Holodomorra ez zen izan Stalinen errua (eta artikuluan ere horren inguruan eztabaida dagoela agertzen da). Gosete orokorrak agintariaren errua baldin badira, Afrikako presidente gehienak ere genozidak dira. Irakeko gerra genozidio bat dela defendatzen dut. Ez dut iturririk hori artikulu batean jartzeko, ordea. Aznarrek Azoresetako argazkia atera zuela da jar dezakedan gauza bakarra. Ez dakit harrapatzen duzun puntua ez dela zer pentsatzen dugun gertakari historikoen inguruan, baizik eta Wikipedian zelan kategorizatu dezakegun modu objetibo batean artikulu bat. -Theklan ·   ·   22:54, 18 urria 2018 (UTC)
Ez dakit Stalin genozida edo hiltzaile masibo bat izan zen. Nolanahi ere, lehen esan dudana, zalantza daudenetan, argitalpen fidagarrien erreferentzia dira konponbidea. Iñaki LL (eztabaida) 22:58, 18 urria 2018 (UTC)

Hortaz, Ukrainako Holodomor gosetea ez zen Stalinen errua izan (gaur egungo Ukrainako eta beste 23 herrialdeetako parlamentuek genozidio estalinistatzat eta Europar Parlamentuak gizateriaren aurkako krimentzat kondenatua duten arren), aldiz Bengalako gosetea Churchillen errua izan zen. Hori objektibitasuna baldin bada...

Harrapatzen dudan puntu bakarra hasiera-hasieratik Stalin genoziden kategorian sartzea nahi ez duzula da, bestelakoan despistearen jokoan jokatzea da: denok baigaude Wikipedia modu objektibo batean kategorizatzearen alde. -Euskaldunaa (eztabaida) 00:30, 19 urria 2018 (UTC)

Uste dut gaia ez dela Stalin, Hitler edo Bush, baizik eta "persona que aniquila de manera sistemática e intencional a un grupo social" esaldiak zehazki zer esan nahi duen. Ingelesezko Wikipedia irakurtzen egon naiz, eta bertan ere eztabaida asko dago gai honen inguruan. Norbait "genozida" deitzea oso larria da eta beraz, uste dut tentu handiz jokatu behar dela horrelako kategoria bat sortzerako orduan. "Matxistak" kategoria sortuko bagenu ere, antzeko (larritasuna alderatzeko intentziorik gabe). Goian jarri den adibide bat erabiltzearren: Holodomor. Ingelesezko Wikipedian artikulu oso bat dago genozidioa izan zen edo ez eztabaidatzen duena, eta gai hauei buruzko artikuluetan, gutxitan esaten da "XXXX genozidioa izan zen", "batzuen arabera XXXX genozidioa izan zen" baizik. Oso desberdina da.
Ingelesezko definizioa, Nazio Batuen Genozidio Konbentzioak idatzia, hauxe da: "acts committed with intent to destroy, in whole or in part, a national, ethnic, racial or religious group". Eztabaida asko dago "with intent" eta "in part" hitzen inguruan maila juridiko internazionalean, eta uste dut estandar horiek erabili beharko genituzkeela horrelako kategoria bat sortzerako orduan. @Theklan:ek esan duen moduan, "Genozidioagatik kondenatuak" bai litzakeela objektiboa, baina uste dut ez garela nor hortik aurrerago joateko. - Supro23 (eztabaida)
Hori da! Eskerrik asko Supro23! Ez nago norbait genozida deitzearen aurka, baizik eta "Genozidak" izeneko kategoria bat sortzen badugu bertan nor sartuko dugun galdetzen, irizpide objektibo eta ahalik eta neutralenekin. -Theklan ·   ·   07:02, 19 urria 2018 (UTC)
Ados. Ukrainako Holodomor gosetea: gaur egungo Ukrainako eta beste 23 herrialdeetako parlamentuek genozidio estalinistatzat kondenatua dute. -Euskaldunaa (eztabaida) 07:12, 19 urria 2018 (UTC)
Ondo, uste dut aurrera goazela! Nire ustez, kondenatu epaitegiek egiten dute dute, ez parlamentuek. Nik irizpide bat jartzearren, "epaitegi batek genozidioagatik kondenatuak" jarriko nuke, baina zuk diozunari erreferentzia eginez, hala erabakitzen bada "XXX parlamentuk edo epaitegik genozidioagatik kondenatuak" izan liteke beste irizpide bat, naiz eta nik honi arazo gehiago ikusten dizkiodan (edozein parlamentuk balio du? Nafarroakoak adibidez ETAk egindakoa genozidiotzat kondenatu zuen 2015ean). Baina hori komunitatearen esku. -Supro23 (eztabaida)
Sentitzen dut, baina Supro23k esandakoak nik diodana berresten du. Legea ez da irizpide bat, bestela Wikipediaren zati handi bat ez litzateke existituko (EN WPn, adibidez, editore batzuek informazio guztiak, bereziki adjektibazioak, legezko egian, Espainiako legean, oinarritzen dituzte), eta gu ez gaude horretan nire ustez. Iturriak eta horien inguruko eztabaida da bide bakarra zentzuko zerbait jartzeko. Bestela, "genozida izateagatik kondenatutako" eta holakoak erabili beharko genituzke, hori da beste aukera bat, baina hor Nafarroako Parlamentuaren kondena ere sartu beharko litzateke. Iñaki LL (eztabaida) 08:05, 19 urria 2018 (UTC)

Supro23, barka, baina Ukrainako Parlamentuak gosetea genozidiotzat kondenatu aurretik 2010ean Ukrainako Auzitegiak , epaile eta fiskalez osatutako erakunde juridikoak, gosete hori genozidio estalinistatzat kondenatu zuen, eta munduko beste 22 herrialdeetako parlamentuek ere genozidiotzat kondenatu dute (Kanada, Argentina, Australia eta Mexiko barne). Ikus hemen.

« Al cabo de un proceso judicial comenzado en mayo pasado, hace dos días, un tribunal de Kiev comenzó a cerrar el polvoriento expediente del llamado Holodomor, como se conoce al período de hambruna que asoló al país durante el bienio 1931-1933, cuando Ucrania formaba parte de la Unión Soviética. El principal acusado: nada menos que Josep Stalin. El saldo de su plan para someter a Ucrania por hambre: de cuatro a diez millones de muertos.

De acuerdo con la fiscalía, la hambruna fue el punto culminante de un proceso que había comenzado en 1921, cuando los bolcheviques comenzaron a tejer diferentes estrategias para impedir la creación de un Estado ucraniano independiente.

»

Hori datu objektiboa da.

Orain, Stalin genoziden kategorian sartzeaz ari naizenean eta datu objektibo horri erantzuteko Nafarroa, Churchill, Bush, Aznar, Irak... edo Tony Blair tartean sartuz gero, gaztelaniaz esaten den bezala, "irse por los cerros de Ubeda" dela iritzi dut.

-Euskaldunaa (eztabaida) 08:39, 19 urria 2018 (UTC)

Barka, berriro metodologiara itzuliz, Supro23k aipatu bezala, gauza bat da parlamentu bat eta beste bat auzitegi bat, baina hor ere kategoriaren izena ere luzatzen hasi gara, adibidez, "epai batez genozidatzat kondenatutakoak" (hor, hemen goian Euskaldunaak aipatutakoa sar liteke noski), baina parlamentuekin hasiz gero (kondena moralak/politikoak), beste kategoria bat izango litzateke. Iñaki LL (eztabaida) 08:51, 19 urria 2018 (UTC)
Orain arte aipatu ez zenez, ez nekien sententziarik zegoenik. Berriro diot kasu konkretuak ez zaizkidala interesatzen, parlamentu/epaitegi gaia aipatu dut irizpide bat zehazteko asmoz. Eta kasu zehatzen argitan, aukera bat edo beste egokitzat hartzearen inguruko zalantzak planteatzeko. Zure informazioa berrikusiz, epaia begiratu dut, eta ez dakit ondo nola interpretatu. Stalin eta beste 7k genozidioa egin zutela "frogatutzat" ematen badu ere, beste hau ere badio:
« Charges against J.V. Stalin (Dzhugashvili), V.M. Molotov (Skriabin), L.M. Kaganovich, P.P. Postyshev, S.V. Kossior, V.Ya. Chubar, and M.M. Khatayevich under section 1, Article 442 of the Criminal Code of Ukraine were not presented by the pre-trial investigatory body and cannot be presented in view of their death. For this reason an indictment in this case was not issued.

There are no grounds for rehabilitation of J.V. Stalin (Dzhugashvili), V.M. Molotov (Skriabin), L.M. Kaganovich, P.P. Postyshev, S.V. Kossior, V.Ya. Chubar, and M.M. Khatayevich, and a sentence pertaining to them in this criminal case is not pronounced. Furthermore, the pre-trial investigatory body established and proved that they committed the crime as contemplated in section 1, Article 442 of the Criminal Code of Ukraine.

»
Baina ez liatzearren, eta kontu hau Stalinen ingurukoa ez dela argi uzteko: Genozidak kategorian sartzeko irizpidea epaitegi kondena bat dela zehazten badugu, ba sartu beharko litzateke ziurrenik. Inongo arazorik ez. Stalinen artikuluan "XX historialarien eta XX parlamentuen arabera genozida bat izan zen" esaldia jarriko nuke dudarik gabe, guztiz objektiboa delako. Eta sententziaren argudio hau erabiltzen badugu, Franco kanpoan utzi beharko genuke, adibidez. Baina berriro ere, arazorik ez.
Eta Iñaki LLk dioenaren harira, guztia erreferentziekin noski. Dena den, ez dakit oso ondo zer egiten den iturri ezberdinek gauza ezberdinak esaten dituztenean. Artikulu batean gauzak beste era batera azaldu daitezke eta hor errazagoa ikusten dut neutraltasuna mantentzea, baina kategoria bat nahiko kategorikoa (barka) iruditzen zait, eta soilik erreferentziak argudio bezala erabiliz ez dakit nola konpondu ahalko liratekeen sor daitezkeen eztabaidak. Agian nik baino esperientzia gehiago duzuenok hobe dakizue. -Supro23 (eztabaida) 09:20, 19 urria 2018 (UTC)
Supro23, aldiz, niri kasu konkretua interesatzen zait: XXI. mendean Stalin genoziden kategorian sartu behar den ala ez irakurtzea, Franco diktadoreen kategorian sartu behar den ala ez irakurtzea bezain anakronikoa eta deigarria dela iruditzen zaidalako da, are eta gehiago Stalin genoziden kategorian sartzeko aipatu ditudan epai, kondena eta datu objektiboak daudenean. Gerra Hotzeko, gu onak eta zuek txarraren herentzia oraindik bizirik dela dirudi. Bestela, eztabaida honetan sartu ere ez nintzen egingo. -Euskaldunaa (eztabaida) 10:07, 19 urria 2018 (UTC)
@Euskaldunaa:. Uste dut eztabaidaren muinera ez zaudela jotzen: zein da irizpide objetibo eta neutrala norbait kategoria honetan sartzeko? Baldin bada norbaitek esan duela genozida bat dela, hemen Winston Churchill. Baldin bada parlamentu baten kondena, orduan Nafarroako Parlamentuarena onartu beharko genuke. Baldin bada epaitegi baten kondena, orduan ezarri behar dugu zein legeren arabera, begira en:Category:People convicted of genocide. Hor ez daude Stalin edo Churchill. Baldin bada "gizateriaren aurkako krimenak", eta ez genozidio, orduan begira en:Category:People convicted of crimes against humanity by nationality kategorian zer dagoen. Baldin bada "Genocide perpetrators" (hau da, genozidioa egin duten pertsonak, ezen ez genozidak) begira en:Category:Genocide_perpetrators. Nik planteatzen dudan gauza bakarra da zein da irizpidea. Irizpide hori zehaztuta, ikusiko dugu Stalin, Churchill, Aznar edo Herri Batasuna sartzen diren definizio horren baitan. -Theklan ·   ·   10:14, 19 urria 2018 (UTC)
Egunon, ni gai honetan Supro23rekin bat nator. Nire iritzian Stalinek politika genozida batzuk bideratu zituen (eta baita Hitler, Franco eta abar) kontua da bai Hitler bai beranduago Stalin eta gutxi gorabehera Franco ere gerra edo diktaduraostea galdu zutela gehienentzat. Hau da gaur egun gutxi daude aho biziz Francoren alde hitz egingo zutenak kalean (bai, Mayor Oreja dago eta milaka batzuk ere, baina gutxiengoa). Ondorioz, Euskaldunaa, Stalinengatik duzun fijazioa baino, gauza era orokor batean ikustea dela zuzenena uste dut.

Honekin zera esan nahi dutː zuzenena Hitler, Stalin... genozidio "arduradun", "sustatzaile" moduan izendatua bidezkoa dela baina ez genozida dela. Theklan terrorismoarekin esan zuen bezela, gauza guztiz subjetiboa delako. Izatez, niri sarraskiak agindu zituen Hitler eta nire ustez erdi psikopata zen Stalinekin alderatzean, "sinpatikoagoa" egiten zait Hitler.

Baina hori nire iritzi pertsonala da. Ondoriozː Kategoria:Genozidaren ordez, Kategoria:Genozidatzat salatuak edo Kategoria:Genozidatzat kondenatuak edo horrelako zeozer jarriko nuke. Are gehiago nire ustez Hitler eta genozida hitza ez da guztiz egokia. Hitlerrek nahi zuena zera zenː Europan judurik ez egotea, berdin zitzaion Madagaskarren edo Ugandan egotea, baina beti ere Europatik kanpo. Jakina, guzti hau errespetuz idazten dut, badakit Alemanian adibidez hau idaztea ilegala dela. Ondo segi.-Oraina (eztabaida) 10:37, 19 urria 2018 (UTC)

Euskaldunna, zuri kasu konkretua interesatzen bazaizu, ados. Baina uste dut eztabaida ez dela sortu Stalin genozida bat, iraultzaile bat, genozidio sustatzaile bat edo dena delakoa izan zen edo ez definitzeko, Genozidak kategorian nor sartu eta nor ez erabakitzeko baizik. Izan ere, badaude hainbat hitz eta kategoria (terrorista, matxista...) oso eztabaidatu eta polemikoak direla, eta horrelako zerbait sortzekotan, irizpide argiak zehaztu behar ditugula uste dut. Bestela edizio gerretan sartuko ginateke, eta hobe aldez aurretik hori ekiditen badugu. Bi aukera planteatu dira: kategoria ez sortzea edota irizpide objektiboak zehaztea. Badirudi eztabaida bigarren aukeraren alde lerratzen ari dela. Behin irizpide bat aukeratuta, eta pertsona hori irizpide horren barnean sartzeko erreferentzia sendo bat emanda, arazorik ez hau edo hurrengoa bertan sartzeko. - Supro23 (eztabaida)
<edizio gatazka> Eskerrik asko Supro23, bat nator esan duzunarekin. Metodologiara itzuliz (hor baitago gakoa arbitrarietatean ez erortzeko) eta zehaztuz, gauza bat da artikuluaren testu barruan, Supro23k komentatu duen bezala, erreferentziak jarri eta informazio zehatzak eman daitezke testu barruan ("historialari askok genozidatzat jotzen dute" edo "hainbat auzitegik genozidio delituagatik kondenatu dute"). Hala ere, kategoria batez ari gara: horretarako, hemen irizpide bat finkatu (adibi. "genozidioagatik kondenatutako pertsonak" eta, gero, dagokion artikuluaren eztabaidan erreferentziak eskaini, eta horren inguruan eztabaidatu, sortuko balitz.
Tamalez, mundua dago dagoen bezala, eta Israel eta Franco, adibidez, nahiz eta egi(te)n dutena egin, zaila izango da genozidio kondena bat edukitzea, baina irizpide objektibagarri bat jarri behar dugu. Iñaki LL (eztabaida) 11:11, 19 urria 2018 (UTC)
"By the way", jarri testu barruko Kategoria esteketan ":" aurretik mesedez, bestela gure lankide Ernestobanpiroa sartuko dugu genoziden kategorian:)) Iñaki LL (eztabaida) 11:13, 19 urria 2018 (UTC)
Eskerrik asko, Iñaki! Lankide eztabaida orria jota utzi didate polemista hauek!-Ernestobanpiroa (eztabaida) 13:01, 19 urria 2018 UTC)

Proposatzen dizuet eztabaida Kategoria eztabaida:Genozidak‎ orrialdean jarraitzea, errazago izan dadin etorkizunean eztabaida hau artxibatzea eta kategoriaren irizpidea zein den finkatzea. -Theklan ·   ·   11:25, 19 urria 2018 (UTC)

Grekoa txantiloia aldatu

Aupa Ernestobanpiroa:

Sortu duzun {{Grekoa}} txantiloian Neskatxa loreekin loreekin lotura dago, zeinak Murilloren margolan batera daraman. Margolan bi dira izen berarekin ala kopiatu-itsatsi baten oharkabean pasatu den zerbait bat da?

Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 17:48, 4 abendua 2018 (UTC)

Eskerrik asko! Kendu dut. -Ernestobanpiroa (eztabaida) 20:14, 4 abendua 2018 (UTC)

Buenas dias de Caselle Landi, querido Ernestobanpiroa, como estàs?

Muchas gracias por ter abierto esta pagina! Por favor, te pido un contextito en Ampoigné, porque no hablo ny esribo Euskara. Es importante, por favor, podrias hacer una tradiciòn de 12 parablas? Esoy disponible en te contextar en Italiano, quando quieres.

Muchas gracias y hasta luego

Rei Momo (eztabaida) 11:03, 26 otsaila 2019 (UTC)

Hola querido Ernestobanpiroa, gracias por tu respuesta!
Si, te pido, por favor la traduciòn en Euskera que he colocado en Ampoigné, y de reflexo, la misma en Laigné. Asì, puedo abrir la nueva pagina de Prée-d'Anjou que tendrà yà dos Honanzko lotura duten orriak. Esker milla por todo!
Hasta luego! Rei Momo (eztabaida) 22:03, 26 otsaila 2019 (UTC)
Esker milla por el contexto rapidissimo, tienga un otimo dia!!! Rei Momo (eztabaida) 06:33, 27 otsaila 2019 (UTC)
.....hecho!!! Hai solamente una liña de traduzir en Euskara. No entiendo porque se visualizan 2 referencias, porque yo tingo colocado solamente una. Esker milla por todo y hasta luego!!! Rei Momo (eztabaida) 06:55, 27 otsaila 2019 (UTC)

Hola, Rei: Ya he traducido la frase que indicabas en Prée-d'Anjou. Agur!-Ernestobanpiroa (eztabaida) 09:15, 27 otsaila 2019 (UTC)

Grazie mille, querido,y hasta luego!!! Rei Momo (eztabaida) 09:54, 27 otsaila 2019 (UTC)

Zegamako ondarea aldatu

Kaixo Ernestobanpiroa. Zerrendak automatikoki ari naiz igotzen. Denbora asko irabaziko dugu eskuz egin beharrean horrela eginda. Zegamakoa igoko dut orain eta horrela hobeto arituko zara. -  Theklan ·   ·   15:47, 20 uztaila 2019 (CEST) Eskerrik asko! -Ernestobanpiroa (eztabaida) 15:49, 20 uztaila 2019 (CEST)Reply

Kaixo! Zegamako zerrenda Wikidatatik gaurkotzen da automatikoki. Zuk egiten dituzun aldaketak ez dira gordeko, 24 orduro gaurkotzen baititu bot batek. Bestetik, bertan sartutako eraikinak Eusko Jaurlaritzaren zerrendatik datoz, eta horiek dira dauden guztiak. -  Theklan ·   ·   12:18, 21 uztaila 2019 (CEST)Reply
Item bakoitzaren azpian Wikidatako lotura bat dago. Bertan egin itzazu aldaketak (irudiak jartzea, adibidez). Bestetik, koordenatuak zuzenak ez badira, esan. -  Theklan ·   ·   12:21, 21 uztaila 2019 (CEST)Reply
Kaixo, Theklan: Akats batzuk daude. Adibidez, San Bartolome baseliza ez da Zegamakoa, Ordiziakoa baizik. Argazkiak falta dira eta Zumalakarregi hil zen etxea badu izena. Gaur oporretara noa; bueltan begiratuko dut. Besarkada bat! -Ernestobanpiroa (eztabaida) 12:25, 21 uztaila 2019 (CEST)Reply

Community Insights Survey aldatu

RMaung (WMF) 18:20, 9 iraila 2019 (CEST)Reply

Reminder: Community Insights Survey aldatu

RMaung (WMF) 21:49, 20 iraila 2019 (CEST)Reply

Wikidatan gehitu argazkiak aldatu

Kaixo! Ondare zerrendetan Wikidatan ez badituzu gehitu argazkiak, alferrik ari zara. Bot batek 24 orduro Wikidatan dagoenarekin gainidazten ditu zerrenda guztiak. Laguntza behar baduzu, eskatu. -  Theklan ·   ·   17:00, 23 iraila 2019 (CEST)Reply

Eskerrik asko, Theklan. Ez nekien hori. Putada! Zure komentarioak errepasatuz esan zenidala ikusi dut. Tontoa naiz. -Ernestobanpiroa (eztabaida) 17:19, 23 iraila 2019 (CEST)Reply

Onak nabarmen lehiaketa martxan da aldatu

Feliz 2020, con atrazo!!! aldatu

Hola, querido Ernestobanpiroa, solamente una parablita para decir-te Feliz Año Nuevo: salùd, suerte, y dinero!!!

Hasta luego

Rei Momo (eztabaida) 22:56, 10 urtarrila 2020 (CET)Reply

Auspoa argitaletxearen liburuak aldatu

Aupa Ernesto! Kontuan izan liburu horietako askok Wikidatan jada bere orrialdea zuten: 2018an Theklanek Armiarma datu-basea igo zuen. Ondo izan. -Marklar (eztabaida) 10:23, 19 martxoa 2020 (CET)Reply


Kaixo, Marklar: orduan wikipedian ez dira jaso behar edo lotura bat jarri behar da? Eskertuko dizut esaten badidazu zeren ideiarik ez daukat eta. Penosoa iruditzen zitzaidan Antonio Zavalak presentzia gehiago ez izatea. Eskerrik asko! -Ernestobanpiroa (eztabaida) 11:59, 19 martxoa 2020 (CET)Reply

Barkatu, Marklar. Ulertu dut. -Ernestobanpiroa (eztabaida) 12:05, 20 martxoa 2020 (CET)Reply

Translation request aldatu

Hello Ernestobanpiroa, Would you write / translate the article of Isabelle de Charrière (Q123386) for the EU Wikipedia? (The Belle van Zuylenring was awarded to Atwood this year!). That would be appreciated. Boss-well63 (eztabaida) 16:14, 11 urria 2020 (CEST)Reply


Hello Boss-well63: I have started to write a draft of the article. I will be completing it. A greeting.-Ernestobanpiroa (eztabaida) 17:37, 11 urria 2020 (CEST)Reply

Ondare zerrendetako alsaketak aldatu

Aupa Ernestobanpiroa:

Gogoratu ondasun zerrendetan egiten dituzun aldaketak zerrenda automatikoki eguneratzen denean galdu egingo direla.

Era egokia zerrendan bertan wikidata elementua zabaltzea da (  ikonoa) eta bertan jartzea irudia eta eu wikipedian dagokion artikuluaren izena. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 23:03, 14 urria 2020 (CEST)Reply

Arrazoia! Beti ahaztu egiten zait. Eskerrik asko! -Ernestobanpiroa (eztabaida) 10:56, 15 urria 2020 (CEST)Reply

Ana Guerra aldatu

Kaixo, artikulu hau sortu dut: Ana Guerra

Hobetu edo zabaldu behar dela uste dut, biografia bat gehitu behar dugu. Eskerrik asko.--87.223.233.166 14:31, 5 abendua 2020 (CET)Reply

Antonio Tejera Gaspar aldatu

Gracias por crear este artículo basándote en el que realize en español. Hace poco realize un artículo bastante simple en euskera de la cantante Ana Guerra, creo que necesita expandirse la parte de la biografía. Pero no sé hablar bien euskera, puede ayudarme??? Gracias.--87.223.71.220 22:44, 4 urtarrila 2021 (CET)Reply

Gracias.--87.223.188.223 21:09, 5 urtarrila 2021 (CET)Reply

Wikimedia Foundation research aldatu

Kaixo,

Sam Walton deitzen naiz. Wikimedia Fundazioan egiten dut lan eta erabiltzaile-ikerketa abiarazi dugu Wikipediako editoreek nola ikertzen duten eta erreferentziak nola gehitzen dituzten ulertzeko. Ikerketa honek Fundazioaren etorkizuneko lanak gidatuko ditu bere ikerlanaren bultzaketa eta erreferentziatze lan-jarioaren esparruan.

Mezu hau jaso duzu ikerlanean, Wikipedian edukiak eta erreferentziak gehitzen aritzen zaretenon berri jaso nahi dugulako, zuen esperientziaren berri.

Euskal Wikipedian aritzen diren 5 editoreen feedback-aren bila gabiltza. Elkarrizketak 90 minutukoak izango dira, euskaraz eta Spiegel bideratutakoak, gure nazioarteko ikerketa kidea lan honetarako. Ez da ingelesik behar parte hartzeko.

Elkarrizketatzaileek zure ikerketa lanari buruz galdetuko dizute, baita nola identifikatzen dituzun iturri fidagarriak edo nola gehitzen dituzun erreferentziak ere. Baliteke elkarrizketatzaileek eskatzea zure pantaila konpartitzeko zure ikerketa prozesua erakuts dezazun. Spiegelek elkarrizketa bukatzen duen edonori ordainsaria eskainiko dio esker moduan. Nahi izanez gero, Wikimedia Fundazioari dohaintzan emateko aukera izango duzu. Elkarrizketak bideo-konferentzia bidez gauzatuko dira apirilak 19an eta 30ean.

Parte-hartzean interesatuta bazaude edo galderarik baduzu, jar zaitez nirekin harremanetan (swalton wikimedia.org). Korrespondentzia ingelesez azkarragoa izan arren, nahi izanez gero, gure itzulpen zerbitzuak euskara erabilita harremanetan jartzea ahalbidetuko du. Zure pazientzia eskertuko genuke gure erantzunak jasotzerakoan, hizkuntza zerbitzuak erabiliz gero balitekeelako egun batzuk behar izatea erantzuna itzultzeko.

--

Hi,

My name is Sam Walton. I work at the Wikimedia Foundation, and we are conducting user research to understand how Wikipedia editors do research and add references to Wikipedia. This research will help guide our future work around supporting research and referencing workflows.

You are receiving this email because we want to hear from editors like you, who do research and add content and references to Wikipedia, about your experience.

We are seeking feedback from 5 editors who work primarily in Basque Wikipedia. Interviews will be 90 minutes long and will be conducted in Basque by Spiegel, an international research partner working with us. No English will be required for participation.

Interviewers will ask about how you research a topic, identify reliable sources, add references, and might ask you to share your screen to demonstrate your research process. Spiegel will be offering an honorarium for anyone who completes the interview. This can be donated back to the Wikimedia Foundation if you would prefer not to receive it. Interviews will take place over video conferencing between the 19th and 30th of April.

If you would be interested in participating or have any questions please contact me (swalton wikimedia.org). English correspondence will be faster, but we do have a translation service which will allow us to correspond in Basque if you prefer. We appreciate your patience in responding to you, as the language service may take several days.

Thanks, Samwalton9 (WMF) (eztabaida) 14:46, 31 martxoa 2021 (CEST)Reply

Egunero margolan bat aldatu

Kaixo Ernestobanpiroa, urte berri on. Ari naiz pentsatzen urte honetan Wikipediaren Twitter kontuan egunero ordu zehatzen batean (17:00ak, adibidez), margolan bat erakustea. #5etakoMargolana edo halako traola bat erabiliko nuke. Zu ibiltzen zara jo ta su margolanen artikuluak egiten, eta horregatik idazten dizut. Momentu honetan urtearen edo mendearen arabera sailaktutako margolanak 444 dira (https://petscan.wmflabs.org/?psid=23591869), beraz badaukat egunero bat jartzeko nahiko. Baina aurten berriak egiteko asmoa baldin baduzu, asko eskertuko luke kontuak, berritasunak egongo direlako. Besterik gabe, lan eder honekin jarraitzera animatu nahi zaitut. Ondo segi! Theklan (eztabaida) 00:09, 2 urtarrila 2023 (CET)Reply

Bai, nire asmoa jarraitzea da. Lan erraza eta polita da eta asko dira ezinbestekoak falta direnak. Beraz, zentzu horretan, lasai. Besarkada bat. Ernestobanpiroa (eztabaida) 10:18, 2 urtarrila 2023 (CET)Reply

Kategoriak populatzeko bi lotura aldatu

Iepa! Kategoriak sortzen dituzunean, aukera duzu bilatzeko euskaraz zein beste artikulu dagoen kategoria horri dagokiona. Ez da oso erraza ere, baina komentatu nahi dizut:

SELECT ?titleEu ("+Category:EUSKARAZ NAHI DUDAN KATEGORIA" AS ?command) WHERE {
  hint:Query hint:optimizer "None".
  SERVICE wikibase:mwapi {
     bd:serviceParam wikibase:api "Generator";
                     wikibase:endpoint "en.wikipedia.org";
                     mwapi:generator "categorymembers";
                     mwapi:gcmtitle "Category:INGELESEZKO KATEGORIA";
                     mwapi:gcmprop "title";
                     mwapi:gcmlimit "max".
     ?titleEn_ wikibase:apiOutput mwapi:title.
  }
  BIND(STRLANG(?titleEn_, "en") AS ?titleEn)
  ?articleEn schema:name ?titleEn;
             schema:isPartOf <https://en.wikipedia.org/>;
             schema:about ?item.
  ?articleEu schema:about ?item;
             schema:isPartOf <https://eu.wikipedia.org/>;
             schema:name ?titleEu.
}

Frogatu

Goiko kode hau azalduko dizut, eta aklaratzen bazara, ikusiko duzu ondo funtzionatzen duela. (Emaitzak ikusteko Frogatu jartzen duen beheko lotura erabili). Goiko lehen lerroan jarri behar duzu zein kategoria duen euskaraz, eta erdian dagoen "INGELESEZKO KATEGORIA" horretan ingelesezkoa nola deitzen den. Adibidez, "Kategoria:Herbehereetako grabatzaileak" goian eta "Category:Dutch engravers" behean. Honek bilatuko du ingelesez existitzen diren artikuluak kategoria horretan eta euskaraz ere existitzen direnak eskainiko dizkizu.

Ondoren, emaitza guztia kopiatu eta pegatu (sinpleki aukeratu, kopiatu eta pegatu, ez da besterik) eta QuickCategories ireki. Bertan login egin eta pegatu kopiatu duzuna. "Submit batch" ematen diozu eta kargatuko dizkizu guztiak. Ondoren, "Run these commands" eman (ez eman "background" jartzen duen horri, ez dabil oso ondo eta).

Saiatu, ikusiko duzu errazagoa dela behin trukoa hartuta. Dudarik baduzu, galdetu lasai. Theklan (eztabaida) 17:49, 10 otsaila 2023 (CET)Reply

Probatuko dut baina, printzipioz, nire neuronarentzako nahiko nahasia ematen du.
Eskerrik asko! Ernestobanpiroa (eztabaida) 18:49, 10 otsaila 2023 (CET)Reply