Lotario III.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa

Lotario III.a Supplinburgekoa edo Saxoniakoa —batzuetan Lotario II.a zenbakiaz aipatua— (Unterlüß, 1075eko ekainaren 9a - Breitenwang, 1137ko abenduaren 4a) Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadore izan zen 1125-1137 urte bitartean. 1106. urtean Saxoniako dukerria jaso zuen Henrike V.aren eskutik. Henrike V.a hil zenean hark utzitako lekuaz jabetu zen elizaren laguntzaz. Koroa beretzat nahi zuen Konrad Hohenstaufeni aurre egin behar izan zion. Haren suhia zen Henrike Harroa guelfoaren laguntzaz garaitu zuen Konrad (1135). Bi aldiz joan zen Italiara (1133 eta 1135) Inozentzio II.a Aita Santua Elizaren aginpidean jartzeko eta Anakleto II.a antipapa babesten zuen Roger Siziliako erregea bere lekutik kentzeko.

Lotario III.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
Lotar III.JPG
Holy Roman Empire Arms-double head.svg
Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea

1133 - 1137
Bizitza
JaiotzaUnterlüß1075eko ekainaren 9a
Herrialdea Alemania
HeriotzaBreitenwang (en) Itzuli1137ko abenduaren 4a (62 urte)
Hobiratze lekuaImperial cathedral of Königslutter (en) Itzuli
Familia
AitaGebhard of Supplinburg
AmaHedwig of Formbach
Ezkontidea(k)Richenza of Northeim (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaSüpplingenburg dynasty (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakaristokrata, agintaria, Enperadorea eta idazlea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lotario III.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa