Lankide eztabaida:Marklar2007/Artxibo2

Euskal mitologia txantiloiak aldatu

Gabon, Marklar. Zu ari zara euskal mitologiari buruzko artikuluetan lanean, ezta? Kontu bat komentatu nahi nizuke: artikulu hauetan ageri diren txantiloietako bat soberan dago ,ezta? {{Euskal mitologiako izakien aurkibidea}} txantiloiko edukia beste honetan dago, ezta?: {{Euskal mitologia aurkibidea}}. Nire ustez, biak jartzea ez du zentzurik edukia errepikatzen bada, baina zure iritzia jakin nahi nuke. Ondo izan, --Orereta (erantzunak) 21:47, 18 Urtarrila 2010 (UTC)

Ondo. Gero konturatu nintzen ez zinela zu. Gero, ahal dudanean, komentatuko diot kontu bera egileari. --Orereta (erantzunak) 09:30, 20 Urtarrila 2010 (UTC)

Txantiloia aldatu

Kaixo Marklar, txantiloi hau sortu dut "Frantziarrak lanbidearen arabera" motako kategorietan jarri dezazun. Ikusi Kategoria:Mexikarrak lanbidearen arabera.--An13sa 19:46, 24 Urtarrila 2010 (UTC)

Bokaleko geltokia aldatu

Aupa Marklar, hainbeste gauzaren artean geltoki askotako artikuluak egin dituzula ikusi dut. Banuen argazki pare bat eta Bokaleko geltokia egin dut baina emaiozu mesedez errepaso bat, aurretik daudenekin koherentziarik ez galtzeko. Lapurdiko beste geltoki bateko ereduak segitu ditut (frantsesez hau ez dago eginda) baina kontu batzuetan ez naiz konpondu edo dudak ditut. Alde batetik infotaulan agertzen zen "EH-BI" (adibidez Getariako geltokian, Baionako geltokian...); "EH-LA" ipini dut Bokalen baina beharbada beste esanahi bat zuen, ez herrialde-marka. Bestetik kontsultatu ditut STABeko autobusen planoa (badaezpadan konprobatu) baina linea bakoitzari dagokion kolorearen kodeak zelan ipini ez dakit. Eta amaitzeko uste dut TER Aquitaine baino ez dela gelditzen hor baina honetan ez nago bat ere seguru; zeuk esperientzia duzunez arintasunez jakingo duzu zelan eta non kontsultatu eta zein erreferentzia ipini (adibidez Ahurtiko geltokian dagoenaren modukoa edo,zerbitzu gutxi daudela...). Tren-zerbitzuei dagokien koadroarekin ere ez nintzen erraz konponduko. Ez zait besterik okurritzen baina seguru beste zer edo zer eskapatu zaidala. Noski "lanean" nagoena neu naiz eta "zirriborro" marka neuk ipinia da, beraz hori zure esku aldatzea gura duzun moduan. Ondo izan!--Adrar (erantzunak)

Aupa berriro, Marklar-An13sa-labelekin emaitza txukuna! "Lanean" ikurra kendu eta aurrekoan ahaztu zitzaidana egin dut: B linea ez da bertatik pasatzen. Ondo ibili, langile!--Adrar 19:23, 30 Urtarrila 2010 (UTC)

Hermuako baserria aldatu

Bai. Katastroan begiratu dut, eta horixe da: http://catastroalava.tracasa.es/ref_catastral/subparcelas.aspx?C=13&PO=1&PA=253&lang=eu --Unai (esan) 17:57, 1 Otsaila 2010 (UTC)

Iruritako eraikinak aldatu

Eskerrik asko ohartzeagatik, testua jadanik kenduta dut. Gero arte. --Euskalduna (esaidak hemen) 21:05, 2010ko otsailaren 3a (UTC)

Euskal Herriko hizkuntzak aldatu

Aupa! An13sa lankideak mezu hau jarri dit, baina uste dut zuri dagokizula, zuk sortu baitzenuen artikulua (nik nabarmenduetarako proposatu dut). Hona, mezua: Kaixo Orereta! Euskal Herriko hizkuntzak artikuluaren egilea zarenez eta nabarmendutako artikuluen bozketarako proposatua dagonenez, gauza bat betetzea eskatuko nizuke. Euskal Herriko hizkuntzak artikuluaren eztabaida orrian txantiloia bat ikusiko duzu. Aldatu sakatu eta aztertzeke jartzen duen lekua bai edo ez jarri artikuluaren arabera. Adibidez, artikulua laburra bada |luzera = ez jarri, etab. Irizpide guztiak aztertu eta bete ondoren, erabakitzeke jartzen duen lekuan onartua (denak betetzen ditu) edo baztertua (ez ditu denak betetzen) jarri. Nabarmendutako artikuluen inguruan funtzionamendu berri honekin hasi gara, bozketara sartzen diren artikuluak, benetan kalitatezkoak izan daitezen. Aio.--An13sa 12:18, 6 Otsaila 2010 (UTC) Ondo izan, --Orereta (erantzunak) 16:02, 6 Otsaila 2010 (UTC)

Euskal Herriko elizak aldatu

Kaixo Marklar, nire estabaida txikiari ez dago eritzirik? Andra Mariaren Zeruratzea (Getxo) edo beste Zeruratzea`k   --Lumentzaspi 20:33, 10 Martxoa 2010 (UTC)

  • Eskerrik asko

Nire eztabaida da elizaren izenak ez dagozela ondo idatzita. Zeruratzearen artikulutan iru zarie partaideak: xabier`ek 22/23 martxoan 2007 idatzi zuen Maria, josugoni eztabaida zartu eta aldaketa egin zuen Heriotzea eta Zeruratzea, gero Jasokundeko izenezko elizak zortu ziran, baita zuk marklar Andra Maria izeneko elizakin (Saloninikoki). Irurak EHAA`ren izenak aukeratuzue, uztedot jakin barik teologikoki, Bizkaiko eta Donostiko Elizbarrutiak zelan daukazan eliza orrek izentatuta. Erantzuna Andra Mariaren Zeruratzea. Zer da: Jesus Jainkoa edo Josu Jainkoa? Orduan aurrera joangara lehengo izenak aldatubarik edo artikulo bi egongo di gauza batentzako? Josugoni ez da onen lagun. Eta zuek biok?  --Lumentzaspi 06:29, 12 Martxoa 2010 (UTC)

  • Eskerrak Marklar. Bigarren lerroagaz erantzun guztiak lortu ditut. Eznago akorduan josu`n eretziagas ez da zureagaz. Zuek zarie jakintzuak, milla esker

  --Lumentzaspi 06:31, 13 Martxoa 2010 (UTC)

Kaixo, euskaraz -tar atzizkidun hitza aurretik eramatea gomendatzen da, horregatik aldatu dut artikuluaren izenburua. Arrazoi berdinagatik dira, Espainiar Inperioa eta ez Inperio Espainiarra, Amerikar futbol eta ez Futbol amerikarra, etab. Ondo izan.--An13sa 19:07, 14 Martxoa 2010 (UTC)

Barroilhet aldatu

Aupa Marklar, oso-oso kostata baina lortu egin dut Barroilhet zer demontre den topatzea. Lehengoan ezin ezer atera; gero bilatzailean grafia aldatuz "Barrouillet" eta "Soult" konbinatzea otu eta orduan hau bezalakoak atera dira. Apur bat kokatu eta gero frantsesez hau adibidez topatu dut, argiagoa ematen duena (apustu egingo nuke ingelesezko iturri batzuk itzulita daudela). IGNko eta BABko mapa bana hartu eta eginda dago: artikuluko oharrean azaltzen den lekuan dago. Baina ez da herri bat! Auzo izatekotan ere txiki-txikia litzateke, seguru asko Haraustako (La Négresse) azpiauzotzat joko da egun. Nonbait agertzen da "Chateau of Barrouillet" eta suposatzekoa da jauregi-etxe handi bat dagoela-zegoela eta hor zegoela Hope; frantsesez kontatzen du leiho batetik ihes egin behar izan zuela, kapelan hiru tiro jaso zuela eta frantsesek bere zaldia hil zutela. Ondo izan, langile!--Adrar 23:13, 26 Martxoa 2010 (UTC)

Bai, nik zalantzaren aurrean Veii utziko nuke, ingelesez bezala. Aio!--Unai (esan) 18:43, 3 Maiatza 2010 (UTC)

Anpro, Ezterengibel aldatu

Ieup Marklar. Noizbait Urruty-64ri Anproz galdetu diozula ikusi dut. IGNko mapak eta abar aztertu eta gero nahiko argi iruditzen zait "Anpro" hori Sandrekoek izandako nahaste batetik datorrela. Mapetan eta abar Estérenguibel ageri da, deskribatzen dena (non jaio, nora joan...) definitzeko; geuk Ezterengibel artikulua dugu, apur bat umezurtz. Neuretzat zuzenena Anpro artikuluari izena aldatu eta Ezterengibeleko erreka (hori baita izen osoa) edo Ezterengibel (erreka) izena jartzea da; Ezterengibel izena auzoarentzat utziko nuke, egin gabe dugu baina nahiko auzo garrantzitsua da, dugun artikulua "berzikla" liteke. Ondorio horretara heltzeko eta "Anpro" izena zokoratzeko Errobiren ibaiadarren zerrenda eta frantsesezkoa lagungarri dira: Ezterengibel agertzen da 12,2 kmkoa...Ondo deritzozu?

Artikulu-sortzaile paregabea zaren honi idazten diodala aprobetxatuz, begiratu hau, batez ere hau baina beste batzuk ere (Donapaleura eta Maulera heltzen ziren desagertutako trenbideak...). Azken denboretan artikulu asko sortu dira. Animatuko zara euskaratzen? Zeu iaioagoa zara taulak etab. ipintzen, neu zeure atzetik joan naiteke artikuluei zertzelada batzuk gehitzen. Argazki batzuk ere ditut, adibidez Milafrangako geltokiarena. Baietz animatu...hori bai, presa barik! Ondo izan.--Adrar (erantzunak) 17:49, 12 Maiatza 2010 (UTC)

Maratoiko gudua aldatu

Kaixo, Marklar. Nire ustez, aipaturiko artikuluaren izenburua hobe legoke Maratongo gudua bezala. Azken batean, Maraton gudu hori gertatu zen hiriaren izena da. Maratoi hitza, nire ustez behintzat, soilik proba atletikorako utzi beharko litzateke -Xabitxu 18:00, 9 Urria 2010 (UTC)

Itsaspe aldatu

Aupa Marklar. Itsaspeko argazki bat igo dut artikulora, nahi duzun bezala kokatu. Ondo segi.--Lankide:Gorritxiki 13:59, 13 Azaroa 2010 (UTC) Aupa berriro. Ikusi dut Itsaspe eta Mendatako hondartzak bereiztuta daudela infotaulan, beraz argazkia hobeto egokitzen da Mendata aldeko hondartzara eta aldatu egin dut. Itsaspeko argazkia lortzen dedanean txintxilikatuko dut. Ondo segi.--Lankide:Gorritxiki 18:08, 13 Azaroa 2010 (UTC)

Ricoshombres aldatu

  Egina. Lehen mailako nobleak zirela kontuan hartuta, lehen adjektiboa erantsi diot; eta garai klasikoetako kutsua ematearren, eskuinean jarri dut adjektiboa. Pluralean egokiagoa zela iruditu zait, baina Wikipediako arauengatik izenburuak singularra izan behar duela baderitzozu, aldatu lasai. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 17:30, 8 Abendua 2010 (UTC)

Gaztelu Zaharrak aldatu

Kaixo Marklar. Zure aukeren artean, nik a) dela onena usten dut, hau da, Kastro artikulua Gaztelu zaharrera berbideratu, eta hau osatu orokorragoa izateko. Gero, artikuluaren barnean esan daiteke Portugal-Galizia eta inguruetan antzeko egiturei (edo bertsuei) Castro izena ematen zaiela (eta, agian, egunen batean, Castro artikulua sortu horiei buruz hitz egiteko). Beste hizkuntzetan ere halako zerbait erabiltzen dute: artikulu orokorra da (Europa osokoa) berezko izena erabiliz, edo Castro darabilte Galizia eta ingurukoentzat. Eta ulertzen dudanez, aldaketa hauek zuk egin nahi dituzu, ezta? Nigatik ondo. Ondo segi. --josugoni (erantzun hemen) 11:56, 11 Abendua 2010 (UTC)

Inuzente eguna dela eta aldatu

Bale! Baina nire iritzia da hobe litzatekeela Inuzente Santuen eguna jartzea (maiuskularekin), Inuzente eguna soilik herri hizkerako terminoa baita. - --Joxemai; (erantzunak) 07:10, 29 Abendua 2010 (UTC)

E-postak aldatu

Kaixo, Marklar2007! E-postak bidaltzeko aukera ez duzu aktibatuta. Aktibatuko zenuke? Bestela, bidali egidazu e-posta bat, mesedez: unai (puntu) fernandezdebetono (a bildua) ehu (puntu) es. --Unai (esan) 10:55, 23 Urtarrila 2011 (UTC)

Alto Volta aldatu

Kaixo Marklar. Alto Volta ez luke Volta Garaia izan behar? Ez da ez jatorrizko izena (Haute-Volta), ezta euskarazkoa ere... --josugoni (erantzun hemen) 11:46, 13 Otsaila 2011 (UTC)

Milesker erreferentziagatik. Hala ere, xelebre xamarra iruditzen zait zerrendan agertzen den "hist. Alto Volta (sinonimoa)" hori. Agian merezi du artikuluaren izenari ohar bat gehitzea... Ondo segi. --josugoni (erantzun hemen) 12:47, 13 Otsaila 2011 (UTC)

San Joan aldatu

Kaixo Marklar. Joan Bataiatzailea ipini dut izenburu nagusitzat, hori baita hedatuena. Gainera, Euskaltzaindiaren izendegian biak agertzen dira (oin oharrak dionez, Leizarragak bereizten omen ditu, baina Leizarragak bakarrik). Ados egongo zarelakoan, ondo segi. --josugoni (erantzun hemen) 21:34, 7 Martxoa 2011 (UTC)

Antso III.a aldatu

Kontua da gai horretan guztiz etnozentrikoak izaten direla izendapenak. Adibidez: Commonwealtheko oraingo erregina Elisabet II.a Erresuma Batukoa da euskaraz, Isabel II del Reino Unido gaztelaniaz, Élisabeth II du Royaume-Uni frantsesez... hau da, badirudi zein erreinutakoa den jartzen dugula guztiok...

Guztiok? Ez horixe!! Ingelesez, Elizabeth II da, besterik gabe. Zergatik? Ingeles hiztunentzat, «beren» erregina delako. Antso III.a, berdin: euskaldunontzat, «gure» Antso III.a da, besteei jarri behar zaie marka, baina ez «gure»ari. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 20:43, 16 Martxoa 2011 (UTC)

Dena dela, uste dut ideia ona litzatekeela artikulu horren hasieran {{Argitzeko|Nafarroako erregeari|Antso III.a (argipena)}} kodea jartzea, eta argipen orri bat egitea izen horrekin. Ingeles Wikipedian, halaxe egin dute Elizabeth II artikuluarekin. Ondo izan. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 20:51, 16 Martxoa 2011 (UTC)

Oinaz, Oñatz, Oinatz... aldatu

Kaixo Marklar. Martin Gartzia Oñatz Loiolakoa artikulu egin berrian, konkistatzaile honen "abizena" Oñatz agertzen da. Inazio Loiolakoaren abizena Oinaz dugu wikipedian. Gainera, Oinaztarrak artikuluan, Oinaz agertzen da, baina egia esan, Oinatz ere izan zitekeen oinarriko abizena. Euskaltzaindiaren izendegian Oñatz abizena agertzen da, eta Oinatz izena (http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_eoda&Itemid=191&lang=eu&view=frontpage%7Cizendegia). Harluxeten [[1]] agertzen da. Ba al dakizu zein den zuzena? Agian ez dago, garai hartan abizenen kontua ez baitzegoen orain bezala arautua... Baina, ez duzu uste agian wikipedian forma bakarra erabili behako genukeela? --josugoni (erantzun hemen) 19:02, 10 Apirila 2011 (UTC)

ba bai -Xabitxu 15:26, 1 Maiatza 2011 (UTC)

Aita Santuak aldatu

ba bai. bana ditzakegu -Xabitxu 15:28, 1 Maiatza 2011 (UTC)

XVII. mendekoetatik hasi eta behera doazenak aukeratzen ditut -Xabitxu 18:10, 1 Maiatza 2011 (UTC)

Jugoslavia aldatu

Kaixo Marklar! Ez luke Jugoslaviaren desegitea izan behar Jugoslaviako desegitea baino? Nire ustez lehenengoa Jugoslavia bera desegin dela da eta bigarrena, ordea, Jugoslavian dagoen desegitea (edo horrelako zerbait). Ez al duzu uste? --josugoni (erantzun hemen) 19:53, 8 Ekaina 2011 (UTC)

Ederto! (Ados bazara, behintzat...) --josugoni (erantzun hemen) 08:57, 10 Ekaina 2011 (UTC)

Txinatar egutegia aldatu

Aupa! Ba kendu nuen kriston marroia zelako. Txantiloi pila bat erabiltzen ditu, guztiak itzuli behar dira eta kalkulo matematiko horiekin ni ez nintzen aklaratzen zer itzuli behar zen eta zer ez. HAla ere animatzen bazara... badakizu, kopiatu, itsasi eta itzuli, hori baino ez da! -Theklan ·   ·   10:30, 23 Abuztua 2011 (UTC)

Abbey Dawn aldatu

Iepa Marklar! Aldaketa txiki batzuk egin ditut Abbey Dawn artikuluan, eskatu zenidan bezala. Informazio pixka bat gehitu diot, baita erreferentzia bat ere. Artikulua hobetzen saiatuko naiz, autopromozio kutsua ahal den neurrian baztertuz, eta ingeles Wikipediatik informazio erabilgarria itzuliaz. Mila esker! --Asiertxu 23:41, 31 Abuztua 2011 (UTC)

Berlin aldatu

Zorionak Berlin hiriburuaren artikuluan burutzen ari zaren lanarengatik. Ni aurreko udako uztailean denbora laburrez Dresden eta Pragarekin batera han egon nintzen eta hiri zoragarria iruditu zitzaidan. Artikulu nabarmenduetarako proposatuko bazenuke, nire bozka behintzat baduzu. Segi horrela. Gero arte. -Euskalduna 20:43, 2011ko irailaren 21a (UTC)

Gipuzkoako pilotalekuak aldatu

Arratsaldeon. Pilotalekuen artikuluak sortzen ari zarenez, beharbada Gipuzkoako pilotalekuen zerrenda hau baliagarria izango zaizu. Gero arte. -Euskalduna 19:05, 2011ko urriaren 17a (UTC)

wiki izenburu aldaketa aldatu

Aupa! joe begi bista naukan eta ikusi ere ez! eskerrik asko! -Utolotu 17:22, 5 Azaroa 2011 (UTC)

Athletic Club aldatu

  Egina. Eskerrik asko abisuarengatik! IP helbide batetik ez zetorrenez, ez naiz konturatu bandalismoa zela. --Xabier Armendaritz   2011-11-07, 19:37

Julia Álvarez Resano aldatu

Kaixo, Marklar: Julia Álvarez berriro Julia Álvarez Resanora eraman dut ezen badago gaur egungo idazle ezagun bat Julia Álvarez izenekoa. Nafarroako kazetaria, bestetik, beti bi abizenekin aipatu izan da. Besarkada bat. -Joxerra 14:21, 21 Azaroa 2011 (UTC)

Euskal ponte izenak aldatu

Ba egia esan bi arazo ikusten dizkiot. Lehenengoa teknikoa da: PDF batean daude, eta ez datu base formatu batean (gutxienez ikusgai, agian saltseatuz gero hortik egongo da) beraz informazio guztia ateratzea, ordenatzea eta bakoitzari dagokiona jartzea lana litzateke. Esan bezala excel taula bat sortu behar da, alde batean izena, bestean jarri nahi den informazio gehigarria nolabait antolatuta (esanahia, jatorria...) eta horretarako lana hartu. Hori bai, behin sortuta, erraza da hori igotzea.

Bigarren arazoa no-commercial hori litzateke. Berez guk igotzen badugu automatikoki lizentzia aldatzen da, hemengoak komertzializatzea baimentzen baitu. Ez dut uste inork zerbait esango duenik, baina badaezpada, komentatzen dut.

Esan bezala, lehenengo lana egiten badu norbaitek, nik bota prestatu ahal dut gauza guzti horiek sartzeko. -Theklan ·   ·   21:04, 20 Abendua 2011 (UTC)

Ugaztunen izen arruntak aldatu

Kaixo Marklar! Beno, ni izen zientifikoen aldekoa naiz izen arruntek berez ez dutelako ezer esaten. Hori askotan azaldu dut. Hala ere badakit asko izen arrunten zaleak zaretela. Euskaraz dauden izen arruntak ez dira asko, eta nik, nere aldetik, ez nuke itzuliko ingelerazko izena. Eta botaren lana bukatzea... ba bai, hobe da pixka bat itxoitea, ze ez dakit nola egingo duen birzuzenketekin. Nire aldetik gutxi falta da, IUCNren egoera zehaztea, botekin egindako lana bukatzeko. -Theklan ·   ·   12:00, 2 urtarrila 2012 (UTC)

Beno, horrelako kasu zehatzetan egon daiteke. Hala ere, nire ustez, izen zientifikoek gauza zehatz baten inguruan hitz egiten dute, izen arruntek beste errealitate bat islatzen duten bitartean. Horregatik beti izan naiz izen zientifikoen aldekoa. -Theklan ·   ·   12:19, 2 urtarrila 2012 (UTC)

Udalerrien birzuzentzea aldatu

Kaixo Marklar! Gutxienez Quesadaren kasuan, hobe dago Quesada (Jaén)en mantentzea eta Quesada argipen orrialde bat izatea, ezta? -Theklan ·   ·   20:09, 4 urtarrila 2012 (UTC)   Egina --Marklar 15:36, 5 urtarrila 2012 (UTC)

Eli Gallastegi aldatu

Kaixo, Marklar. Lasai, oraingoz Sabin Aranaren artikuluan buru-belarri nabil eta hura amaitzean Eli Gallastegiri buruzko artikuluari berrekingo diot. Hortaz, nahi dituzun erreferentzia guztiak jarri. Ondo izan.
-Euskalduna 20:37, 2012ko urtarrilaren 20a (UTC)

Bandaloen txikitzailearen saria aldatu

 
Honen bitartez, bandaloak txikitzeko gailu honen saria ematen dizut, orain arte bezain fin bandalo aldrei aurre egiten segi dezazun. --Xabier Armendaritz   2012-03-16, 20:51
"Marklar2007/Artxibo2" erabiltzailearen orrira bueltatu.