Ongi etorri, Amaiur22, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Kontzeju infotaula aldatu

Kaixo Amaiur! Kontzeju infotaula eta Euskal Herriko auzo infotaula nahiko antzekoak dira funtzioetan. Badakit gauza ezberdinak direla, baina txantiloi bat izanda ez dakit zeintzuk diren proposatzen dituzun aldaketak. -Theklan · ezt  · @   15:35, 16 Urria 2009 (UTC)

Kaixo! Beno, egia da informazioa falta dela. Zen bakarrik ohartarazteko txantiloi hori dagoenek badela eta agian sortzen zeundelako jakin gabe. Zaindu eta edozein galdera baduzu, badakizu, egin lasai! -Theklan · ezt  · @   10:19, 17 Urria 2009 (UTC)

Kontzeju infotaula aldatu

Faltan botatzen dut auzoen infotaulan agertzen diren kordenatuen atala. Zariquiegui 19:20, 16 Urria 2009 (UTC)

Iruñerriko autobus garraioa aldatu

Gabon Amaiur, ikusten dut "Atarrabiarrei" buruzko informazioa berrizten eta luzatzen zabiltzala. Lehen linearen ibilbidea eta mapak igo dituzula ikusi dut, baina ez dakit Coomonsen askorik iraungo duten. Iruñerriko Garraio partzuergoaren baimena duzu irudiak Commonsera igotzeko?

Gaztelaniazko Wikipedian, lineen ibilbidea egitea lortu zuten horretarako kode desberdinak erabilita. Beharbada antzeko zerbait egin liteke Euskarazko Wikipedian ere. Zariquiegui 21:42, 29 Urria 2009 (UTC)

Ibargoiti aldatu

Txantiloiaren aldaketarena nahi gabe izan da, baina zuk Adrarrek idatzitako testua ere ezabatu duzu aldaketa atzera ekarriz...

Beharbada txantiloi aldaketarena eztabaidatu beharko litzateke. Gaur egun Euskal Herriko auzo eta kontzeju guztietarako txantiloi berdina erabiltzen da.

Zure eztabaida orria bitan erabili dut, baina ez dut inoiz erantzunik jaso :)

Zariquiegui 21:57, 30 Urria 2009 (UTC)

Ba niri behintzat ez zait gustatzen txantiloi berria. Udalerriaren mapa jartzea baino askoz zehatzagoa da kordenatuek gidatutako puntua. Txantiloiak egitura propien arabera baino, praktikotasunagatik egiten zirela uste nuen. Zariquiegui 22:37, 30 Urria 2009 (UTC)
Praktikotasuna= Wikipedia txiki bat gara, eta ez dugu ehundaka txantiloien beharrik, bakar batzuekin moldatzeko gai gara, horretarako daude hiri orokor infotaulak eta abar. Kordenatuek kontzejua kokatzen den puntu zehatza markatzen dute. Udalerrietako mapek udalerria kokatzen dute ez kontzejua. Bakoitzak bere iritzia dauka, baina ulertuko duzunez, urteak joan ahala adostasun batera heldu da erabiltzaile guztien artean, eta adostasun hori aldatzea, erabiltzaile guztion artean erabaki beharko litzateke, bestela bakoitzak nahi duena egingo luke eta ez litzateke egongo araurik. Zariquiegui 23:13, 30 Urria 2009 (UTC)

Errepide txantiloia aldatu

Kaixo! Ba bai, badakit... baina beti duda bera dut. Agian ordu idatziko dut, oso-osorik. -Theklan · ezt  · @   23:22, 30 Urria 2009 (UTC)

TXiKiBoTi galdetzea... eta pareta bati... aldatu

Kaixo Amaiur! TXiKiBoT berez bot bat da, hau da, makina bat... ez dizu gehiegirik esango. Nahi baduzu bota programatu zuenarekin hitz egin TXiKi da. Berak agian erantzungo dizu, baina azken aldi honetan lanpetuta dabil eta ez da askotan pasatzen. -Theklan · ezt  · @   23:44, 30 Urria 2009 (UTC)

Infotaulak, Ekisoain aldatu

Aupa Amaiur!! Neu wiki-etorri nahiko berria izanik, normal desajusteak egotea; neure aldaketaren zergatia akaso ezjakintasuna edo hobeto esanda zegoenarekin lanean segitzeko borondatea izan da. Sortu zitzaidan lehen duda ez zen Ibargoitin izan, Zaraitzun baino (udalerri-ohien zerrendak osatzen nabil); hor ikusi nuen adibidez Itzallen "udalerri infotaula" zuela eta ez dagokio; kontzeptualki txarto zegoen, ze adibidez Gorza (kontzejua)k ez dauka, eta itxuraz arrazoi bakarra da izen bereko udalerria dagoela, bestela Itzalle, Ibiltzieta...kontzejuak ere badira! Ez dira, ordea, udalerriak. Orduan ikusi nuen Besolla eta zeukan taula udalerrienaren oso antzekoa zelakoan aldatu egin nuen, ikusi izan baitut dozenaka kasu bisitatzen taula sistematiko bakarra erabiltzen dela udalerriz azpiko kasuetarako, "auzo infotaula". Gainera ematen zuen informazio errekurrentea ematen zela, ez artikuluari dagokiona: Besollako herritarra ez da "ibargoitiar", udalaren webgunea errepikatzen da baina ez da Besollari buruzkoa propio, ez da aportatzen kontzeju bakoitzaren kokapena...

Orain aipatzen didazu "kontzeju taula" eta "herri taula" osatu dituzula eta kontzeptuetan apur batean galdu naiz: zer da "herri"? Kontzeptu irristakorra, "herri" dira udalerria dutenak (Arrankudiaga nahiz Urdiain) eta udalerririk ez duten asko ere bai (Izko zein Sabando zein bizilekua dudan Areta...eta auzo infotaula dauka, udalerria ez delako); horietako gehienak "kontzeju" dira, Nafarroan bezalaxe berdin-berdin Araban (herrialde honetan 300dik gora), Iparraldean badaude communes associés edo "auzo-alkatea" (pedáneos) duten herri(sk)ak...Horixe da beste galdera bat: ez al da galtzen sistematizazioa zure infotaula-proposamen berri horiekin? Nafarroan (edo Araban, edo...) ehunka artikulutan auzo taula ezarrita dago, funtzionatzen du eta udalerriz azpikoak (dela auzo urbano, dela ibar bateko udalerririk gabeko herri bat, dela populazio-gune txiki bat, dela herri hustu bat...) identifikatzeko modu orokortua da. Ematen dit "herritzat" joko dituzula kontzejurik ez duten guneak eta argi dago Izko eta abar "kontzeju" izateaz gain "herri" ere badirela, ezta? Eta Elo ere "herri" da, udalerria izateaz gain.

Azken galderaren adibide bat zuk zeuk ematen didazu bigarren mezuarekin: Ekisoain zer da? Kontzejurik ez da, "herri" ere ez, zein taula ote dagokio? Neuretzat argi dago: udalerriz azpiko guztientzat dagoen "auzo infotaula". Ikus Nafarroako herri hustuen zerrenda; hor ageri diren asko Ekisoain bezalakoak dira, estriktoki ez dira "herri" baina noizbait populazioa izan duten guneak direnez bilduta agertzen dira. Ikus ere: Granada (Mendaza), Estenblo edo Gardalain esaterako; kasu desberdinak izanik ere taula-tratamentu horrekin argi geratzen dira; zeure esku dago testuan nahi duzuna azaltzea, jaunerria (izan) dela, udalerri galdua dela eta orain gobernuko etxaldea dela...

Beraz, nire partetik esan patxadaz pentsatu behar duzula "taula dispertsioarena", ezer konpondu baino agian nahasten duelako; neuk logikoagoa ikusiko nuke taulen bidez desberdintzea auzo urbanoak (Txantrea, Baiona Ttipia edo Altza) udalerririk gabeko herrietatik (Abintzao nahiz Zubieta (auzoa)) baina ez nituzke inolaz ere desberdinduko Getze Ibargoiti eta Apodaka: biak dira kontzeju, biak dira "herri (txikia)", ez dira urbanoak eta ez dute udalerririk. Bien bitartean, udalerriz azpitiko guztiak "auzo infotaularekin" eta bestelako datuak, testura. Horixe ikusten dut sitematikoena. Ekisoain barne, neuk mantenduko nuke (erreferentzia bat da) eta artikulua hobetuko nuke taula hori ezarriz, datu gehiago (historia, eraikin aipagarriak...) osatuz. Mila esker eta nahi duzun arte--Lankide:Adrar (esan)

Ekisoain, infotaulak aldatu

Aupa berriro! Luzea izan behar baina haritik tiraka argituz joango gara. Neuk denbora laburra daramat wikipedian baina ikusten dut zure taula proposamenak ere nahiko berriak direla eta agian horregatik "ohartarazi" baino, kasu honetan (kontzeptuak ere aldatzen dituzulako) kontsentsua bilatu behar duzu erabiltzaileen artean.

Aurreko mezuan esaten saiatu nintzen: Nafarroako egitura administratiboa ezagutzen dut eta esaten nizun bezala Araban berbera dugu; zure testua kopiatu eta hauxe idatz dezaket: Goi-mailan, udalerriak ditugu (esaterako, Gasteiz, Arraia-Maeztu edo Zalduondo), hauek, konposatuak edo sinpleak izan daitezke azpi-entitateren bat duten edo ez dutenen arabera. Maila baxuagoan, kontzejuak ditugu (esaterako, Gardelegi edo Apodaka); Azkenik, Toki populatuak ditugu (esaterako, Ziorraga edo Birgara Barren), hauek, udalerriarekiko dependienteak dira eta ez dute "independentziarik", nolabait esateko. (nire oharra: eta aurreko taldekoak, kontzejuak, ere bai, Nafarroan nahiz Araban; diferentzia bakarra da kontzejudunek egitura propio bat dutela baina kontuz, dependienteak dira eta bestalde hirietan ere distrituek-eta ere izan ditzakete egiturarik, auzo-presidenterik...) (orain beste kasu bat: eta adibidez badaude Areta, Usansolo...ofizialki auzoak, kontzejurik ez dutenak baina herri sentimentua dutenak, a ze anabasa, ezta?) Koloreena, zuk aipatu bezala Nafarroako gobernuaren konbentzio bat da, horretan ez naiz sartzen. Kontzejuak aztertzeko moduak ikus daitezke baina momentuz ez dut argi ikusten; eta gero eskain daitekeen informazioa dago: Besolla, Izko, Idozinen...Ibargoitiko mapa sartu duzu baina ez duzu aportatzen informazio gehigarririk; bestelakoa litzateke hau bezalakoa, non udalerri barruan kokapena azaltzen den.

Kontuan izan "auzo" deitzen direnak gehienetan "kontzeju" direnak baino handi eta korapilotsuagoak direla! Areta "auzoan" 1400 bizi gara (Izkon 57), ez dugu kontzejurik baina "Auzo-asanblada" ofizial batzuen bidez udaletxearen bizitzan parte hartzen da...Altza "auzoa" Abintzao baino taula sinpleago batekin konformatu behar dela oso zalantzagarria da.

Orduan, diozun legez "zeure proposamena hiru infotaula egitea da" ondo baina ikusten duzunez kontsentsua bilatu beharko duzu; neuri okurritzen zaizkit "auzo urbanoetako infotaula" edo "udalerri-ohietakoa" edo "udalerri izan nahi dutenena"...baina nahastea sor daiteke (ikusi duzu ez naizela bakarra infotaula-proposamen hauen bertuteak ez ulertzeko), are gehiago kontzeptu berberagatik herrialdekako taula desberdinak ateraz gero. Bistan da "herri" hitza ez erabiltzeak argitzen duela neurri batean baina kasuistika ez zen konponduko, Ekisoain ez da "toki populatua"...biztanlerik ez duelako baina izan ditu; orduan beste taula bat beharko litzateke, edo herri/gune hustuentzat? Gardalain edo Berrozi ez ziren "toki populatuak", herriak ziren, batak udalerria izan zuen eta besteak ez...baina egun hustuak dira; edo hobeto esanda azken hau ez dago teknikoki hain hustua.

Ekisoainez gehitzeko: zalantzagarria da kasua; antzekoa gertatzen da auzotxo, baserri-talde, Granada bezalako jaunerriak, etxe pare bat alboan duen/zuen jauregia, "herri hustua baina neorruralak daude"...eta abarrekin. Auñamendin/Euskomedian [1] hiru erreferentzia daude, batean lugar da, bestean pueblo eta azkenean reserva natural, interesgarria bidenabar...eta artikulua merezi duena. Gogoratu toponimo batzuei, herri hustu batzuei (kasu batzuetan apenas geratzen den arrastorik)...infotaula jarri zaiela/jar dakiekeela; mendiek izan dezakete eta abar. Hau da, infotaulek beti ematen diote sendotasuna, kokapen zehatza... artikuluari, "enpakea". Baina kasu honetan zeu zara ibargoitiarra! Eskerrik asko, laster arte!--Lankide:Adrar (esan)

Ekisoain, infotaulak aldatu

Ieup berriro. Iturriak osagarriak direla uste dut; gobernuaren izendatze ofiziala datu esanguratsua da eta balizko artikulu batean bildu daiteke, aldiz "toponimo" dela esate hutsaz gain aberasgarria da azaltzea populazioa izan zuela, historia...Horregatik ipintzen nizun Gardalaingo adibidea: egun hustua baina udalerria ere izatera heldu zena; pobreagoa litzateke pentsatzea hau egun Nafarroako gobernuko etxaldea dela eta horregatik artikulurik merezi ez duela; horretarako testuan azalpenak ager daitezke. Ekisoain bezalako dozenaka kasu Nafarroako herri hustuen zerrendan topatuko duzu, askoz ere lehenago hustu zirenak...Kasu honetan eta anekdotarako, Zupo Ekisoain artikulua ere egin liteke, bion arteko "argipen" artikulua...Badakizu, abizen asko herrietako izenetatik etortzen dira eta hau beste kasu bat litzateke.

Gehiago ez zait okurritzen; neuk, esan bezala, wikipediara heldu berria naiz eta badaude "beteranoagoak" agian orientatzeko, dela kasu puntual honetan dela infotaulen inguruko argipen-prozesuan. Bien bitartean hementxe naukazu.--Lankide:Adrar (esan)