Besolla
Besolla[1][a] Ibargoiti udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.
Besolla | |
---|---|
![]() | |
![]() Herriko etxe bat | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Eskualdea | Pirinioaurrea |
Udalerria | Ibargoiti |
Administrazioa | |
Mota | herri hustu |
Izen ofiziala | Vesolla |
Posta kodea | 31743 |
Herritarra | besollar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°40′25″N 1°23′32″W / 42.67361°N 1.39222°W42°40′25″N 1°23′32″W / 42.67361°N 1.39222°W |
Garaiera | 663 metro |
Distantzia | 32,5 km (Iruñetik) |
Demografia | |
Biztanleria | 0 (2020: ![]() |
2000. urtean jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Ibargoitiko Udalara pasa ziren.
Bertako biztanleak besollarrak ziren.
IzenaAldatu
Besolla toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Bessoila (1056)
- Bessolia (1060)
- Bessoilla (1110)
- Bessoylla (1268)
- Vessoilla (1366)
- Uessala (1532)
- Veassala (1591)
- Bessolla (1767)
- Ressolla (1767)
- Besolla (1800)
- Vesolla (1829)
- Besolla (2000)
GeografiaAldatu
Besolla Ibargoiti ibarran dago.
Inguru naturala eta kokapenaAldatu
Ibargoiti udalerria Zangozako merindadearen ekialdean kokatzen da. NA-2420 errepideak eta A-21 autobiak ibar osoa zeharkatzen ditu. Iruñerriko gune metropolitarraren ekialdera dago. Udaletxea Idotzinen dago. Erliebe ertaingo ibarra da. Itzaga eta Izko mendien magalean dago, ibarbide emankor eta laua eratuz, eta, ondoren, mendilerro menditsu bat.
Klima eta landarediaAldatu
Ibargoitiko klimaren ezaugarriak, azpimediterraneo motakoak dira, uda garaiko lehortea, prezipitazio eskasak baina Nafarroa hegoaldean baino ugariagoak eta aldaketa termiko handia. Urteko batez besteko tenperatura 8 eta 12 gradu artekoa eta prezipitazioak 1000 eta 1400mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 100-140 izaten dira.
Jatorrizko landareditik, erlikia batzuk baino ez dira geratzen Izko eta Itzaga mendilerroetan, eta gunerik euritsuenetan klima atlantikoari dagozkion zuhaitzak aurki daitezke (haritz eta pagoak), ameztiak gune lehorretan, eta birlandaturiko pinuak udalerri gehienean. Birlandaturiko pinuen azalera, Austriatik ekarritako pinu lariziarrekin egin zen eta XX. mendearen amaieran 450 hektarea ingurutan zeuden.
Estazio meteorologikoakAldatu
Ibargoitin dagoen Elo udalerrian (ibarraren parte da geografikoki, baina ez administratiboki), itsasoaren mailatik 528 metrora, Nafarroako Gobernuak 1929n jarritako estazio meteorologikoa dago..[3]
Datu klimatikoak (Elo, 1984-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 19.0 | 22.5 | 25.0 | 27.5 | 35.0 | 40.0 | 40.0 | 41.0 | 37.5 | 30.5 | 23.0 | 19.5 | 41.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.7 | 10.5 | 13.8 | 15.9 | 20.1 | 24.8 | 28.1 | 28.5 | 24.2 | 18.9 | 12.5 | 9.4 | 17.9 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 5.4 | 6.5 | 9.0 | 11.0 | 14.5 | 18.5 | 21.2 | 21.5 | 18.2 | 14.2 | 9.1 | 6.1 | 12.9 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 2.1 | 2.5 | 4.3 | 6.0 | 9.0 | 12.2 | 14.4 | 14.6 | 12.1 | 9.4 | 5.7 | 2.8 | 7.9 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -12.0 | -8.5 | -10.0 | -1.5 | 0.0 | 3.0 | 7.0 | 5.0 | 3.0 | -1.0 | -5.5 | -9.5 | -12.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 80.4 | 69.2 | 74.0 | 84.5 | 69.1 | 53.1 | 40.1 | 33.9 | 52.9 | 80.9 | 101.4 | 77.9 | 817.4 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 57.6 | 46.0 | 69.3 | 56.8 | 56.2 | 69.1 | 59.3 | 98.3 | 93.0 | 74.5 | 64.5 | 65.5 | 98.3 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 12.7 | 10.9 | 10.5 | 12.4 | 10.8 | 6.9 | 5.3 | 5.1 | 7.2 | 10.0 | 12.8 | 11.5 | 115.8 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 1.7 | 2.6 | 1.6 | 0.6 | 0.1 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.1 | 0.5 | 1.2 | 8.3 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4] |
HistoriaAldatu
Elizaren jabetzako jaurerri izan zen XIX. mendera arte. 1802ko erroldaren arabera Besollak bost etxe eta 34 biztanle zituen. Nahiz eta Ibargoiti barnean egon, administratiboki lotuago egon da Elortzibarrarekin.
XIX. mendearen erdialdean Ibargoitin sartu zen.
Ondasun nabarmenakAldatu
- Garbikundeko Andre Mariaren eliza, XII. mendeko kristiau eliza erromaniko estiloan.
OharrakAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ «Besolla - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- ↑ .
- ↑ Eloko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).