Ongi etorri, Iñazio Irizar, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


Gnome-globe.svg
ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Onak nabarmen lehiaketa martxan daAldatu

Lope Agirreren eskutitzaAldatu

"Felipe erregea, espainiar jaiotzez, Karlosen semea, garaiezina: Lope Agirre, zure gutxieneko basailua, kristau zaharra, erdi mailako gurasoen hidalgoa, euskalduna jatorriz, Espainiako erresuman, jatorriz Oñati herrikoa, gaztaroan Ozeano itsasoa Piruko aldeetara pasa nuen, lantza eskuan gehiago balio nuelakoan, eta gizaki on guztiek zor dutena betetzeagatik; eta, horrela, hogeita lau urtetan, Piruetan zerbitzu ugari egin ditut indiarren konkistetan, eta zure zerbitzuan herriak ereaikiz, batez ere zure izenean egon diren borroka eta batailetan, beti ere nire indarraren eta aukeraren arabera, zure agintariei ordainketagatik traba egin gabe, zure liburuetan agertuko den bezala.

Lope Agirreren eskutitzaAldatu

"Felipe erregea, espainiar jaiotzez, Karlosen semea, garaiezina: Lope Agirre, zure gutxieneko basailua, kristau zaharra, erdi mailako gurasoen hidalgoa, euskalduna jatorriz, Espainiako erresuman, jatorriz Oñati herrikoa, gaztaroan Ozeano itsasoa Piruko aldeetara pasa nuen, lantza eskuan gehiago balio nuelakoan, eta gizaki on guztiek zor dutena betetzeagatik; eta, horrela, hogeita lau urtetan, Piruetan zerbitzu ugari egin ditut indiarren konkistetan, eta zure zerbitzuan herriak ereaikiz, batez ere zure izenean egon diren borroka eta batailetan, beti ere nire indarraren eta aukeraren arabera, zure agintariei ordainketagatik traba egin gabe, zure liburuetan agertuko den bezala.

Lope Agirreren eskutitzari buruzko artikuluaAldatu

Kaixo, Iñazio:

Ikusi dut «Lope Agirreren eskutitza» artikulua sortu duzula. Artikulu horren edukia, dagoen bezala, ez da onargarria Wikipedian; izan ere, hau entziklopedia bat denez, entziklopediako artikulu baten itxura eman behar zaio. Beraz, bi irtenbide ikusten ditut:

  1. Eduki hori, dagoen bezalaxe, Wikiesanak proiektura eramatea, eta «Lope Agirre» artikuluaren bukaeran Wikiesanetako orri horretara jotzeko esteka jartzea. Ikusi, adibidez, nola «José María Aznar» artikuluaren bukaeran, eskuinean, euskal jatorriko politikari horren Wikiesanetako orrira jotzeko esteka dagoen.
  2. Eduki hori gehiago landu eta entziklopediako artikulu baten itxura ematea: izenburua aldatu (Agirrek hainbat gutun idatzi zizkion erregeri; «Lope Agirrek erregeri idatzitako gutunak» edo antzeko zerbait izan beharko litzateke), sarrera jarri (definizioa, ingurune historikoaren azalpenak...), erreakzioak eta ondorioak azaldu...

Bi aukera horietako edozein hartzen duzula ere, ahal dudan apurrean laguntzeko prest naukazu. Zalantzarik izanez gero, galdetu lasai, hemen bertan edo Txokoan. Ondo izan, eta segi wikipediagintzan. --Xabier Armendaritz   2020-01-28, 11:02 (UTC)

Kaixo Xabier --Xabier Armendaritz

Barkatu atrebentzia, ezabatu egingo dut. Hasiera besterik ez zen, baina osorik amaitzeko egunak beharko ditut. Apurka osatzeko asmoa nuen. Nire artxibategian burutuko dut, eta osoa prest dudanean, argitaratu. (Dena den, nire informazioaren arabera, soilik hiru eskutitz ezagutzen dira Agirrek idatziak, eta erregearentzat bakarra izan zen. Prestatzen nabilen Olaitturrin ere hori agertuko da). Eskerrik asko idatziagatik, ondo izan Iñazio Irizar 2020-01-28, 11:02

Oso erabaki egokia iruditzen zait. Hobe da zeure eremuan artikulua itxuratuz joatea, eta nahiko aurreratuta dagoenean artikulutzat argitaratzea. Horrela, itxura onarekin plazaratuko da.
Uste nuen Lopek eskutitz bat baino gehiago idatzi ziola Filiperi. Gaztelaniazko Wikipedian dagoen Agirreri buruzko artikuluan, behintzat, bi aipatzen dituzte («Le mandó una carta a Felipe II explicándole sus planes de libertad y autogobierno firmada con el sobrenombre de el traidor» eta «Escribió una nueva carta al rey español insultándolo; esta vez firmó como El Peregrino y el Príncipe de la Libertad»). Hala ere, ez naiz gaian aditua, eta baliteke datu hori okerra izatea eta egiaz eskutitz bakarra izatea...
Ondo izan. --Xabier Armendaritz   2020-01-28, 20:45 (UTC)
Kaixo Xabier --Xabier Armendaritz Gaztelaniazko Wikipeadian dagoen Agirreri buruzko artikulua oso oso maltzurra da. Agirrek ez zuen inoiz kintorik bidali metropolira, eta ondorioz gaizki ikusia zegoen/dago. Gaur egun, Madrileko jakobinoekin antzera gabiltzala uste dut. Baita katalanak ere. Ondo izan. Iñazio Irizar 2020-01-29, 11:53

Egun on Xabier - Xabier Armendaritz Barkatu hemen aritzeagatik, baina ez zekiat bestela eztabaida nola sortu. Noam Chomskyren artikulua eguneratzen nebilek, ingelesezkoa (bereziki)eta espainolezkoa oinarritzat hartuta. Eskuineko zutabea, CVkoa, euskaraz oso luze zegok, eta ingelesezkoaren parekoa jarri nahiko nikek. Baina ez zekiat nola aldatu. Ezin nauk idaztera edo gauzak kentzera sartu. Nola egiten duk hori? Aldez aurretik mila esker, Iñazio Irizar 2020-03-10, 10:35