Lankide:Garazi Ramirez/Proba orria

JUAN DE LA COSAREN MAPA aldatu

 
Lehen mapamundia (Juan de la Cosak egina)

Juan de la Cosaren mapa edo gutuna Amerika irudikatzen duen lehen mapamundia da. Inskripzio batek dio Juan de la Cosa itsasgizon kantabriarrak egin zuela 1500.urtean, Cadizko El Puerto de Santa Maria herrian. Errege Katolikoen Gorteko kide boteretsu baten aginduz egin zela esaten da, eta ziurrenik horrek zerikusia du maparen apaindura aberatsetan. Mapak Amerikaren irudikapen zaharrena (kontserbatu den zaharrena) islatzen du. Bertan, XV.mendearen amaiera arte, Espainia eta Portugalek Ameriketara eginiko espedizioetan aurkitutako lurrak agertzen dira. Mundu Zaharraren zati handi bat ere erakusten du, Erdi Aroko portularren estilo tipikoaren arabera, Vasco de Gama 1498an Indiara iritsi berriaren albisteak barne.

Kristobal Kolonek Indietara egindako lehen bidaien lekukoek egindako kartografia-lan bakarra da Juan de la Cosa-ren gutuna. Kuba, ordea, uharte bat bezala irudikatzen da, Kolonen iritziaren kontra, Asiako penintsula bat kontsideratzen baitzuen. Aldi berean, mapak, San Kristobalen irudia dakar aurkitzailea islatu nahian (Erdialdeko Amerika gainean kokatua dago).

 
Haize-arrosa (barruan ikus daiteke Birjinaren eta haurraren irudia)

Deskripzio fisikoa aldatu

Juan de la Cosaren gutuna (edo mapa) eskuz idatzitako obra bat da, 93 zentimetroko garaiera (iparralde-hegoaldea) eta 183ko zabalera (ekialde-mendebalde) dituena. Pergaminozko bi orri elkartuetan (oihal erresistente bati josiak daudenak) marraztua eta koloretan margotuta dago, eta maparen bi zatiak erdialdetik itsatsita (edo josiak) daude, Italia eta Afrika parean, eta haien forma ez da simetrikoa, mendebaldeko zatia animaliaren lepoari baitagokio. Tintaz eta akuarelaz ilustratua dago. Mundu Berria berdez irudikatua agertzen da, Mundu Zaharra koloreztatua ez dagoen bitartean. Mapan ibaiak, portuak eta herriguneak sinbolo konbentzionalen bidez adierazita daude. Gainera, oso apaindua dago Mallorcako eskolako portularren erara haizeetako arrosekin, banderekin, itsasontziekin, Afrikako erregeekin eta pertsonaia mitikoekin, Juan de las Indias Afrikan eta Errege Magoak Asian adibidez. Atlantikoan kokatutako haizeen arrosak, Birjina eta haurraren irudikapen bat du.

Maparen goiko muturrean, Erdialdeko Amerikako eskualdea estaliz, San Kristobalen irudi bat duen lauki bat dago, Kristobal Koloni erreferentzia egiten diona ziuraski. Santuaren azpian, maparen egilea eta data agertzen dira: Juan de la cosa la fizo en el puerto de S: mã en año de 1500 (Juan de la Cosak 1500.urtean eginiko mapa, Puerto de Santa Marian). Beheko ertzean, eskuinaldean, beste lauki bat ageri da, baina, zuriz, itxuraz azkenean sartu ez zen testuren baterako gordeta.

Kontserbazio-egoeraren aldetik, ondo dago, baina kalte batzuk ditu: goiko aldean altxatuta daude, eta sute batek eragindako hainbat narriadura. Toponimo ugari ditu, gaztelaniaz idatziak, baina horietako batzuk irakurgaitzak dira, Mundu Berrian batez ere.

Historia aldatu

 
Mapan ageri den esaldietako bat: Juan de la Cosak 1500.urtean eginiko mapa, Puerto de Santa Marian

Juan de la Cosa marinela (itsasgizona) Kantabrian jaio zen XV.mendearen erdialdean eta gaur egungo Kolonbiako kostaldean hil zen 1509an. Paper nabarmen bat izan zuen Kolonek Indietara egin zuen lehen bidaian (1492-93), kapitain-ontziko maisua bezala Santa Maria izan baitzen. Almirantearen bigarren bidaian (1493-96) ere parte hartu zuen. 1499an Alonso de Ojedarekin elkartu zen Amerikara espedizio propio bat egiteko, non Americo Vespuciok ere parte hartu zuen. 1499ko maiatzean abiatu ziren, Hego Amerikako kostalde atlantikoaren zati handi bat zeharkatu zuten eta 1499ko azaroan edo 1500eko ekainean itzuli ziren. Gauza jakina da Cosak mapa zirriborro (edo bozeto) bat zekarrela bidaia honen itzuleran. De la Cosa berriro itsasoratu zen Rodrigo de Bastidasen espedizioan, eta bere gutuna (edo mapa) 1500.urteko udan edo udazkenean egin behar izan zuen. Bere apaindura aberatsak islatzen du, lehen esan bezala, ziurrenik pertsonaia boteretsu baten enkarguz egitearen ondorioa, Fonseca gotzainaren enkarguz ziuraski.

Eztabaidak eta analisiak aldatu

Historialari batzuek zalantzan jarri dute gutuna 1500ekoa denik, bertan jasotako informazio kartografikoaren zati bat oraindik urte hartan aurkitu ez zela uste dutelako. Teoria hau formulatzen lehena George E.Nunn izan zen 1934an, Kuba 1509ra arte ez zela inguratua izan esaten zuena, eta horregatik, Cosak ezin zuela jakin uharte bat zenik, mapak erakusten duen bezala. Beste autore batzuek diotenez, gutunean ez dira agertzen 1500.urtearen ondorengo gertaeretako asko, adibidez, Cosak Mundu Berrira egindako hirugarren bidaia (1501-1502), Urabako golkoa eta Dariako kostaldea aurkitu zituena.

Teoria honen aldeko zantzu bat da toponimo asko irakurgaitzak direla, kopiatzailea jatorrizko egilearen letra deszifratzeko gai izan ez balitz bezala.

Bestalde, 1987an, Prado Museoko Dokumentazio Teknikoaren Kabineteak, hainbat analisiren bidez, kartaren pigmentuak 1500.urtean egindako batekin bateragarriak zirela erakutsi zuen. Ez zen gerora berriz pintatzeko zantzurik antzeman.

Desagertzea eta aurkikuntza aldatu

Ez dago maparen zuzeneko dokumenturik, baina Juan de la Cosak bi "Yndias marear gutun" aurkeztu zizkien Segoviako Errege Katolikoei 1503an. Horietako bat, beharbada, 1500ekoa bere mapamundia izan zen, edo, beharbada, honen ondorengo bertsio bat, espedizio berrienen aurkikuntzekin eguneratua. Bi mapak, ondoren, Fonseca gotzainaren esku utzi behar izan ziren.

Maparen pista erabat galtzen da, 1832an, Walckenaerreko baroiak Parisko merkatari bati erosi eta hainbat laguni erakutsi zion arte, horien artean Alexander von Humboldt alemaniar jakintsua, ezagutzera eman zuen lehena izan zena. Ramon de la Sagra espainiarrak 1837an argitaratu zuen gutunaren mendebaldeko zatia, eta 1842an Santaremeko bizkondeak Afrikari eskainitako zatia erreproduzitu zuen. 1852an Walckenaerreko baroia hil zenean bere liburutegia enkantera atera zen. De la Sagrak Espainiako Itsas Ministerioan ohartarazi zuen, gutunaren alde egin eta garaiko 4321 liberaren truke eskuratzea lortu zuela.

Egungo kokapena aldatu

1853tik Madrilgo Itsas Museoko aurkikuntza Aretoan dago ikusgai gutuna. Gutunak oso irteera gutxi egin ditu Museotik. Dramatikoena 1936ko azaroan gertatu zen, Gerra Zibil betean, Errepublikako Gobernuaren enkarguz Valentziara eraman zutenean.

Gutuna ez da inoiz zaharberritu. Edizio faksimileak egin dira, lehena 1892an eta berrienak 1992an. Juan Pedro Suarez Davila Museoko kartografoak eskuz egindako kopia bat ikusgai egon zen jatorrizkoaren ordez, 1988tik 1992ra.

Historiografia aldatu

Cosaren mapari buruzko lanak hiru une historikotan argitaratu dira:

1830eko hamarkada, Humboldt, La Sagra eta Santaremeko bizkondeari esker mundu zientifikoa aurkitu eta ezagutzera ematen denean, besteak beste;

XIX.mendearen amaiera, Amerikaren aurkikuntzaren IV.mendeurrena dela eta. Aipagarria da A.Vascanok egindako ikerketa, gutunaren lehen edizio faksimilearekin batera egindakoa.

XX.mendearen amaiera, gertakari beraren V.mendeurrena dela eta.

Irudikatutako lurraldeak aldatu

Mapak honako hauek erakusten ditu, mendebaldetik ekialdera: Amerika eta bere ondoko uharteak; Ozeano Atlantikoa bere artxipelago nagusiekin; Europa, Mediterraneoa eta Afrika; Asiako kontinentea eta Indiako ozeanoa. Sarritan Juan de la Cosaren gutunari "mapamundi" deitzen zaio, baina ez zentzu hertsian, Asiaren irudikapena Indiako penintsulan mozten delako, Txina eta Japonia kenduta. Ozeano Barea eta Antartikako eskualdeak ere ez dira agertzen.

Erdialdeko Amerika eta Antillak aldatu

Maparen trazatua argia eta zehatza da Antilletako gunean, bakoitza bere izenarekin irudikatuak agertzen direlarik. De la Cosak zehaztasun handiz marraztutako Bahama uharteen artean Guanahani uhartea dago, bitxia bada ere, Kolonek bere Lehen Bidaian ikusi duen "Indietako" lehen lurraldea izan arren, tratamendu grafiko berezirik eta testu berezirik jasotzen ez duena.

 
Kubaren irudikapena mapan

Kuba apelazio horren pean agertzen da, Cubanacan hitz indigenatik eratorria, eta ez Kolonek eman zion Juana izenarekin. Maparen egileak uhartea behar bezala irudikatzen du, nahiz eta 1494ko ekainean Kolonek bere Bigarren Bidaian lagun zituen guztiei zin eginarazi zien, horien artean De la Cosa zegoela, Kuba ez zela uharte bat baizik eta Asiako kontinenteko penintsula bat. Autore batzuek zalantzan jartzen dute De la Cosak 1500.urtean Kubaren uhartetasuna ezagutu zezakeenik, mapa beranduago egin behar zela suposatuz, baina beste historialari batzuek diote 1500.urterako Gaztelako zenbait espediziok uhartea inguratu zutela.

Antillen kontrara, inguruko kostalde kontinentala zehaztasunik gabe marraztua dago, Florida eta Yucatango penintsulak, Mexikoko Golkoa eta, oro har, Erdialdeko Amerika falta direlarik, non San Kristobalen irudia duen lauki handi bat agertzen den. Uste denez, De la Cosak, lauki honekin, Erdialdeko Amerika estali ahal izan zuen Ipar Amerika eta Hego Amerika arteko etengabeko kostalde lerro bat marraztea eragozteko, honek, Kolonek eta beste batzuek esaten zuten Espezieen uharteetaranzko itsas igarobidearen existentzia ukatuko zuelarik.

Hego Amerika aldatu

Mapak Hego Amerika kostaldea erakusten du, La Vela lurmuturretik (egungo Kolonbian) kontinentearen ekialdeko muturreraino Gaztelako banderekin apaindua. Bertan, honako hau dioen testu bat agertzen da: "Este cavo se descubrio en año de mily IIII X C IX por Castilla syendo descubridor vicentians" ("lurmutu hau 1499an aurkitu zuen Gaztelak, Vicente Yañez aurkitzailea zela"), eta, ziur asko, 1500eko urtarrilaren amaieran Vicente Yañez Pinzonen etorrerari buruzkoa dela, Hegoamerikako ekialdeko puntara iritsi zenean, Santa Maria de Conicakoa deitu zuena.

Ekialderago joan da eta kontinentetik baztertua, «Ysla descubierta por portugal» (Portugalek aurkitutako uhartea) bat ageri da urdinez koloreztatua. Ziur aski, De la Cosak horrela islatu nahi izan zuen 1500.urtean Pedro Alvarez Cabral portugaldarrak aurkitutako eta honek "Vera Cruzeko Lurraldea" edo "Santa Cruzekoa" bataiatu zuen lurra.

 
Ipar Amerika eta Hego Amerika (Erdialdeko Amerika San Kristobalen irudiak estaltzen duelarik)

Hegoamerikako eskualdearen iparraldean perlen kostaldea agertzen da, Kolonek bere Hirugarren Bidaian (1498) aurkitu zuena eta Cosak berak Alonso de Ojedarekin egindako bidaian ibilitakoa.

Ipar Amerika aldatu

Mapak Ipar Amerika irudikatzen du Artikaraino hedatzen den masa kontinental jarraitu gisa. Cosak toponimoak idatzi zituen Ipar Amerikako kostaldearen zatian, nazio berari buruzko bi inskripzioren artean dauden bost bandera ingeles urdin eta marroik adierazten dute: mar descubierta po ynglesie ("ingelesek aurkitutako itsasoa") mendebaldean eta cavo de ynglaterra ("Inglaterrako lurmuturra") ekialdean.

Uste denez, de la Cosak, modu honetan, Giovanni Cabotok 1497 eta 1498ko bere espedizioetan Ingalaterrako banderapean eginiko aurkikuntzak irudikatu nahi izan zituen. Londresen zegoen enbaxadore Espainiarrak, Pedro de Ayalak, Cabotok marraztutako maparen kopia bat bidali behar izan zien Errege Katolikoei. Gaur egun kopia hori desagerturik dago.

Mundu Zaharra aldatu

Europako eta Mediterraneoko kostaldeak marraztuta ageri dira, garai hartako portularren ohiko zehaztasunarekin. Afrikako inguruak portugaldarren aurkikuntzarik berrienak islatzen ditu. Horrela, kontinentearen hegoaldeko muturrean ohar bat dago, honako hau dioena: "Honaino deskubritu zuen D.Juan de Portugal errege bikainak", Bartolome Diasek 1487-1488 bitartean egindako bidaiari erreferentzia eginez. Portugaldarrek ezagutu berri zuten Afrikako ekialdeko kostaldearen trazadura ez da hain zehatza.

 
Bertan ikus daiteke: Mundu Zaharra (koloreztatu gabea) eta Mundu Berria (koloreztatua dagoena)

Asiako kontinentea, neurri batean bakarrik marraztua dago, eta nahiko modu zehazgabean. Mapa, Arabiar itsasoaren ertzean mozten da, eta, beraz, Indiako azpikontinentearen zati handi bat falta da. Ceilan, Trapobana izeneko hiruki formako uharte handi bat bezala irudikatua agertzen da. Indonesiako penintsularen azpian testu batek dio: "D.Manuel erregeak aurkitutako lurra, Portugalgo erregea", Vasco de Gamaren 1497-1499ko bidaiari erreferentzia eginez. Indiako ozeanoaren erdialdean bi uharte handi ageri dira marraztuta, Zanabar eta Madagascoa, Martin Behaimen lur globoaren antzekoak.

Mapa moztea, Indotxina eta Txina ez irudikatzeko, De la Cosaren amarru (edo maltzurkeria) bat izan zitekeen, horrela, Kolonek aurkitutako lurrak Asiaren ekialdeko muturra edo kontinente berri bat ziren erabaki behar izatea saihestuko zuena.

Kartografia aldatu

Erreferentzia-lerroak aldatu

Juan de la Cosaren mapak portularren noranzko tradizionalen lerroak aurkezten ditu. Bertan, 32 norabidetako haize nagusiko bi arrosa agertzen dira, bat Indiako hegoaldean eta bestea Atlantikoaren erdian. Bi arrosa hauek, haize txikietako beste 16 arrosek zehazten dituzten zirkunferentzia erdiguneak dira. Mapa honetako arrosak ez dira elkarren artean banatzen.

Gainera, hiru lerro zuzen nabarmen agertzen dira: bata, ekialde-mendebalde errotulatua, maparen ardatz nagusiarekin ia bat datorrena; bestea, "Zirkulu ekinokziala" edo "linea ekinokziala" izenekoa, aurrekoarekiko paraleloa eta hegoaldean kokatua, eta iparralde-hegoalde lerroa, Azoreetako eta Cabo Verdeko artxipelagoetatik igarotzen dena eta bi lerroekiko perpendikularki mozten duena. Historialariek aho batez identifikatzen dute "ekinokzio zirkulua" Ekuatorearekin, eta gehienek uste dute "zirkulu nekaezinak" Kantzer Tropikoa irudikatzen duela.

 
Mapa eta bere erreferentzia-lerroak

Eskala aldatu

Mapak puntu lerroen formako bi eskala ematen ditu, zenbakirik eta azalpenik gabe, gutunaren mendebaldeko erdiaren goiko eta beheko ertzetan jarriak. Mapa, Mundu Berrirako eta Zaharrerako eskala ezberdin bat erabiliz marraztua izan zela ere adierazi da, honek, Amerikaren irudia, Mundu Zaharrarekiko 1,4: 1eko proportzioan luzatuko zuelarik. Mapak ez ditu bere eraikuntzan erabilitako koordenatu-sistemaren balioak eta definizioa erakusten.

Latitudearen arazoa aldatu

Mapak, longitudeko eta latitudeko sare perpendikular baten arabera, lurreko globoa irudikatzen duela dioen hipotesitik abiatuz gero, ondoriozta daiteke Cosa nahiko zehatza izan zela luzerekin, baina aurkitu berri diren Amerikako lurren latitudearekin akats nabarmenak egin zituen: Puerto Rico, Kantzer tropikoaren gainean marraztua dago, zeina berez, tropiko horren bost gradu hegoalderantz kokatua egon beharko lukeen; Hispaniola (la Española) Kanaria uharteen altuera berdinean agertzen da, nahiz eta bere latitudeak zortzi gradutara egon beharko luketen; Kubako iparraldeko kostaldea mapan hogeita hamasei gradutara iparralderuntz iristen da, nahiz eta berez, hamabi gradu hegoalderuntz kokatua egon.

Kolonek, dirudienez, akats berberak egin zituen, beste adibide batzuen artean, 1493ko martxoan eskribauari bidalitako gutunean, Hispaniola-ri buruz honako hau zioen: "Eguzkiak han indar handia du, hogei eta sei graduko ekinoziozko lerrotik urrun baitago", uharte hau, benetan, iparralderuntz 17.5 eta 20 arteko latitudean dagoen bitartean.

1494n, datu bera errepikatu zuen Errege-erregina Katolikoei bidalitako gutun batean, bere Bigarren Bidaia kontatuz.

Bibliografia aldatu

  • Alvarez, Aldo (2003). «Geomagnetism and the Cartography of Juan de la Cosa». Terrae incognitae (en inglés) (35): 1-15. ISSN 0082-2884. Archivado desde el original el 20 de marzo de 2012. Consultado el 4 de noviembre de 2008.
  • Cerezo Martínez, Ricardo (1989). «Aportación al estudio de la carta de Juan de la Cosa». Pelletier, Monique, ed. Géographie du monde au Moyen Âge et à la Renaissance. Paris: C.T.R.S. pp. 149-162.
  • — (1993). «La Carta de Juan de la Cosa (II)». Revista de Historia Naval (42): 21-44.
  • — (1994). «La Carta de Juan de la Cosa (III)». Revista de Historia Naval (44): 21-37.
  • Elkhadem, Hossam et al. (1992). «Juan de La Cosa, Parte correspondiente a la América de la Carta General de Juan de La Cosa...». Cartes de Amériques dans les collections de la Bibliothèque Royale Albert Ier (en francés). Bibliothèque Royale Albert Ier. Archivado desde el original el 5 de diciembre de 2011. Consultado el 1 de noviembre de 2008.
  • Martín-Merás Verdejo, Mª Luisa (2000). «La carta de Juan de la Cosa: interpretación e historia». Monte Buciero (Ayuntamiento de Santoña) (Nº. 4): 71-86. ISSN 1138-9680.
  • Ramos, Demetrio (1980). «El regreso de Alonso de Ojeda de su viaje de descubrimiento». Domínguez Ortiz, Antonio, ed. Homenaje a Antonio Domínguez Ortiz. Madrid: Ministerio de Educación y Ciencia. ISBN 8436908333.
  • — (1982). «El retorno a España de Alonso de Ojeda, en calidad de preso, después de su Segundo Viaje». Quinto Centenario (4): 209-220. Archivado desde el original el 3 de marzo de 2016. Consultado el 15 de agosto de 2009.
  • Roukema, E. (1959). «Some Remarks on the La Cosa Map». Imago Mundi. Vol. 14: 38-54.
  • Siebold, James (1998). «Monography on the Portolan World Map, Juan de la Cosa, 1500». Cartographic Images (en inglés). Consultado el 10 de abril de 2009.
  • Verlinden, Charles; Pérez Embid, Florentino (2006). «La serie de los Viajes Andaluces (cap. 11)». Cristóbal Colón y el descubrimiento de América (2ª edición). Ediciones Rialp. ISBN 978-84-321-3585-9. Archivado desde el original el 2 de diciembre de 2011. Consultado el 16 de agosto de 2009. (La primera edición de esta obra data de 1966)
  • Valderrama Andrade, Carlos (marzo de 1993). «Atlas básico de la historia de Colombia». Revista credencial Historia (39): 12-14. Archivado desde el original el 5 de agosto de 2009. Consultado el 15 de agosto de 2009.