Haize-arrosa
Haize-arrosa edo nabigazio arrosa, inguruan, ostertzaren zirkunferentzia banatzen den norantzak adierazita dituen zirkulu bat da.

Haize-arrosa lurrean, Herkulesen Dorretik gertu, A Coruña, Galizia, Espainian, nondik argazkia hartua izan den.
Nabigazio kartetan, itxuraldatutako 32 erronboz irudikatzen da, mutur batetik lotuta daudenak, beste batek, ostertzeko zirkuluko norantza adierazten duen bitartean. Horren gainean, zitori horia kokatzen da, zeinekin Iparraldea adierazten den, XVI. mendetik dokumentatua.
Ostertzaren zirkulua banatzen den sektore ezberdinetan haizearen batez besteko intentsitatea adierazten duen diagrama bat ere izan daiteke.
Puntu kardinalakAldatu
Lau Puntu kardinalakAldatu
- I: Iparraldea (N)
- H: Hegoaldea (S)
- E: Ekialdea (E)
- M: Mendebaldea (W)
Alboko lau norabideakAldatu
- IE: Ipar-ekialdea (NE)
- HE: Hego-ekialdea (SE)
- HM: Hego-mendebaldea (SW)
- IM: Ipar-mendebaldea (NW)
Zortzi tarteko norabideakAldatu
- IIE: Ipar-ipar-ekialdea (NNE)
- EIE: Eki-ipar-ekialdea (ENE)
- EHE: Eki-hego-ekialdea (ESE)
- HHE: Hego-hego-ekialdea (SSE)
- HHM: Hego-hego-mendebaldea (SSW)
- MHM: Mendebal-hego-mendebaldea (WSW)
- MIM: Mendebal-ipar-mendebaldea (WNW))
- IIM: Ipar-ipar-mendebaldea (NNW)
GaleriaAldatu
Nabigazio karta zahar batetako haize-arrosa, Pedro Reinel kartografo portugaldarrak egina(1504)
Munduko haize-arrosarik handiena, basamortuko lurrean marraztua, Edwards Aire Armadaren basea AEBetan