Joan Caboto

Joan Caboto[1] (italieraz: Giovanni Caboto; Castiglione Chiavarese, Genovako Errepublika edo Gaeta, Napoliko Erresuma, 1450 aldean - Ingalaterra, 1498) itsasgizona izan zen. Henrike VII.a Ingalaterrakoaren zerbitzuan ari zelarik, zera proposatu zuen: Amerikaren iparraldea inguratuz Txinarako itsasbide berri bat aurkitzea. Sebastian semearekin batera, Ternua aurkitu zuen, eta Groenlandiako, Labradorko eta Ingalaterra Berriko kostaldeak ikertu zituen.

Joan Caboto
JohnCabotPainting.jpg
Bizitza
Jaiotza 1450
Heriotza North Atlantic Ocean (en) Itzuli, 1498 (47/48 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak Italiera
Jarduerak
Jarduerak esploratzailea, marinela eta esklabo-trafikatzailea

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joan Caboto