How the West Was Won
- Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «How the West Was Won (telesaila)»
How the West Was Won (euskaraz "Mendebaldea Nola Irabazi Zen") 1962ko Metro-Goldwyn-Mayer estatubatuar ekoiztetxearen superekoizpen eta western film bat da. Honako lau zuzendari bikainek zuzendu zuten: John Ford, Henry Hathaway, George Marshall eta Richard Thorpe (azken hau krediturik gabe).
Film hau Hollywoodeko western generoaren "eskola zaharreko" azken filmatzat jo ohi da, bertan garaiko izar handi askok antzeztu zutelarik, tartean, Carroll Baker, Walter Brennan, Lee J. Cobb, Andy Devine, Henry Fonda, Carolyn Jones, Karl Malden, Harry Morgan, Gregory Peck, George Peppard, Robert Preston, Debbie Reynolds, James Stewart, Eli Wallach, John Wayne eta Richard Widmark. Gainera Spencer Tracy aktoreak narratzailearen ahotsa ipini zuen.
1976-1979ko izenburu berdineko telesaila ere izan zuen.
Argumentua
aldatuFilma 1839-1889 bitartean AEBtako Mendebalde Urrunan girotua dago, bertan Prescott familiak belaunaldiz-belaunaldi New York hiritik Ozeano Barearen kostaldeko estatuetara burututako bidai luzea agertzen da, baina tartean pertsonaia ugariren istorioak kontatzen dira, denak ere, modu batera edo bestera, heuren bizitzak elkargurutzatzen dituztelarik. Azken finean Mendebaldea konkistatu zuten gizon-emakume zaildu eta ausarteei buruzko kontakizun erraldoia da.
Filma bost ataletan banatua dago:
- Ibaiak (1830)
- Lautadak (1850)
- Gerra Zibila (1861-1865)
- Burdinbidea (1868)
- Bidelapurrak (1880)
Aktoreak
aldatu- James Stewart: Linus Rawlings
- John Wayne: Sherman jenerala
- Henry Fonda : Jethro Stuart
- Gregory Peck : Cleve Van Valen
- George Peppard : Zeb Rawlings
- Debbie Reynolds : Lilith 'Lily' Prescott
- Richard Widmark : Mike Jing
- Carroll Baker: Eve Prescott Rawlings
- Karl Malden: Zebulon Prescott
- Robert Preston: Roger Morgan
- Lee J Cobb: Lou Ramsey marshall-a
- Carolyn Jones: Julie Rawlings
- Eli Wallach: Charlie Gant
- Walter Brennan: Jeb Hawkins kolonela
- David Brian: Lilithen abokatua
- Andy Devine: Peterson kaporala
- Raymond Massey: Abraham Lincoln
- Agnes Moorehead: Rebecca Prescott
- Harry Morgan: Grant jenerala
- Thelma Ritter: Agatha Clegg
- Mickey Shaughnessy: Slover diputatua
- Russ Tamblyn: Desertore konfederatua
- Spencer Tracy (ahotsa): Narratzailea
Kredituetan agertu ez ziren honako aktore hauek ere antzeztu zuten:
- Rodolfo Acosta: Ganten gizona
- Harry Dean Stanton: Ganten gizona
- Jack Lambert: Ganten gizona
- Lee van Cleef: Ibaiko pirata
- Jay C. Flippen: Huggins
- Willis Bouchey: Zirujaua
Iruditegia
aldatu-
James Stewart (Linus Rawlings)
-
John Wayne (Sherman jenerala)
-
Henry Fonda (Jethro Stuart)
-
Gregory Peck (Cleve Van Valen)
-
George Peppard (Zeb Rawlings)
-
Richard Widmark (Mike Jing)
-
Carroll Baker (Eve Prescott Rawlings)
-
Debbie Reynolds (Lilith 'Lily' Prescott)
Kanpo estekak
aldatu