Where the Sidewalk Ends

Where the Sidewalk Ends Otto Premingerek 1950ean ekoiztu eta zuzendutako filma da, William L. Stuart idazlearen Night Cry eleberrian oinarrituta. Egokitzapena Ben Hetcht gidoilariaren lana izan zen, Robert E. Kent, Frank P. Rosenberg, eta Victor Trivasek lagunduta. Dana Andrews eta Gene Tierney izan ziren aktore nagusiak. Premingerrek 20th Century Fox konpainiarako zuzendu zuen azken polizia-filma izan zen; aurretikoak Laura (1944) -Andrews eta Tierney elkar batera ere agertu zituena-, Fallen Angel (1945) eta Whirlpool (1949) izan ziren.

Where the Sidewalk Ends
Jatorria
Argitaratze-data 1950
Jatorrizko izenburua Where the Sidewalk Ends
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Banatze bidea Eskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoa Krimenezko filma, film dramatikoa eta Zinema beltza
Iraupena 95 minutu
Kolorea zuri-beltzekoa
Grabazio lekua(k) New York
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Otto Preminger
Gidoigilea(k) Ben Hecht
William Stuart (en) Itzuli
Victor Trivas (en) Itzuli
Robert E. Kent

[[Kategoria:William Stuart (en) Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:Victor Trivas (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Dana Andrews
Gene Tierney
Gary Merrill
Tom Tully (en) Itzuli
Karl Malden
Craig Stevens
Oleg Cassini (en) Itzuli
Bert Freed
Ian MacDonald
Kathleen Hughes (en) Itzuli
Ruth Donnelly
Snub Pollard (en) Itzuli
Robert Foulk
Fred Aldrich
Clancy Cooper
Louise Lorimer



[[Kategoria:Tom Tully (en) Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Oleg Cassini (en) Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Kathleen Hughes (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Snub Pollard (en) Itzuli antzeztutako filmak]]



Ekoizpena
Ekoizlea Otto Preminger
Konpainia ekoizlea 20th Century Fox
Edizioa Louis R. Loeffler (en) Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Cyril J. Mockridge
Argazki-zuzendaria Joseph LaShelle
Fikzioa
Kontakizunaren tokia New York
Kanpo estekak

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Mark Dixon (Dana Andrews) New York hiriko polizia da, izaera gogorrekoa, lanean zorrotza baina aldi berean bortitza oso; eta horrek arazoak eragingo dizkio nagusiekin. Dixonek Tomy Scalise (Gary Merrill) gaizkilea hilketa baten korapiloan harrapatu du, eta zerbait leporatuko badio aurretik susmagarri bihurtu den Ken Paine (Craig Stevens) galdekatu behar du. Honen etxera joan, eztabaidan hasi eta nahi gabe bada ere, jo, bultzatu, txarto erori eta buruan jasotako kolpearen ondorioz Paine hil egiten da. Dixonek gorpua desagerraraziko du eta lanean egindakoa ondo gordetzen saiatuko da, nahiz eta ikerketan buru-belarri jarraitu. Paineren emaztearen (Gene Tierney) aita (Tom Tully) suhia hil duelakoan atxilotuko dute, andrearekiko tratua ona ez zen eta, eta begitan hartuta zeukalako. Egoera horretan Dixonen damua gero eta handiagoa da, are alargunarekin maitemintzen hasita dagoenean. Ataka horretatik ateratzeko Scaliseren aurka egitea besterik ez du ikusten.

AktoreakAldatu

  Dana Andrews Mark Dixon detektibea   Gene Tierney Morgan Taylor-Paine
  Gary Merrill Tommy Scalise   Karl Malden Thomas detektibea

Kanpo estekakAldatu