Patton (filma)
Patton 1970ean Franklin J. Schaffnerrek zuzendutako filma da, George S. Patton jeneralaren bizitzan oinarrituta.
Pelikula Euskal Herrian (Iruñean eta Urbasan), Espainian eta Tunisian grabatua zen.
Argumentua
aldatuFilmak George S. Patton (George C. Scott) jeneralaren bizitza kontatzen du Bigarren Mundu Gerran. Hasieran, Pattonek Ipar Afrikako kanpainan dauden tropen agintea hartuko du Kasserineko igarobideko batailaren ondoren eta El Guettarren garaipena lortzen du. Gero, 1943ko Siziliako inbasioan hartuko du parte Bernard Montgomeryrekin Messina hartzeko lehian. Bere izaera dela eta, Washingtonek Normandiako Lehorreratzeatik kanpo utziko du baina bere kidea Omar Bradley jeneralak (Karl Malden), Hirugarren Ameriketako Estatu Batuetako Armadaren agintea emango dio eta Ardenetako batailan eta "Westwall" hausteko batailan hartuko du parte.
Pertsonaiak
aldatu- George C. Scott: George S. Patton jenerala
- Karl Malden: Omar Bradley jenerala
- Stephen Young: Chester B. Hansen
- Michael Strong: Hobart Carver
- Michael Bates: Bernard Law Montgomery jenerala
- Frank Latimore: Henry Davenport
- Morgan Paull: Richard N. Jenson
- Karl Michael Vogler: Erwin Rommel kanpo mariskala
- Siegfried Rauch: Steiger kapitaina
- Richard Münch: Alfred Jodl
- John Doucette: Lucian Truscott
- Paul Stevens: Charles R. Codman koronela
- Ed Binns: Walter Bedell Smith jenerala
- Jack Gwillim: Harold Alexander jenerala
Sariak
aldatuOscar Sarietan zazpi sariak lortu zituen, tartean film onenarena eta zuzendari onenarena. George C. Scottek, Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria lortu bazuen ere, gaitzetsi zuen.