The Cincinnati Kid
The Cincinnati Kid (euskaraz Cincinnatiko Mutila) 1965eko Norman Jewison kanadar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Richard Jessup idazlearen izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Bertan, Steve McQueen, Edward G. Robinson, Ann-Margret, Karl Malden, Tuesday Weld, Joan Blondell, Rip Torn, Jack Weston eta Cab Calloway aktoreek antzeztu zutelarik.
Argumentua
aldatuEric Stoner (Steve McQueen), ezizenez Cincinatiko Mutila New Orleans hirira iritsi berri den poker jokalari guztiz aparta da. Haren ordezkaria Tiratzailea da (Karl Malden), hiriko karta-joko lehiaketen antolatzailea den Slade (Rip Torn) izeneko gizonarekin harremanetan jarri eta Cincinnatiko Mutila eta Lancey Howard (Edward G. Robinson), ezizenez Gizona, poker jokalari zahar, beterano eta mitikoaren aurkako lehiaketa bat ospatzea adostuko dute.
Lehiaketan aurrera doan einean karta-jokalariak kaleratzen joango dira, azkenean Lancey Howard eta Mutila aurrez-aurre finalean geldituz, baina Lancey beteranoa eterngabeko karta-jokoez nekatua eta Mutilak esku irabazlea duela dirudienean, ikusle gutien ustekaberako Lancey zakur zaharra irabazle izango da. Modu honetan Cincinatiko Mutilak bizitza eta jokoaren apaltasun lekzioa jaso eta diruz eskaz zebilen hasierako unera itzuliz.
Aktoreak
aldatu- Steve McQueen: Eric Stoner, Mutila ("The Kid")
- Edward G. Robinson: Lancey Howard. Gizona ("The Man")
- Tuesday Weld: Christiane Rudd
- Ann-Margret: Melba Nyle William
- Karl Malden: Tiratzailea ("The Shooter")
- Rip Torn: William Jefferson Slade
- Cab Calloway: Yeller
- Joan Blondell: Behatz-luze anderea ("Lady Fingers")
- Jack Weston:Txerri ("Pig")
- Jeff Corey: Hoban
- Theo Marcuse: Felix
- Milton Selzer: Doc Sokal
- Ron Soble: Danny
- Karl Swenson: M. Rudd
- Émile Genest: Cajun
- Irene Tedrow: Rudd anderea
- Midge Ware: Alice Lee Slade
- Dub Taylor: Emailea