Marlon Brando
Marlon Brando, Jr. (Omaha, Nebraska, 1924ko apirilaren 3a - Los Angeles, Kalifornia, 2004ko uztailaren 1a) estatubatuar antzerki eta zinema aktorea izan zen, XX. mendeko hoberenetarikoa. Bitan irabazi zuen Gizonezko aktore onenaren Oscar saria, Terry Malloy (On the Waterfront, 1954) eta Vito Corleone (The Godfather, 1972) antzezteagatik[1].
BizitzaAldatu
Actors Studion ibili ondoren antzerkira igaro zen; 1944tik 1950 arte antzerkian jardun zuen. A Streetcar Named Desire («Tranbia bat desira deitua») izeneko antzerkiak eman zion sona, baina zinematik datorkio batez ere fama. Dramatizaziorako sen handia erakutsi zuen hasiera-hasieratik. Garai hartako bere lanen lekuko dira: Viva Zapata! (1952), Cannesko Zinemaldian saria jaso zuena, Julius Caesar (1953), On the Waterfront («Kaietan», 1954), euskaraz gainera, Veneziako Zinemaldian Zilarrezko Lehoia lortu zuena. Geroztik ere egin zituen entzute handiko filmak: The Godfather (1972), Last Tango in Paris («Azken tangoa Parisen», 1972), Apocalypse Now (1979).
Marlon Brandoren antzezteko erak, haren nortasunak, eta Hollywoodeko bizitza sozialaren gaineko interes ezak eragin sakona izan zuen aktore belaunaldi batean, James Dean, Paul Newman, Robert De Niro, Al Pacino, Robert Duvall, Sean Penn, Russell Crowe, eta Jack Nicholson barne. Gainera, politikoki konprometitua izan zen, ekimen askorekin (batez ere Amerikar Indioen Mugimenduaren alde) publikoki bat eginez.
FilmografiaAldatu
- The Men (1950)
- A Streetcar Named Desire (1951)
- Viva Zapata! (1952)
- Julius Caesar (1953)
- The Wild One (1953)
- On the Waterfront (1954)
- Desirée (1954)
- Guys and Dolls (1955)
- Operation Teahouse (1956)
- The Teahouse of the August Moon (1956)
- Sayonara (1957)
- The Young Lions (1958)
- The Defiant Ones (1958)
- The Fugitive Kind (1959)
- One-Eyed Jacks (1961) (zuzendaria ere bai)
- Mutiny on the Bounty (1962)
- The Ugly American (1963)
- Bedtime Story (1964)
- Morituri (1965)
- The Chase (1966)
- The Appaloosa (1966)
- Meet Marlon Brando (1966)
- A Countess from Hong Kong (1967)
- Reflections in a Golden Eye (1967)
- Candy (1968)
- The Night of the Following Day (1968)
- Burn! (1969)
- King: A Filmed Record... Montgomery to Memphis (1970) (dokumentala)
- The Nightcomers (1972)
- The Godfather (1972)
- Last Tango in Paris (1972)
- The Missouri Breaks (1976)
- Raoni (1978) (dokumentala) (narratzailea)
- Superman: The Movie (1978)
- Apocalypse Now (1979)
- The Formula (1980)
- A Dry White Season (1989)
- The Freshman (1990)
- Hearts of Darkness: A Filmmaker's Apocalypse (1991) (dokumentala)
- Christopher Columbus: The Discovery (1992)
- Don Juan DeMarco (1995)
- The Island of Dr Moreau (1996)
- The Brave (1997)
- Free Money (1998)
- The Score (2001)
- Superman Returns (2006) (artxibotik ekarritako eszenetan agertzen da)
- Big Bug Man (2006) (ahotsa)
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/12/11 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Antzezten ez zuen aktorea. berria.eus Noiz kontsultatua: 2016-12-11.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marlon Brando |
Artikulu hau Nebraskako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |