Etorkizuneko Tourra
Etorkizuneko Tourra (frantsesez: Tour de l'Avenir) Frantziako txirrindulari lasterketa bat da, Frantziako Tourraren oso antzekoa, ia ibilbide berdina duena, baina amateur eta semiprofesionalentzat egina dagoena. Felice Gimondi, Joop Zoetemelk, Greg Lemond, Miguel Indurain, Laurent Fignon eta Tadej Pogačar, besteak beste, izan dira Etorkizuneko Tourraren irabazle.
| |||
Orokortasunak | |||
Kirola | Errepideko txirrindularitza | ||
Sorrera | 1961 | ||
Ekitaldi kopurua | 61 (urtea: 2024) | ||
Aldizkotasuna | urterokoa (Abu) | ||
Mota | Etapakako lasterketa | ||
translation for raceinfobox_translate index 33 not found | Frantzia | ||
Mailak | 2.5 (1999-2004) 2.1 (2005-2006) 2.Ncup (2007-) | ||
Zirkuitua | UCI Men Juniors Nations’ Cup | ||
Webgune ofiziala | Webgune ofiziala | ||
Palmaresa | |||
Azken garailea | Joseph Blackmore | ||
Garaipen gehien lortu duena | Sergei Sukhoruchenkov (2 garaipen) | ||
Dokumentazioa |
Lasterketa 1961ean sortu zuen Jacques Marchandek, L'Equipe aldizkariko editoreak,[1] eta hastapeneko helburua Sobietar Batasunetik eta herrialde komunistetatik txirrindulari profesionalak ez zituzten taldeak erakartzea zen gero Frantziako Tourrean sartzeko. 1967 bitarte, Tourraren egun beretan jokatzen zen eta etapen zati batzuk ere berberak izaten ziren. 1968tik aurrera, irailean jokatzera iragan zen eta Tourretik bereizi egin zen.[2] Bere ibilbidean izen desberdinak hartu ditu: Etorkizuneko Sari Nagusia (1970); Etorkizunekok Peugeot Saria (1972-1979) eta Europar Komunitatearen Tourra (1986-1990). 1961etik 1980ra txirrindulari amauteurretara mugatua zegoen eta 1981ean profesionaletara ireki zen. 1992tik, 25 urtetik beherako guztientzat ireki zen, eta gaur egun, muga hori 23 urteetan dago.[3][4]
2017tik, lasterketa herrialdeen arteko lehiaketa bilakatu da. 2013an herrialde hauek hartu zuten parte: Frantzia, Herbehereak, Belgika, Norvegia, Alemania, Eslovenia, Erresuma Batua, Italia, Kazakhstan, Danimarka, Kolonbia, Australia, Errusia, Ameriketako Estatu Batuak, Ukraina, Espainia, Austria, Suitza, Letonia, gehi World Cycling Centreko nahas-mahas talde bat.
Palmaresa
aldatuOharra: 1970eko ekitaldia diru-arazoak zirela eta bertan behera geratu zen eta "L'Équipe" eta "le Parisien Libéré" egunkarietako jabeek Paris-Vierzon antolatzaileekin batera Grand Prix de l'Avenir sortu zuten.[5]
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ le RDV des fans de cyclisme, vélo, velo, cycling, cyclo, piste, VTT. Velo-club.net (Noiz kontsultatua: 2013-07-15).
- ↑ Tour de l'Avenir. Éditions Larousse (Noiz kontsultatua: 2014-8-15).
- ↑ Tour de l'Avenir: Un Costaricain premier leader
- ↑ Tour de l’Avenir Sortir43.com Haute Loire. Sortir43.com (Noiz kontsultatua: 2013-07-15).
- ↑ letour.fr. Tour de l'Avenir -guide historique. .