Jose Soltxaga

Nafar militarra
Artikulu hau militarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Soltxaga (argipena)».

Jose Soltxaga Zala (Muniain, 1881eko urriaren 8a - Donostia, 1953) Gerra Zibileko militar matxino nafarra izan zen.

Jose Soltxaga


Gorte frankistetako prokuradorea

1952ko maiatzaren 14a - 1953ko irailaren 26a
Hautetsia: Gorte Frankisten 4. Legegintzaldia

Gorte frankistetako prokuradorea

1949ko maiatzaren 13a - 1952ko apirilaren 5a
Hautetsia: Gorte Frankisten 3. Legegintzaldia

capitán general de la Cuarta Región Militar (en) Itzuli

1945eko martxoaren 3a - 1949ko urriaren 16a
José Moscardó Ituarte (en) Itzuli - Juan Bautista Sánchez González (en) Itzuli

Captain General of the 8th Military Region (en) Itzuli

1939ko uztailaren 4a - 1939ko abuztuaren 13a
Germán Gil - Enrique Cánovas Lacruz (en) Itzuli

Q108043531 Itzuli

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosé Solchaga Zala
JaiotzaAberin1881eko urriaren 8a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaDonostia1953ko irailaren 26a (71 urte)
Hezkuntza
HeziketaToledo Infantry Academy (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitarra, politikaria eta requeté soldier (en) Itzuli
Lantokia(k)Madril
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraEspainiako Lurreko Armada
Graduajeneral
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila
Rifeko gerra

Biografia aldatu

Familia militar, katoliko eta karlista batean jaioa, 1896an hamabost urte zituela, Toledoko Infanteria Akademian sartu zen. 1899an graduatu eta kapitaina izan zen Rifeko gudan, non Melilla, Larache eta Tetuanen borrokatu[1] eta komandante bihurtu zen. Afrikan 1914 arte egon zen.

1920an teniente-koronel izendatu eta Donostiara bidali zuten[2] eta 1921ean Iruñera. 1934an Asturias Iraultza kontrolpean hartu zuten hiru zutabeetako bat izan zuen agindupean[1].

1936ko uztailean Molaren agindupean altxatu zen Iruñean. Gipuzkoako kanpainan parte hartu[3] eta Irun, Donostia eta ia lurralde osoa okupatu zituen. 1937ko udaberrian Nafarroako Brigaden agintari goren izendatu zuten. Jeneral bihurtua, Jaka defendatu zuen. 1938an Nafarroako armada agindu eta Arango harana, Tarragona eta Bartzelona konkistatu zituen[1][4].

1943ko irailean teniente-jenerala zela, Francisco Francori eskatu zion erregea berrezartzea. Ondoren Valladolideko VII. Eskualde Militarraren eta 1945ean Bartzelonako IV. Eskualde Militarraren kapitain-jenerala izan zen[1]. 1953an hil zenerako, lau urte emana zituen erreserban.

Erreferentziak aldatu