Nafarroako Brigadak

Nafarroako Brigadak estatu kolpearen aldeko eta Errepublikaren aurkako errekete eta falangista boluntarioez osatutako unitate militarrak izan ziren. Haiek burutu zuten Gipuzkoa eta Bizkaiaren aurkako erasoa. Espainiako Gerra Zibila aurretik antolatuta zeuden eta militar faxisten kontsignak jarraitzen zituzten.

Nafarroako Brigadak
Mota Unitate militar
Herrialdea Espainia
Unitate nagusia Ejército Nacional (en) Itzuli
Mendeko unitateak I Brigada de Navarra (en) Itzuli, II Brigada de Navarra (en) Itzuli, III Brigada de Navarra (en) Itzuli, IV Brigada de Navarra (en) Itzuli, V Brigada de Navarra (en) Itzuli eta VI Brigada de Navarra (en) Itzuli
Gerrak eta guduak
Espainiako Gerra Zibila
Nafarroako Brigadak Donostia okupatzen. Agustina Zugastiren argazkia.
Jose Soltxaga jenerala, Brigaden lehen burua.

AntolaketaAldatu

Nafarroako Brigadetan unitate hauek zeuden:

  • Erreketen 13 oinezko erregimentu
  • Falangeren zazpi bandera
  • Hamabi infanteria batailoi.

AgintariakAldatu

Komandanteak[1]
Unidate Maila Izena
Nafarroako Brigadak Jeneral José Solchaga Zala
I. Brigada Koronel José Los Arcos Fernández
Rafael García Valiño
II. Brigada Koronel Pablo Cayuela Ferreira
Agustín Muñoz Grandes
III. Brigada Koronel Rafael Latorre Roca
IV. Brigada Koronel Camilo Alonso Vega
V. Brigada Koronel Juan Bautista Sánchez González
VI. Brigada Koronel Maximino Bartomeu González-Longoria
Miguel Abriat Cantó
Helí Rolando de Tella

OperazioakAldatu

Gerra krimenakAldatu

Forentseen probeekin[2] eta dokumentuekin[3] Nafarroako VI. Brigadaren barruan zeuden Arapiles Mendia IV. Batailoiari, Valdediós Monasterioaren Ospitale Pskiatrikoaren hamazazpi erizainen eta haietako baten alabaren hilketa egozten zaio. Ospitalea Villaviciosan zegoen, Asturiasen. Gertaerak 1937ko urriaren 27 eta 28an izan ziren, goizaldean. Ahozko testigantzen arabera biktimak aurretik bortxatuak eta haien hilobia irekitzera behartuak izan ziren. Erizain baten alaba hamabost urte zituen.[4]

ErreferentziakAldatu

  1. Aróstegui, Julio (1997). La Guerra Civil, 1936-1939: la ruptura democrática. Historia 16. ISBN 84-7679-320-0, 687-704 or.
  2. http://www.sc.ehu.es/scrwwwsr/Medicina-Legal/valdedios/Intro.htm
  3. http://www.sc.ehu.es/scrwwwsr/Medicina-Legal/valdedios/valdedio.htm
  4. Manuel Solórzano Sánchez eta Jesús Rubio Pilarte "Valdediós in memoriam". Congreso de Historia de la Enfermería. Granada, 2004.

Kanpo estekakAldatu