Jon Zabalo

euskal marrazkilaria

Jon edo John Zabalo Ballarin, ezizenez Txiki (Manchester, Ingalaterra, 1892Londres, Ingalaterra, 1948) euskal herritar marrazkilaria eta irudigilea izan zen.

Jon Zabalo
Bizitza
JaiotzaManchester, 1892
Herrialdea Euskal Herria
HeriotzaLondres, 1948 (55/56 urte)
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakmarrazkilaria
Izengoitia(k)Txiki

Bizitza

aldatu

Donostiar jatorriko familia batean jaio eta hazi zen.

Madrilen Arkitektura ikasketak hasi eta Arte Ederretakoak amaitu zituen. Eduardo Lagarde, Anton Gezala, López Uralde eta abarrekin batera, Espainiako Gerra Zibilaren aurreko euskal herritar kartelgileen taldea osatu zuen.

Marrazkiak

aldatu

Kartelgintza eta aldizkari, egunkari, iragarki eta liburuen ilustrazioa sarritan landu zuen (adibidez, 1922ko Gipuzkoako Artista Hasiberrien Erakustaldia, edota 1936ko Euskadiren Autonomia Estatutuaren aldeko 1931 eta 1933ko iragarki kanpaina). Haurrentzako liburuak nabarmentzekoak dira: Xabiertxo (1923), Txomin Ikasle (1931), Umearen laguna (1931), Martin Txilibitu, Zenbakizti lengaien ikastia, Garoa eleberriko azala eta El Pueblo Vasco, El Día, Argia, Vida Vasca (1924-1936), Euskalerriaren Alde (1911-1931), Antzerti, Poxpolin, etabarretan burututako ilustrazioak ere azpimarratzekoak dira. Bere anaia Pablorekin elkarlanean Arquitectura popular del País Vasco eta Grafía y Ornamentación de la rotulación vasca (Buenos Aires, 1947) liburuak burutu zituen.

Erbesteratzea eta heriotza

aldatu

Orixeren Euskaldunak liburuaren ilustrazioak marrazten ari zela Espainiako Gerra Zibila piztu zen. Orduan Eusko Jaurlaritzarekin lan egin zuen.

Ondoren erbestera joatera behartua izan zen, behin Londres hirian bizitzen jarri zela margotzen bizi izan ahal zuen. 1948an hil zen. Bere marrazki eta ilustrazioen zati bat Matxin Labaienek "Txiki", marrazkilari ta umoredun / "Txiki", dibujante y humorista (Auñamendi, 1973, 188 orr.) liburuan argitaratu zituen.

Arreba Ignacia Zabalo (Nor-nahi)

aldatu

Arreba Ignacia Zabalo zuen. Biak aitzindariak izan ziren, prentsako ilustratzaile lehenengoetarikoak izan baitziren. Agere aldizkarian eta Argiaren egutegian argitaratu zituzten beren marrazkiak. 1973an, Matxin Labaienek Nor-nairen eta Txikiren marrazkiak bildu eta «Txiki» marrazkilari eta umoredun izenburupean argitaratu zituen, bien marrazkiak bereizi gabe nahasian agertzen ziren bilduta, biak ilustratzaile berarenak zirelakoan. Geroxeago jakin izan zen Nor-Nai izengoitiren atzean Ignacia Zabalo zegoela, eta ez bere anaia. 1925etik 1931ra arreba-anaiak batera aritu ziren lanean.

Argiaren egutegikoaz gain, Irungo Jaietako liburuxkako akuarelak bereak dira eta lanik azpimarragarriena neska gazteentzako Elizak argitaratzen zuen Agere aldizkarian egin zituen: Agere aldizkariko marrazki, txiste, komiki eta apaingarriak bereak ziren. Ignaciaren marrazkiak anaiaren ildokoak ziren, baina ongi begiratuta arabeskorako eta jolaserako joera handiagoa du Nor-Naik, elementu dekoratibo gehigarri bat dute haren marrazkiek, Joxean Muñozek zioen eleganteagoak zirela. Baina Ignaciak ezin izan zuen bere obra biribildu. 1931an Txiki enpresa utzi eta Bartzelonara joan zen bakarkako marrazkilari bideari jarraitzeko. 1939an Bartzelonako bere etxeko atarian bonba batek hil zuen.[1][2]

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. «Ignacia Zabalo 'Nor-Nai': gerrak etendako bizitza eta obra» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-10-28).
  2. (Gaztelaniaz) «TXIKI ZABALO» www.txikizabalo.com (Noiz kontsultatua: 2018-10-27).

Kanpo loturak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jon Zabalo