Garoa (eleberria)
Txomin Agirreren eleberria
Garoa Txomin Agirrek idatzitako eleberria da. Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkarian kapituluka argitaratu zen lehen aldiz, 1907tik 1912rako aleetan, azken lau kapituluak argitaratu gabe utzita. Kresala bezala, hau ere Durangon inprimatu zen, 1912. urtean. Bizkaiko euskaran jarritako Kresalan, itsasoko bizimodua erakusten zaigu; Garoa, berriz, gipuzkeraz idatzi zuen Agirrek, eta nekazaritza munduan girotu.
Garoa | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Idazlea | Domingo Agirre |
Argitaratze-data | 1907 eta 1912 |
Generoa | kostunbrismoa |
Jatorrizko izenburua | Garoa |
Hizkuntza | euskara |
Eleberrian, ikuspegi soil ohiturazaletik, Oñatiko baserritarrak ageri dira euskal bizimoduaren eredutzat. Joanes, baserritar familia bateko burua, agertzen zaigu euskaldun zintzo eta kristauaren erakusgarri. Kaletar erdaldun eta kanpotarrak, ostera, eleberriko pertsonaia gaiztoak dira.

Garoa liburuaren ale bat (1912), PDF formatuan.
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
Wikitekan badira testuak, gai hau dutenak: Garoa (eleberria) |
- Testu osoa, Klasikoen Gordailuan.
Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |