Ignazia Zabalo Ballarin, izengoitiz Nor-Nai (Donostia, 1905Bartzelona, Katalunia, 1939), gipuzkoar ilustratzailea eta marrazkilaria izan zen. Euskal Herrian XX, mendean lanbidez marrazkilari izandako lehen emakumea, seguruenik.

Ignazia Zabalo

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIgnacia Zabalo Ballarín
JaiotzaDonostia, 1905
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaBartzelona, 1939 (33/34 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakilustratzailea eta marrazkilaria
Izengoitia(k)Nor-nai

Zabaloren biziak eta lanak zailtasun asko izan zituzten. Eremu guztietan aitzindariak izan ziren bere komiki-lanak ahaide gizonen itzalpean hazi ziren, gizarteak horientzat gordetzen baitzuen prestakuntza eta ogibide liberaletarako bidea; emakumeen aldetik, ordea, apaltasuna eta sakrifizioa espero ziren. Hala eta guztiz ere, Ignazia de Zabalok nortasunez eta modernotasunez betetako ikusizko obra sortu zuen. Tamalez guda zibilean zapuztu zen ibilbidea, gazte-gazte hil baitzen.[1]

Jon Zabalo Txiki bere neba zen. Biak aitzindariak izan ziren, prentsako ilustratzaile lehenengoetarikoak izan ziren.[2][3] Agere aldizkarian eta Argiaren egutegian argitaratu zituzten beren marrazkiak. 1973an, Matxin Labaienek Nor-Nai-ren eta haren neba Txikiren marrazkiak bildu eta «Txiki» marrazkilari eta umoredun izenburupean argitaratu zituen.[4]

Bizialdia aldatu

Zortzi anai-arreben artean gazteena zelarik, bere bi anai zaharrenak margolariak ziren. 1925eko Argiaren Egutegian ageri zen lehen aldiz Nor-Nai sinadura marrazki batean. Gainetik begiratuta Txikirenak ziruditen. Aipatu 1973ko liburuan bien marrazkiak bereizi gabe nahasian agertzen ziren bilduta.

Agiriano, Mur, Unsain eta beste batzuek XX. mendeko lehen erdiko arte grafikoa aztertzen hasi zirenean ordea, garbi geratu zen Nor-Nai izengoitiaren atzean Ignazia Zabalo zegoela, eta ez bere anaia Juan. 1925etik 1931ra arreba-anaiak batera aritu ziren lanean. Argiaren egutegikoaz gain, Irungo Jaietako liburuxkako akuarelak bereak dira eta lanik azpimarragarriena neska gazteentzako Elizak argitaratzen zuen Agere aldizkarian egin zituen: Agere aldizkariko marrazki, txiste, komiki eta apaingarriak bereak ziren.[5]. Ignaziaren marrazkiak anaiaren ildokoak ziren, baina ongi begiratuta arabeskorako eta jolaserako joera handiagoa du Nor-Naik, elementu dekoratibo gehigarri bat dute haren marrazkiek, Joxean Muñozek zioen eleganteagoak zirela. Baina Ignaziak ezin izan zuen bere obra biribildu. 1931an Txiki enpresa utzi eta Bartzelonara joan zen bakarkako marrazkilari bideari jarraitzeko. 1939an Bartzelonako bere etxeko atarian bonba batek hil zuen.[6][3]

Ilustrazioak aldatu

Errekonozimenduak aldatu

  • 2018: Ignazia Zabaloren omenez Josune Muñoz filologoak hitzaldi bat eman zuen Bizkaiko Foru-liburutegian Bilbon "Ignacia de Zabalo: XX. mendearen hasieran euskal kulturari emakumeen ekarpena" hitzaldia. 'Klasikoak eta Modernoak' hitzaldi-zikloan. Aurkezlea Laura Freixas izan zen.[1]
  • 2022: Ignazia Zabaloren omenez Erakusketa bat eta hitzaldi bat antolatu zuten Donostiako Intxaurrondo auzoko Kultur Etxean 2022ko martxoan.[7]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ignazia Zabalo  

Erreferentziak aldatu

  1. a b Muñoz, Josune. (2018-02-28). [https://www.bizkaia.eus/home2/archivos/DPTO4/Temas/Klasiko_berriak%202018.pdf Ignacia de Zabalo: XX. mendearen hasieran euskal kulturari emakumeen ekarpena. ] Bizkaiko Foru-Liburutegia, 4 or..
  2. «"Nor-nai"» www.txikizabalo.com (GipuzkoaKultura.net (Gipuzkoako Foru Aldundia)) (Noiz kontsultatua: 2018-10-28).
  3. a b «TXIKI ZABALO» www.txikizabalo.com (GipuzkoaKultura.net (Gipuzkoako Foru Aldundia)) (Noiz kontsultatua: 2018-10-27).
  4. 1943-, Sada, Javier María,. ([2007]). San Sebastián : la historia de la ciudad a través de sus calles. (3a. ed. amp. e il. argitaraldia) Txertoa ISBN 9788471483997. PMC 434194150. (Noiz kontsultatua: 2018-10-27).
  5. Crespo, Cira; Ciordia, Elena.- Baginen: Euskal Herriko Historia emakumeen bitartez. Tafalla: Txalaparta, 2020. ISBN 978-84-18252-03-7. Orr. 90
  6. «Ignacia Zabalo 'Nor-Nai': gerrak etendako bizitza eta obra» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-10-28).
  7. a b Ricardo Ugarte, etxera bueltan. 2016-10-11 (Noiz kontsultatua: 2017-03-18).

Kanpo estekak aldatu