Ireki menu nagusia

Ignacia Zabalo Ballarin —izengoitia: Nor-Nai— (Donostia, Gipuzkoa, 1905 - Bartzelona, Katalunia, 1939) ilustratzailea eta marrazkilaria izan zen. Euskal Herrian XX, mendean lanbidez marrazkilari izandako lehen emakumea, seguruenik.

Ignacia Zabalo
Nornai MaximaArgia1927.jpg
Bizitza
Izen osoa Ignacia Zabalo Ballarín
Jaiotza Donostia, 1905
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Bartzelona, 1939 (33/34 urte)
Familia
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerak ilustratzailea eta marrazkilaria
Izengoitia(k) Nor-nai
NorNai sinadura.png

John Zabalo Txiki bere neba zen. Biak aitzindariak izan ziren, prentsako ilustratzaile lehenengoetarikoak izan baitziren.[1][2] Agere aldizkarian eta Argiaren egutegian argitaratu zituzten beren marrazkiak. 1973an, Matxin Labaienek Nor-Nairen eta bere neba Txikiren marrazkiak bildu eta «Txiki» marrazkilari eta umoredun izenburupean argitaratu zituen.[3]

BizitzaAldatu

1925eko Argiaren Egutegian ageri zen lehen aldiz Nor-Nai sinadura marrazki batean. Gainetik begiratuta Txikirenak ziruditen. Aipatu 1973ko liburuan bien marrazkiak bereizi gabe nahasian agertzen ziren bilduta.

Agiriano, Mur, Unsain eta beste batzuek XX. mendeko lehen erdiko arte grafikoa aztertzen hasi zirenean ordea, garbi geratu zen Nor-Nai izengoitiren atzean Ignacia Zabalo zegoela, eta ez bere anaia Juan. 1925etik 1931ra arreba-anaiak batera aritu ziren lanean. Argiaren egutegikoaz gain, Irungo Jaietako liburuxkako akuarelak bereak dira eta lanik azpimarragarriena neska gazteentzako Elizak argitaratzen zuen Agere aldizkarian egin zituen: Agere aldizkariko marrazki, txiste, komiki eta apaingarriak bereak ziren. Ignaciaren marrazkiak anaiaren ildokoak ziren, baina ongi begiratuta arabeskorako eta jolaserako joera handiagoa du Nor-Naik, elementu dekoratibo gehigarri bat dute haren marrazkiek, Joxean Muñozek zioen eleganteagoak zirela. Baina Ignaciak ezin izan zuen bere obra biribildu. 1931an Txiki enpresa utzi eta Bartzelonara joan zen bakarkako marrazkilari bideari jarraitzeko. 1939an Bartzelonako bere etxeko atarian bonba batek hil zuen.[4][2]

IlustrazioakAldatu

ErrekonozimenduakAldatu

Ignacia Zabaloren omenez Nor-Nai plaza dago Donostiako Bidebieta eta Trintxerpe auzoen artean. Trintxerpeko biribilgune horren erdian Rikardo Ugarte eskultorearen Aingura eskultura dago.[5]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ignacia Zabalo

ErreferentziakAldatu

  1. «"Nor-nai"» www.txikizabalo.com (GipuzkoaKultura.net (Gipuzkoako Foru Aldundia)) . Noiz kontsultatua: 2018-10-28.
  2. a b «TXIKI ZABALO» www.txikizabalo.com (GipuzkoaKultura.net (Gipuzkoako Foru Aldundia)) . Noiz kontsultatua: 2018-10-27.
  3. 1943-, Sada, Javier María, ([2007]) San Sebastián : la historia de la ciudad a través de sus calles (3a. ed. amp. e il. argitaraldia) Txertoa ISBN 9788471483997 PMC 434194150 . Noiz kontsultatua: 2018-10-27.
  4. «Ignacia Zabalo 'Nor-Nai': gerrak etendako bizitza eta obra» Argia . Noiz kontsultatua: 2018-10-28.
  5. Ricardo Ugarte, etxera bueltan 2016-10-11 . Noiz kontsultatua: 2017-03-18.