Ireki menu nagusia
Universidad Nacional de Educación a Distancia
Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala
LogoUNED.jpg
AkronimoaUNED
GoiburuaOmnibus movilibus mobilior sapientia
Ezarpena 1972
Mota publikoa, estatu mailakoa
Funtzionarioak8.900
ErrektoreaJuan A. Gimeno Ullastres
Irakasleak7.629
AZP1.271
Ikasleak164.820[1]
KokapenaMadril
Espainia
HelbideaBravo Murillo, 38
28015 Madril
Webgunea www.uned.es

Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala edo UNED (Universidad Nacional de Educación a Distancia) Espainiako unibertsitate bat da, 1973an hasi zelarik hezkuntza lanetan. Bertaratu beharrik gabe ikasgaiak burutzeko aukera eskaintzen du, Internet eta ikusentzunezkoen bitartez.

Eduki-taula

EzaugarriakAldatu

Goi mailako ikasketak egiteko aukera eskaintzen du, eskoletara joateko beharrik gabe. Erakunde honen helburua hezkuntza eta ikerkuntza bitarteko desberdinen bidez aurreratzea eta hedatzea da: besteak beste, irrati eta telebista programen bidez, material didaktikoen bidez, posta bidezko ikastaroen bidez eta bitarteko informatikoen bidez. Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitatea 1973. urtean sortu zen. Madrilen du egoitza nagusia, baina Espainiako estatuko lurralde osoan ditu adarrak. Hiru irakasbide nagusi erabiltzen ditu: ikasleari ikastetxean bertan eskaintzen zaion tutoretza, irakaskuntza eta aholkularitza sistema; ikus-entzunezko bitarteakoak (irratia eta telebista gehienbat), gai jakinei buruzko eskolak eta erreportajeak eskaintzen dituztenak; eta hitzaldi sistema, ikastetxean bertan edo bideo bitartez jaso daitekeena. Azkenik, Unibertsitateak berak bere unitate didaktikoak argitaratzen ditu.

UNEDi atxikitako Euskal Herriko ikastetxeakAldatu

Euskal Herrian UNEDi atxikitako unibertsitate ikastetxeak ondoko hauek dira:

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu