Begoña Carrascal

ikertzaile

Begoña Carrascal Platas zientzialari eta matematikaria da. Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle erretiratua da, Logika eta Zientziaren Filosofiako sailean, ILCLI institutuan eta Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean aritu izan zen irakasle eta ikertzaile.

Begoña Carrascal
Bizitza
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea eta matematikaria
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Lan nabarmenak

Inguma: begona-carrascal-platas-00

Ikerketa gaiak aldatu

Begoña Carrascal matematikariaren ikergaien artean hauek dira garrantzitsuenak:

  • Argumentazioaren alderdi logiko eta erretorikoak komunikabideetan.[1]
  • Logika irakastea Filosofian.[2]

Euskarazko produkzioa aldatu

Matematika era sakonean euskaraz landu zituen lehenengo zientzialarietako bat izan zen. Esate baterako, 1978an Udako Euskal Unibertsitatean hitzaldi bat eman zuen espazio metrikoei buruz. 1978an argitaratu zuen Espazio topologikoak liburua beste bost emakume matematikarirekin batera (Edurne Biritxinaga Gaztelurrutia, Mari Carmen Castillo Aranburu, Maria Jesus Esteban, Arantza Laborda Otadui, eta Mari Jose Zarate Azkuna). UEUrekin argitaratu zuen liburu hori mugarrietako bat izan zen unibertsitate mailako euskarazko matematikan.

UZEIk 1982an bi liburukitan argitaratutako Matematika hiztegia osatu zuten 11 egile aitzindarietako bat izan zen.

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 14 lan baino gehiago jaso dira.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. Carrascal, Begoña. (2016). Argumentación y prensa. ISBN 978-84-9082-250-0. PMC 991938102. (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
  2. (Ingelesez) Carrascal, Begoña. (2011). Blackburn, Patrick ed. «Teaching Logic in Philosophy» Tools for Teaching Logic (Springer): 38–45.  doi:10.1007/978-3-642-21350-2_5. ISBN 978-3-642-21350-2. (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
  3. «Begoña Carrascal Platas :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu