Mississippi (ibaia)
Mississippi[1] (algonkineraz: misi-ziibi, "Ibai Handia") Ipar Amerikako ibairik luzeenetan bigarrena da eta, Missouri adarrarekin batera, munduko hirugarren ibai-sistemarik handiena osatzen du. Iparraldetik hegoaldera zeharkatzen ditu Estatu Batuak. Oso ibai bihurgunetsua da, eta meandro ugari ditu. Mississippi estatuari izena ematen dio, haren mendebaldeko mugan baita. XIX. mendean muga kontzeptuala ezartzen zuen, handik mendebalderantz zegoen lurralde handiari Mendebalde Urruna esaten ziotelarik.
Ibilbidea aldatu
Itasca aintziran sortu eta Mexikoko golkoan (New Orleans) itsasoratzen da, delta handi bat (32.000 km²koa) osatzen duela bertan. Adar garrantzizkoak jasotzen ditu: Ohio, Arkansas, Red eta Missouri. Azkena da guztien artetik garrantzizkoena. Mississipi-Missouri sistemaren arroak 3.238.000 km²ko azalera du[2] eta Mendi Harritsuen eta Apalatxe mendien artean dagoen Estatu Batuetako erdialdeko Zabaldi handiak hartzen ditu.
Iturritik ahora, AEBetako estatu hauek zeharkatzen ditu: Minnesota, Wisconsin, Iowa, Illinois, Missouri, Tennessee, Arkansas, Mississippi eta Louisiana. Ibai ertzeko hiri handienak Minneapolis eta Saint Paul (MN), Saint Louis (MO), Memphis (TN) eta New Orleans (LA) dira.
Hidrologia aldatu
Mississippi ibaiaren emaria 19 urtez (1965-1983) neurtua izan da[3] Vicksburgen, itsasoratu baino 332 kilometro lehenago. Ibaiak 2.957.806 kilometro koadroko eremua drainatua du gune horretan, arro osoaren % 91. Urteko batez besteko emaria 17.600 m³ segundokoa da. Emari handiena apirilean du (28.160 m³/s) eta txikiena irailean (9.578 m³/s)
Mississippi ibaiaren batez besteko emariak (m³/s) Vicksburgen(Mississippi) neurtuak
Datuak: 1965 eta 1983 artean

Ibaiadarrak aldatu
Erreferentziak aldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/09/01 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
- ↑ Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman
univ
izeneko erreferentziarako - ↑ Mississippi Basin. Station: Vicksburg, Miss, grdc.sr.unh.edu