Emakumeak jazz musikan

Emakumeak jazzaren historian beti egon dira presente, garai desberdinetan zehar, artista, konpositore, kantautore edo talde zuzendari gisa. Batzuk, hala nola Billie Holiday eta Ella Fitzgerald, famatuak ziren haien ahotsei esker; beste batzuek musikari, talde zuzendari eta musika interprete gisa egindako ekarpenengatik askoz ere errekonozimendu gutxiago lortu zuten. Orokorrean jazz musikariaren gizarte irudia gizonezkoa da eta horrela jarraitzen du.

Billie Holiday, emakume ezagunetariko bat jazz musikan.
Ella Fitzgerald, 1962an, beste izen handia.

Historia aldatu

Emakumeek jazzaren historian parte hartu dute, garai desberdinetan, artista, konpositore, kantautore edo taldeen zuzendari gisa. Batzuk, Billie Holiday eta Ella Fitzgerald, esaterako, famatuak izan ziren beren ahotsagatik. Beste batzuek konpositore, banda-zuzendari eta musika-interpretatzaile gisa egindako ekarpenei askoz ere errekonozimendu txikiagoa egin zaie. Jazz munduan esanguratsuak izan diren beste emakumeen artean Lil Hardin Armstrong pianista edota Dorothy Fields aipatu behar dira.

1920ko abuztuaren 18an Flapper mugimendu liberalaren garapenari esker eta emakumeen sufragismoaren goraldian, emakumeak gizartean presentzia izaten hasi ziren. Lehen Mundu Gerra amaitu eta gero, "Jazz Aroan", emakumeek parte-hartze handiagoa izan zuten lan-munduan eta horrela independentzia handiagoa lortu zuten. Berdintasuna eta sexualitate librea bezalako ideiak hedatzen hasi ziren eta emakumeek rol berriak hartu zituzten.1920ko hamarkadan musikari ospetsu asko sortu ziren, besteak beste, Bessie Smith (1894–1937) blues abeslari afroamerikarra, geroago emakume abeslariak inspiratu zituena, besteak beste. Billie Holiday (1915 - 1959) eta Janis Joplin (1943 - 1970).[1]

Lovie Austin (1887 - 1972) pianista eta banda zuzendaria izan zen. Hasieran, Lil Hardin Armstrong piano-jolea (1898 - 1971) King Oliver taldean sartu zen Louis Armstrongekin batera, eta, ondoren, pianoa jo zuen, bai The Hot Five bandan baita The Hot Seven taldean. Valaida Snow (1904–1956) tronpeta-jotzaile famatu egin zen, eta denek "Little Louis" deitzen zioten. [2] 1930eko eta 1940ko hamarkadak arte, Billie Holiday bezalako kantari asko ez ziren artista arrakastatsutzat hartu musikaren munduan. Emakume hauek etengabe saiatu ziren beren izenak musikaren industrian ezagutarazteko eta geroko beste artista askorentzat bidea irekitzeko. [3]

Jazzaren konposizioa orokorrean gizonezkoen lurraldea izan bada ere, emakume batzuen papera ere garrantzitsua izan da. Irene Higginbothamek (1918 - 1988) ia 50 abesti idatzi zituen, horietako ezagunena "Good Morning Heartache" izan zen.[4] Era berean, Ann Ronell (1905–1993) 1932ko "Willow Weep for Me" arrakastagatik eta 1933ko Disneyren "Who's afraid of the Big Bad Wolf?" abestiagatik nabarmendu zen. Horrez gain, Jerome Kernekin batera idatzi zuen 1937an jatorrizko abesti onenaren Oscar saria[4] irabazi zuen "The Way You Look Tonight" abestia. Lil Hardin Armstrong-en abestirik handiena. "Struttin' with Some Barbecue" ospetsua 500 aldiz grabatu da. Beste abesti aipagarri batzuk "Doin' the Suzie Q", "Just for a Thrill" eta "Bad Boy" dira. [5] Billie Holiday abeslari izateagatik ezaguna den arren, "God Bless the Child" eta "Don't Explain" idatzi zituen Arthur Herzog Jr. musikariarekin batera, eta "Fine and Mellow" blues abestia konposatu zuen.[5]

Emakumeen rola aldatu

Historikoki, emakumezko jazz artista ezagunenak abeslariak izan dira, besteak beste, Ella Fitzgerald (1917-1996), Billie Holiday (1915 - 1959), Carmen McRae (1920 - 1994), Dinah Washington (1924 -1963), Sarah Vaughan (1924-1990), Betty. Carter (1929 - 1998), Anita O'Day (1919 - 2006), Abbey Lincoln (1930 - 2010), Nancy Wilson (1937 jaioa) eta Diane Schuur (1953 jaioa).

Badira musikari oso garrantzitsuak ere, kasu batzuetan konpositore eta musika-zuzendari ere izan zirenak:[6] Toshiko Akiyoshi (pianista), Sweet Emma Barrett (pianista), Carla Bley (pianista), Terri Lyne Carrington (bateria), Regina Carter (biolin-jotzailea), Alice Coltrane (harpa-jotzaile, musikagile eta musika zuzendaria), Shirley Horn (pianista), Joelle Khoury (pianista eta musikagilea), Jeanette Kimball (pianista), Melba Liston (tronboijole eta musikagilea), Billie Pierce (pianista) edota Mary Lou Williams (pianista).

1920ko hamarkadan ez zen ondo ikusten emakumeek jendaurrean musika egitea eta are gutxiago funtsean maskulinotzat hartzen ziren haize edo perkusio instrumentuak jotzea, are okerrago ikusten zen emakume batek jaz musika jotzea. Musika mota hau diskoteketan jaio eta garatu zen, garai horretan "emakume errespetagarri" batentzat desegokitzat jotzen diren lekuetan. Egoera horretan, emakume instrumentistak ez zuten erraza izan gizonezkoen orkestran jotzea, eta are gutxiago jazza jotzea. Emakumezkoen orkestrak izan ziren, beraz, emakumezko instrumentista askorentzat sistematikoki musika zirkuluetatik baztertuta zeuden emakumezkoen estatusagatik soilik. Erabat emakumez osatutako jazz taldeen arteko ezagunenak The International Sweethearts of Rhythm eta Frances Carroll & The Coquettes izan ziren. Orkestra hauek laster arrakasta izugarria izan zuten. Bere ospearen arrazoia bere exotismoan oinarritzen zen neurri handi batean. Emakumeek «gizonen laguntzarik gabe» jo zezaketela ikusle eszeptikoak harritzen zuen, tximinoen orkestra bat ikustean harrituko ziren modu berean. Formazio hauen arrakastan lagundu zuen beste faktore bat kideen erakargarritasun fisiko hutsa izan zen, "femeninoan" janzteko eta "irribarrea galdu gabe" jolasteko asmoz.[7]

Emakumeak jazzean izan dituzten eragozpenak aldatu

Jessica Duchen Londresko The Independent egunkariko musika idazlearen arabera, emakumeek egiten duten musika sarriegi epaitzen da itxuraren arabera eta ez talentuaren arabera. Gainera, argazkietan eta eszenatokian erakargarri agertzeko presioari aurre egin behar diote. Duchen-en esanetan, "musikari batzuek uko egiten diote ezer azaltzeari, baina egiten dutenek arrakasta handiagoa izaten dute beren fisikari esker". Nahiz eta aspaldi musika-industria prest egon emakumeek emanaldietan eta ikuskizunetan parte hartzeko, aukera gutxiago dute autoritate-kargu bat betetzeko, adibidez, musika-zuzendari izateko. Herri musikan, abestiak grabatzen dituzten emakume abeslari asko egon arren, oso gutxi daude audio-nahasketa mahaiaren atzean musika ekoizle gisa, grabazio prozesua zuzentzen eta administratzen dutenak.[8]

Nahiz eta asko izan, ez dira musika munduan onartuak izan. Izen handiko jazzlariak gehienak gizonezkoak izan dira. Jazz munduan beste musika mota batzuetan bezala gertatzen dena aztertu behar da.[9] XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran hainbeste kantautoreren musika argitaratu eta entzun zen.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Ward, Larry F. (2004). «Bessie (review)» Notes 61 (2): 458–460.  doi:10.1353/not.2004.0171. ISSN 1534-150X. (Noiz kontsultatua: 2023-07-16).
  2. (Ingelesez) Williams, Richard. (2004-02-14). «Trumpet queen» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-07-16).
  3. (Ingelesez) How apt is the description of the 1920’s in American history as The Jazz Age? – Tuck Magazine. 2017-02-14 (Noiz kontsultatua: 2023-07-16).
  4. (Ingelesez) «1937 | Oscars.org | Academy of Motion Picture Arts and Sciences» www.oscars.org (Noiz kontsultatua: 2023-07-16).
  5. a b (Ingelesez) Editor, OUPblog. (2013-03-12). «Five women songwriters who helped shape the sound of jazz» OUPblog (Noiz kontsultatua: 2023-07-16).
  6. (Gaztelaniaz) Pescador, Silvia. (2017-03-08). «▷ Las olvidadas del jazz: 8 mujeres instrumentistas que deberías conocer» Música Creativa (Noiz kontsultatua: 2023-07-16).
  7. (Gaztelaniaz) swingbullet. (2018-06-21). «Orquestas de mujeres» Me encanta el swing (Noiz kontsultatua: 2023-07-16).
  8. (Ingelesez) Ncube, Rosina. (2013). «Sounding Off: Why So Few Women In Audio?» www.soundonsound.com (Noiz kontsultatua: 2023-07-18).
  9. (Ingelesez) Duchen, Jessica. (2015-02-28). «Why the male domination of classical music might be coming to an end» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-07-18).

Kanpo estekak aldatu