Billie Holiday
Billie Holiday —jaiotzako izen-deiturak: Eleanora Fagan— (Baltimore, Ameriketako Estatu Batuak, 1915eko apirilaren 7a - New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1959ko uztailaren 17a) ingelesezko jazz-kantaria izan zen, jazz modernoko kantaririk ospetsuen eta eragileena. Bere deitura artistikoarekiko hitz-jokoa den izenaz ere ezagun zen: Lady Day. Kantagaia bere egiteko modu erabat pertsonal eta hunkigarria zuen ezaugarririk aipatuena.
Bizitza
aldatuNew Yorken kantatu zuen lehendabiziko aldiz jendaurrean (1929) eta Benny Goodmanekin grabatu zuen bere lehen diskoa (1933). Teddy Wilson, Count Basie eta Artie Shawren orkestretan kantatu zuen (1935-1938), eta gero bere orkestrarekin. Bizitza nahasia egokitu zitzaion, eta drogetara ere jo zuen. Horrek haren kantari bizibidea hondatu eta gazterik hiltzera eraman zuen. Alde handi samarra dago hasierako grabazioetatik azken aldera egindakoetara: ahotsaren gaztetasun eta freskotasunean galdu zuena teknikan, adierazkortasunean eta barru-barruko hunkigarritasunean irabazi zuen denborarekin. 1956an autobiografia bat argitaratu zuen, bere kantu ezagunenetariko baten izenburupean: Lady sings the Blues.
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Billie Holiday |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.