Martxa (musika)

Talde baten urratsa markatzeko egindako konposizioa, biko edo lauko konpasa izaten duena, eta ospakizunaren izaeraren araberako tempoa izaten duena

Martxa erritmo aski nabarmena duen musika-konposizioa da, dabilen soldadu edo lagun talde baten urratsa zuzendu dezakeena. Martxa bitar konpasean idatzia izaten da gehienetan; erritmo sinplea, nabarmendua eta neurtua du. Jatorria herri-musikan izan arren, musika landuan ere agertzen da, operan batez ere, baina baita sinfonia, sonata eta antzeko musika-lanetan ere. Schubertek martxa asko idatzi zituen pianorako, lau eskuz jotzeko.

Britainiar Armadaren musika-banda bat, martxa bat jotzen, guardia-aldaketa batean.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu