Ireki menu nagusia

Firecreek (Hego Euskal Herrian Firecreekeko maltzurrak) 1968ko Philip Leacock eta John Mantley estatubatuar zinema zuzendarien western filma bat da. Bertan, James Stewart eta Henry Fonda aktoreek antzeztu zutelarik.

Firecreek
Firecreek.jpg
Jatorria
Argitaratze-data 1968
Jatorrizko izenburua Firecreek
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa Westerna
Iraupena 104 minutu
Kolorea koloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Vincent McEveety Itzuli
[[Kategoria:Vincent McEveetyk Itzuli zuzendutako filmak]]
Antzezlea(k)
James Stewart
Henry Fonda
Inger Stevens
Jay C. Flippen
Gary Lockwood
Dean Jagger
Ed Begley
Jack Elam
John Qualen
Louise Latham
Morgan Woodward
Jacqueline Scott
James Best
Brooke Bundy
BarBara Luna


[[Kategoria:Inger Stevensek Itzuli antzeztutako filmak]]





[[Kategoria:John Qualenek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Louise Lathamek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Morgan Woodwardek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Jacqueline Scottek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:James Bestek Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:BarBara Lunak Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Philip Leacock Itzuli
John Mantley Itzuli
[[Kategoria:Philip Leacockek Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:John Mantleyk Itzuli ekoitzitako filmak]]
Edizioa William H. Ziegler Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Alfred Newman
Argazki-zuzendaria William H. Clothier
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Arizona
Kanpo loturak

Filmak gaiztekeria eta bidegabekerien aurrean gizakiok erakutsi ohi dugun koldarkeria eta kemenaren arteko barne borrokaren gaia ukitzen du, bai eta jokamolde horien aurrean izan ohi diren pasibitate jarrerak ere.

ArgumentuaAldatu

Mendebalde Urruneko Firecreek herrira pistolari maltzurrez osatutako taldea iritsi berri da, herrian isituak sortu eta herritar guztiak izutzen dituztelarik. Talde horretako buruzagia are zitalagoa den Bob Larkin (Henry Fonda) pistolaria da.

Johnny Cobb (James Stewart) herriak sheriff izendatu eta eskuz egindako latoizko izartxoa duen nekazari bakezalea da, pentsamenduak beste gai batzuetan jarriak ditu, bere emazte Henriettak (Jacqueline Scott) haurra erditzera baidoa, gainera gaztaroan bizitako tiroketa eta liskarretatik at egon nahi du.

Larkinen taldekideak diren Earl (Gary Lockwood), Norman (Jack Elam) eta Drew (James Best) pistolariek herritarrak asaldatu eta gogaituko dituzte, baian Larkinek ez du haiek gelditzeko ezertxo ere egingo, aldiz Evelyn (Inger Stevens) alargun ederrarekin oheratzen saiatuko da.

Herrian Cobb sheriffari Larkin eta bere pistolarien aurka borrokatzen lagunduko dien bakarra Arthur (Robert Porter) ukilu garbitzaile gazte, baldar baina kementsua da. Larkinen gizonek Arthur erailtzean, Cobbek armak hartu eta herritar izuti eta kikilduen begiradapean pistolariei bakarrik aurre egitea erabakiko du.

AktoreakAldatu

Kanpo loturakAldatu