The Man Who Knew Too Much (1956ko filma)
The Man Who Knew Too Much (euskaraz Gehiegi Zekien Gizona) 1956ko Alfred Hitchcock ingeles zinema zuzendariaren espioitza eta suspensezko filma bat da.
Aurretik, 1934an Hitchcockek Erresuma Batuan izen bereko The Man Who Knew Too Much filma burutua zuen, baina oraingo honetan AEBtan aurrekontu handiagoa izanez filmatu zuen.
1956ko Canneseko Zinemaldian lehiatu zen. Bestalde, Doris Day abeslari eta aktoreak abestutako Whatever Will Be, Will Be (Que Sera, Sera) abestiari esker Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria irabazi zuen.
Argumentua
aldatuBen MacKenna estatubatuar medikua, Jo emaztea eta haien semea den Hank Marrokon oporrak igarotzen ari dira. Bapatean senar-emazteak Marrakexeko azoka bisitatzen ari diela Benen besoetan espioi bat hiltzen denean, hotelera itzuli eta haien semea bahitua izan dela ikusiko dute. Zeinengan konfidatu jakin ezinik, MacKennatarrak nazioarteko espioitza sare baten barnean sarturik topatuko dira, haien semea askatu asmoz hainbat pasarte eta gertakizun bitxi iragan beharko dituztelarik.
Aktoreak
aldatu- James Stewart: Benjamin McKenna medikua
- Doris Day: Josephine Jo Conway McKenna
- Brenda De Banzie: Lucy Drayton
- Bernard Miles: Edward Drayton
- Ralph Truman: Buchanan inspektorea
- Daniel Gélin: Louis Bernard
- Mogens Wieth: Enbaxadorea
- Alan Mowbray: Val Parnell
- Hillary Brooke: Jan Peterson
- Christopher Olsen: Hank McKenna
Bitxikeria
aldatuFilma honetan Alfred Hitchcock zuzendaria Marrakexko Djemà-el-Fna plazan bertako akrobatei begira agertzen da.
Iruditegia
aldatu-
James Stewart.