Billy Wilder (1906ko ekainaren 22a, Sucha Beskidzka, Austria-Hungariako Inperioa2002ko martxoaren 27a, Beverly Hills, Kalifornia) film gidoigile, zuzendari eta ekoizlea izan zen. Egungo Poloniako judu jatorrizko familia batean jaioa, 1933an Ameriketako Estatu Batuetara joan zen. Hollywood-eko Urrezko Garaiko zuzendari onenetarikotzat jotzen da, haren film frankok kritikagileen zein ikusleen harrera beroa jaso zutelako.

Billy Wilder

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSamuel Wilder
JaiotzaSucha Beskidzka1906ko ekainaren 22a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Austria
 Austria-Hungariako Inperioa
HeriotzaBeverly Hills2002ko martxoaren 27a (95 urte)
Hobiratze lekuaWestwood Village Memorial Park Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaVienako Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria, film-zuzendaria, zinema ekoizlea, idazlea, kazetaria eta errealizadorea
Jasotako sariak
KidetzaWriters Guild of America, West (en) Itzuli

IMDB: nm0000697 Allocine: 413 Rottentomatoes: celebrity/billy_wilder Allmovie: p116768 TCM: 206104 TV.com: people/billy-wilder IBDB: 11229
Musicbrainz: 5bcf5eb8-4637-4d39-b3ef-cf491aa28b29 Find a Grave: 6295551 Edit the value on Wikidata

Bizitza eta ibilbidea aldatu

Jatorria aldatu

Sucha Beskidzka, Austria-Hungariako Inperioan (egun Polonia) jaio zen Samuel Wilder, bere gurasoak Max Wilder eta Eugenia Dittler izanik. Bere amak Billie ezizena jarri zion, eta hau Ameriketako Estatu Batuetara heltzean Billyrengatik aldatu zuen. Familia epe motzean Vienara joan zen, eta Wilder bertako eskoletan izan eta gero Vienako Uniberitatera joan zen. Honen ostean, kazetari lanetan hasi zen, baina aurrerapausoak emateko nahiarekin Berlin, Alemaniara joatea erabaki zuen.

Berlin aldatu

Berlinen egon zen bitartean eta bere idazle ibilbidea oparoa izan baino lehenago, taxi dancer lanetan ibili zen. Hiriko egunkari batentzat Kirol eta krimen berriak idatzi eta gero, Berlineko formatu txikiko (Tabloide) egunkari batean egon zen aldi baterako kontratuarekin. Filmetan interesa irabazi ahala, gidoiak idazten hasi zen. Wilder judua izanik, Adolf Hitlerren garaipenaren ondoren Parisera eta ondoren Ameriketako Estatu Batuetara emigratu zuen. Wilderren ama, amama eta aitaordea Auschwitzeko kontzentrazio-esparruan hil zituzten.

Hollywood aldatu

Hollywoodera 1933an heldu zenean, Peter Lorre emigrazio kidearekin apartemantu bat partekatzen zuela, bere gidoilari ibilbidearekin segitu zuen. Bere lehen arrakasta Ninotchka filmarekin heldu zen. Film hau Ernst Lubitsch alemaniar emigrantearekin egin zuen. 1939an kaleratutako screwball komedia honetan, Greta Garbo (normalki film melodramatikoetako heroina lez ezagutu ohi dena) dugu izar nagusi bezala. Bai filma zein Greta txalotuak izan ziren kritikarengatik, eta alde hortatik, Greta Garboren ibilbidea ere aldatu egin zen filmaren eraginez. Baita Billyren ibilbidea ere, izan ere, Oscar sarietako nominazio bat jaso zuen, Charles Brackett egilekidearekin. Berekin idatzi zituen hurrengo 12 urteetan ere, 1938tik 1950era. Ninotchkari beste hainbat film arrakastatsuk eman zioten jarraipena, hala nola, Hold Black the Dawn eta Ball of Fire. Zuzendari lanetan ere estreinatu zen The major and the Minorrekin.

Double Idemnity (1944) film beltzaren zuzendaritzarekin, bere zuzendari ospea hazi egin zen. Raymond Chandlerrekin idatzi zuen film honek, genero beltzarentzako arau batzuk markatzeaz gain, Hollywooden zentsuraren aurkako seinale bat izan zen. James M.Cainen Double Indemnity nobela originalean, amodiozko bi hiruki eta diru-kontuengatik sortutako heriotza bat kontatzen dira. Irakurleen artean, liburua oso famatua zen baina Hays Codea zela eta, eta adulterioa izanik liburuaren oinarria, filmatzea ezinezkoa zela kontsideratzen zen. Batzuen arabera, genero beltzeko benetako lehen filma litzateke, Citizen Kane filmaren estilistika eta The Maltese Falcon filmaren elementu narratiboak nahastuz.

Bi urte beranduago, Zuzendari onenaren eta Gidoi onenaren Oscarrak irabazi zituen Charles R.Jacksonen The Lost Weekend liburuaren adaptazioarengatik. Alkoholismoaren azterketa serioa egiten zuen lehen film amerikarra izan zen. Kritikak goraipatutako beste film ilun eta ziniko bat Sunset Boulevard (1950) izan zen. Gloria Swanson eta William Holdenek egin zituzten paper printzipalak. Swansonek, Norma Desmonden zinema mutuko izar ohi baten rola betetzen du, eta bere itzulerarako Holdenen gidoia beharrezkoa zaio.

1959an, Some Like It Hot komedia aurkeztu zuen. Jack Lemmon eta Tony Curtis musikariak dira, eta emakumez mozorratzen dira. Ondoren Joe E.Brown eta Marilyn Monroengandik erakarrita senitzen dira.

Zuzendutako filmak aldatu

Idatzitako filmak aldatu

  • Sabrina (1995)
  • Witness for the Prosecution (1982) (TB)
  • Buddy Buddy (1981)
  • Fedora (1978)
  • The Front Page (1974)
  • Double Indemnity (1973) (TB)
  • Avanti! (1972)
  • The Private Life of Sherlock Holmes (1970)
  • Casino Royale (1967) (krediturik gabe)
  • The Fortune Cookie (1966)
  • Ates gibi kadin (1965)
  • Kiss Me, Stupid (1964)
  • Irma la Douce (1963)
  • One, Two, Three (1961)
  • Ocean's Eleven (1960)
  • The Apartment (1960)
  • Ninotchka (1960) (TB)
  • Some Like It Hot (1959)
  • Witness for the Prosecution (1957)
  • Love in the Afternoon (1957)
  • The Spirit of St. Louis (1957)
  • The Seven Year Itch (1955)
  • Emil und die Detektive (1954)
  • Sabrina (1954)
  • Stalag 17 (1953)
  • Ace in the Hole (1951)
  • Sunset Blvd. (1950)
  • A Song Is Born (1948)
  • A Foreign Affair (1948)
  • The Emperor Waltz (1948)
  • The Bishop's Wife (1947)
  • The Lost Weekend (1945)
  • Double Indemnity (1944)
  • Five Graves to Cairo (1943)
  • The Major and the Minor (1942)
  • Ball of Fire (1941)
  • Hold Back the Dawn (1941) (written by)
  • Arise, My Love (1940)
  • Rhythm on the River (1940) (story)
  • What a Life (1939)
  • Ninotchka (1939)
  • Midnight (1939)
  • That Certain Age (1938)
  • Bluebeard's Eighth Wife (1938)
  • Champagne Waltz (1937)
  • The Lottery Lover (1935)
  • Under Pressure (1935)
  • Emil and the Detectives (1935)
  • Music in the Air (1934)
  • One Exciting Adventure (1934)
  • Mauvaise graine (1934)
  • Adorable (1933)
  • Was Frauen träumen (1933)
  • Madame wünscht keine Kinder (1933)
  • Madame ne veut pas d'enfants (1933)
  • Blaue vom Himmel, Das (1932)
  • Es War Einmal Ein Walzer (1932)
  • Scampolo, ein Kind der Straße (1932)
  • Blonder Traum, Ein (1932)
  • Es war einmal ein Walzer (1932)
  • Sieger, Der (1932)
  • Happy Ever After (1932)
  • Un peu d'amour (1932)
  • Un rêve blond (1932)
  • Emil und die Detektive (1931)
  • Princesse, à vos ordres! (1931)
  • Falsche Ehemann, Der (1931)
  • Ihre Hoheit befiehlt (1931)
  • Mann, der seinen Mörder sucht, Der (1931)
  • Burschenlied aus Heidelberg, Ein (1930)
  • Menschen am Sonntag (1930)
  • Teufelsreporter, Der (1929)

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Billy Wilder