James Prescott Joule
James Prescott Joule (Salford, Lancashire 1818ko abenduaren 24an - Sale, Cheshire, 1888ko urriaren 11an) fisikari eta garagardo ekoizle ingelesa izan zen. Royal Societyren kidea izan zen. Beroaren izatea ikasi eta honek lan mekanikoarekin zeukan zerikusia aurkitu zuen. Ondorioz energiaren kontserbazioaren ideia eta termodinamikaren lehen legea osatu zuen. Nazioarteko sistemaren energiaren unitatea (SI) Joule da. Material baten erresistentziaren arabera material honetatik doan korronte elektriko baten fluxuaren eta bero bezala barreiatzen den energiaren arteko erlazioa aurkitu zuen, gaur egun Jouleren legea deitua.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: James Prescott Joule ![]() |