Serie A
(«Italiako Futbol Liga» orritik birbideratua)
Serie A Italiako gizonezkoen futbol liga nagusia da, gaur egungo formatuarekin 1929an sortua. Lehen Maila honetan 20 talde lehiatzen dira elkarren aurka, Serie B delakoan (Bigarren Maila) 22 dagoelarik. Juventus, Inter eta AC Milan aldi gehienez txapeldun gelditutako klubak dira, Europa mailan ere hoberenen artean daudenak.
Italiako futbol liga Serie A | |
---|---|
Antolatzailea | Lega Serie A |
Konfederazioa | UEFA |
Sorrera | 1898 1929 (oraingo formatua) |
Eremua | ![]() |
Taldeak | 20 |
Maila | 1 |
Jeitsiera | Serie B |
Garaipen gehien | Juventus FC (36 Liga) |
Txapelduna | Juventus FC (2019-20) |
Webgunea | www.legaseriea.it |

Genoa Cricket & AC Italiako txapelduna 1902an.
UEFAren azken sailkapenaren arabera*, laugarren ligarik onena da Premier League, La Liga eta Bundesligaren ostean.
PodiumaAldatu
|
|
|
PalmaresaAldatu
Lehen maila (1898-1929)Aldatu
Eskualdeetan multzoak osatzen ziren eta ondoren eremu bakoitzeko txapeldunen artean jokatzen zen txapelketaren titulua, hainbat formaturekin.
- (luz), luzapenaren ondoren
- ¹ Lehenengo aldiz 9 taldetako liga bakarra eratu zen eta Interrek eta Pro Vercellik berdinduta bukatu zuten. Bien arteko play-offa jokatu eta emaitza 10-3koa izan zen milandarren alde.
- ² Txapelketa ez zen bukatu Italia Lehen Mundu Gerran sartu zelako. 1919an Italiako Futbol Federazioak Genoa Cricket & AC izendatu zuen 1914-15eko txapeldun.
- ³ 1922an bi txapelketa jokatu ziren. FIGC Federazioarena Novesek irabazi zuen eta CCI Federazio sortu berriarena Pro Vercellik.
- ⁴ Torinok txapelketa irabazi baina FIGC erakundeak titulurik gabe utzi zuen Juventusen aurkako partida erosi izanagatik.
Serie A (1930- )Aldatu
Liga formatuan jokatzen da.
- ⁵ 1944ko liga Bigarren Mundu Gerra garaian jokatu zen eta Speziak finala Bolognaren aurka jokatu zuen, bi partidatan 2-0 irabaziz (4-0 guztira). Berez Iparraldeko Italiako taldeek hartu zuten parte eta horregatik Italiako Federazioak ez zuen Speziaren garaipena onartu 2002 arte. Dena dela apaindurazko titulutzat jo ohi da.
- ⁶ 1963-64 denboraldian Bolognak eta Inter Milanek berdinduta bukatu zuten eta bien arteko partidak erabaki zuen txapelduna. Bolognak 2-0 irabazi zuen.
XXI mendeko ligakAldatu
- ⁷ 2004-05 denboraldian hasiera batean Juventus FC irabazletzat eman zen. Gerora, Juventus taldea tartean zegoen Italiako futbol partiduetako azpijokoari buruzko eskandalua eta sententziaren ondorioz Italiako Justizia Auzitegia eta FIGC erakundeak Juventusi titulua kendu zion. Ondorioz denboraldia irabazlerik gabe gelditu zen.
- ⁸ 2005-06 denboraldian hasiera batean Juventus taldea irabazle izan zen, halere Italiako futbol partiduetako azpijokoei buruzko sententziaren ondorioz Italiako Justizia Auzitegia eta FIGC erakundeak Juventus titulurik gabe utzi zuten. Txapelketaren titulua hirugarren postuan amatiu zuen Milango Inter taldeari eman zitzaion eta bigarren mailara jeitsiarazi zuten.
GaraipenakAldatu
TaldekaAldatu
Taldea | Txapeldun | Bigarren | Irabazitako edizioak |
---|---|---|---|
Juventus FC | 1905, 1926, 1931, 1932, 1933, 1934, 1935, 1950, 1952, 1958, 1960, 1961, 1967, 1972, 1973, 1975, 1977, 1978, 1981, 1982, 1984, 1986, 1995, 1997, 1998, 2002, 2003, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020 | ||
FC Internazionale Milano | 1910, 1920, 1930, 1938, 1940, 1953, 1954, 1963, 1965, 1966, 1971, 1980, 1989, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010 | ||
AC Milan | 1901, 1906, 1907, 1951, 1955, 1957, 1959, 1962, 1968, 1979, 1988, 1992, 1993, 1994, 1996, 1999, 2004, 2011 | ||
Genoa Cricket & FC | 1898, 1899, 1900, 1902, 1903, 1904, 1915, 1923, 1924 | ||
Torino FC | 1928, 1943, 1946, 1947, 1948, 1949, 1976 | ||
Bologna FC | 1925, 1929, 1936, 1937, 1939, 1941, 1964 | ||
USC Pro Vercelli | 1908, 1909, 1911, 1912, 1913, 1921, 1922 (CCI) | ||
AS Roma | 1942, 1983, 2001 | ||
SS Lazio | 1974, 2000 | ||
SSC Napoli | 1987, 1990 | ||
ACF Fiorentina | 1956, 1969 | ||
Cagliari Calcio | 1970 | ||
AS Casale | 1914 | ||
US Novese | 1922 (FIGC) | ||
Hellas Verona FC | 1985 | ||
UC Sampdoria | 1991 |
HirikaAldatu
Hiria | Garaipenak | Taldeak |
---|---|---|
Turin | Juventus FC (36), Torino FC (7) | |
Milan | FC Internazionale Milano (18), AC Milan (18) | |
Genova | Genoa Cricket & FC (9), UC Sampdoria (1) | |
Vercelli | USC Pro Vercelli (7) | |
Bologna | Bologna FC (7) | |
Erroma | AS Roma (3), SS Lazio (2) | |
Florentzia | ACF Fiorentina (2) | |
Napoli | SSC Napoli (2) | |
Cagliari | Cagliari Calcio (1) | |
Casale Monferrato | AS Casale (1) | |
Novi Ligure | US Novese (1) | |
Verona | Hellas Verona FC (1) |
Jokalari nabarmenakAldatu
FIFAko munduko futbolaririk onenak:
- Lothar Matthäus: 1991 (FC Internazionale Milano)
- Marco van Basten: 1992 (AC Milan)
- Roberto Baggio: 1993 (Juventus FC)
- George Weah: 1995 (AC Milan)
- Ronaldo: 1997 (FC Internazionale Milano)
- Zinedine Zidane: 1998, 2000 (Juventus FC)
- Ronaldo: 2002 (FC Internazionale Milano)
- Fabio Cannavaro: 2006 (Juventus FC)
- Kaká 2007 (AC Milan)
2019-20 denboraldiko taldeakAldatu
Taldea | Hiria | Estadioa | Entrenatzailea |
---|---|---|---|
Atalanta BC | Bergamo | Atleti Azzurri d'Italia | Gian Piero Gasperini |
Bologna FC | Bologna | Renato Dall'Ara | Siniša Mihajlović |
Brescia Calcio | Brescia | Stadio Mario Rigamonti | Eugenio Corini |
Cagliari Calcio | Cagliari | Stadio Sant'Elia | Rolando Maran |
ACF Fiorentina | Florentzia | Artemio Franchi | Vincenzo Montella |
Genoa CFC | Genova | Luigi Ferraris | Aurelio Andreazzoli |
Hellas Verona FC | Verona | Marcantonio Bentegodi | Ivan Jurić |
FC Internazionale Milano | Milan | Giuseppe Meazza | Antonio Conte |
Juventus FC | Turin | Juventus Stadium | Maurizio Sarri |
SS Lazio | Erroma | Olimpico di Roma | Simone Inzaghi |
US Lecce | Lecce | Stadio Via del Mare | Fabio Liverani |
AC Milan | Milan | San Siro | Marco Giampaolo |
SSC Napoli | Napoli | San Paolo | Carlo Ancelotti |
Parma Calcio 1913 | Parma | Ennio Tardini | Roberto D'Aversa |
AS Roma | Erroma | Olimpico di Roma | Paulo Fonseca |
UC Sampdoria | Genova | Luigi Ferraris | Eusebio Di Francesco |
US Sassuolo Calcio | Sassuolo | Alberto Braglia | Roberto De Zerbi |
SPAL 2013 | Ferrara | Stadio Paolo Mazza | Leonardo Semplici |
Torino FC | Turin | Stadio Olimpico | Walter Mazzarri |
Udinese Calcio | Udine | Stadio Friuli | Igor Tudor |
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
- (Italieraz) Italiako Ligaren webgune ofiziala