Espainiako futbol liga txapelketa
Espainiako Futbol Liga Txapelketa (La Liga) Espainiako futbol txapelketa garrantzitsuena da, 5 mailaz osatua. Mailarik garrantzitsuena lehen maila da, 20 futbol talde profesionalez osatua eta 1929. urtean sortua; urte hartaz geroztik, urtero jokatzen da irailetik eta ekain arte. Futbol Profesionaleko Ligak (LFP) antolatzen du.
Espainiako futbol liga La Liga | |
---|---|
Antolatzailea | Liga Nacional de Fútbol Profesional |
Konfederazioa | UEFA |
Sorrera | 1928-29 |
Eremua | ![]() |
Taldeak | 20 |
Garaipen gehien | ![]() |
Txapelduna | ![]() |
Webgunea | www.lfp.es |
EzaugarriakAldatu
Ligako sailkapen nagusiko lehenengo lau taldeak UEFAko Txapeldunen Ligarako sailkatzen dira; eta bosgarren eta seigarren sailkatuek, berriz, UEFA Koparako sailkapena lortzen dute. Sailkapeneko azken hirurak bigarren mailara jaisten dira.
Munduko liga onenetakoa kontsideratzen da taldeek duten mailagatik eta bertan jokatzen duten futbolariengatik. Espainiako Ligaren lehen mailan, France Football kirol aldizkari frantsesak ematen duen Urrezko Baloia sariaren irabazle ugari aritu dira, besteak beste: Alfredo Di Stefano, Raymond Kopa, Luis Suarez, Johan Cruyff, Hristo Stoitchkov, Ronaldo, Zinedine Zidane, Rivaldo, Luis Figo, Michael Owen, Ronaldinho eta Fabio Cannavaro. Azken urteetan Lionel Messik eta Cristiano Ronaldok lortu dute sari hori.
Liga ez da Espainian jokatzen den futbol txapelketa bakarra; izan ere, urtero Espainiako Errege Kopa jokatzen da. Bi txapelketa horien irabazleen artean, abuztuan, Espainiako Superkopa jokatzen da.
Lehen mailako tituluen irabazleakAldatu
1929an sortu zenez geroztik, 59 futbol taldek parte hartu dute lehen mailan, eta horietatik 9 taldek baizik ez dute lortu liga irabaztea:
|
|
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|
|
|
|
|
Taldea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Real Madril | 34 | 1931-32, 1932-33, 1953-54, 1954-55, 1956-57, 1957-58, 1960-61, 1961-62, 1962-63, 1963-64, 1964-65, 1966-67, 1967-68, 1968-69, 1971-72, 1974-75, 1975-76, 1977-78, 1978-79, 1979-80, 1985-86, 1986-87, 1987-88, 1988-89, 1989-90, 1994-95, 1996-97, 2000-01, 2002-03, 2006-07, 2007-08, 2011-12, 2016-17, 2019-20 |
Bartzelona Futbol Kluba | 26 | 1928-29, 1944-45, 1947-48, 1948-49, 1951-52, 1952-53, 1958-59, 1959-60, 1973-74, 1984-85, 1990-91, 1991-92, 1992-93, 1993-94, 1997-98, 1998-99, 2004-05, 2005-06, 2008-09, 2009-10, 2010-11, 2012-13, 2014-15, 2015-16, 2017-18, 2018-19 |
Atletico Madril | 10 | 1939-40, 1940-41, 1949-50, 1950-51, 1965-66, 1969-70, 1972-73, 1976-77, 1995-96, 2013-14 |
Athletic | 8 | 1929-30, 1930-31, 1933-34, 1935-36, 1942-43, 1955-56, 1982-83, 1983-84 |
Valentzia | 6 | 1941-42, 1943-44, 1946-47, 1970-71, 2001-02, 2003-04 |
Real Sociedad | 2 | 1980-81, 1981-82 |
Betis Balompié | 1 | 1934-35 |
Sevilla FC | 1 | 1945-46 |
Deportivo de La Coruña | 1 | 1999-00 |
Euskal taldeak Espainiako liganAldatu
Ligaren bultzatzaile nagusia euskal talde bat izan zen, Getxoko Arenas hain zuzen ere. Denboraldi guztietan izan da euskal talde bat gutxienez maila nagusian eta azken denboraldietan bost ere aritu izan dira sarri. Hona hemen maila nagusian parte hartu duten euskal taldeen zerrenda:
# | Taldea | Garaipenak (2019-20) |
Partehartzeak (2020-21) |
---|---|---|---|
1 | Athletic | 8 | 90 (guztiak) |
2 | Real Sociedad | 2 | 74 |
3 | Osasuna | 0 | 39 |
4 | Deportivo Alavés | 0 | 16 |
5 | Getxoko Arenas | 0 | 7 |
Eibar | 0 | 7 | |
7 | Real Unión | 0 | 4 |
MailakAldatu
Espainiako futbol ligak maila hauek ditu:
- Lehen maila (La Liga) (20 futbol taldeko multzo bat)
- Bigarren maila (22 futbol taldeko multzo bat)
- Bigarren B maila (20 futbol taldeko 4 multzo)
- Hirugarren maila (20 futbol taldeko 18 multzo)
- Erregional mailak (37 multzo)
Kanpo estekakAldatu
- (Gaztelaniaz) Webgune ofiziala