Iratze leptosporangiatuak munduan egun dagoen iratze talderik handiena da, guztira 9000 espezie dituena. Batzutan Polypodiidae azpiklasean,[1] baina gehienetan Pteridopsida edo Polypodiopsida klasetan,[2] sailkatzen dituzte.

Polypodiidae
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
AzpierreinuaViridiplantae
Subklasea Polypodiidae
Ritgen 1828
Azpibanaketa

Polipodiopsidoei benetako iratze ere deitzen zaie psilopsidoetatik bereizteko. Polipodiopsidoen klaseko landareak edo benetako iratzeak Karboniferoan sortu ziren, orain 260 mila milioi urte inguru, eta 25 mila milioi urtean munduko baso gehienak iratze mota horiez estaliak egon ziren. Egituraz gaur ezagutzen diren iratzeen antzekoak ziren, baina askok zuhaitz itxura zuten. Bizi diren polipodiopsido motak (10.000 inguru mota ezagutzen dira) lau ordenatan biltzen dira; ordena horietan ezagunena eta bere baitan iratze mota gehien biltzen dituena polipodialena da. Polipodiopsidoak esporaz ugaltzen dira.[3]

Sailkapena aldatu

Hane hemen Smithek 2006an eta Christenhuszek 2011n proposaturiko sailkapena:

Erreferentziak aldatu

  1. Christenhusz, M.J.M., Zhang, X.C. & Schneider, H.. (2011). «A linear sequence of extant families and genera of lycophytes and ferns» Phytotaxa (19): 5-22..
  2. Smith, A. R., K. M. Pryer, et al.. (2006). «A classification for extant ferns» Taxon 55 (3): 705-731..
  3. Lur entziklopedietatik hartua.
  4. Christenhusz, M.J.M. (2009). "New combinations and an overview of Cyathea subg. Hymenophyllopsis (Cyatheaceae)" Phytotaxa 1: 37-42
  5. Christenhusz et al. (2011c) Christenhusz & Schneider: "Corrections to Phytotaxa 19: Linear sequence of lycophytes and ferns", (14 Sep 2011)

Kanpo estekak aldatu