Monoploidia, diploidia eta poliploidia bi (triploidia eta tetraploidia)

Ploidia zelula bateko kromosoma-sorta osoaren kopurua da[1] eta, beraz, gene autosomiko eta pseudoautosomikoen alelo-kopurua ere. Zelula somatikoak, ehunak zein organismo osoak kopuru honen arabera sailkatu ohi dira, "ploidia maila" ezberdinetan: monoploidia edo haploidia (kromosoma-sorta bakarra), diploidia (bi sorta), triploidia (hiru sorta), tetraploidia (lau sorta), pentaploidia (bost sorta), hexaploidia (6 sorta) zein heptaploidia[2] edo septaploidia[3], zazpi sorten kasu, besteak beste. Orokorrean, poliploidia terminoa ere erabiltzen da, hiru kromosoma-sorta edo gehiago dituzten ploidia maila oro izendatzeko.[4] N letrak kromosoma-sorta irudikatzen du: N, 2N, 3N...

ErreferentziakAldatu

  1. «ploidia» www.euskadi.eus 2011-07-18 . Noiz kontsultatua: 2020-06-07.
  2. (Ingelesez) Murty, U. R.. (1973). «Morphology of pachytene chromosomes and its bearing on the nature of polyploidy in the cytological races of Apluda mutica L.» Genetica (2): 234–243 doi:10.1007/BF00119108 ISSN 0016-6707 . Noiz kontsultatua: 2020-06-07.
  3. (Ingelesez) Tateoka, Tuguo. (1975-06). «A contribution to the taxonomy of theAgrostis mertensii-flaccida complex (Poaceae) in Japan» The Botanical Magazine Tokyo (2): 65–87 doi:10.1007/BF02491243 ISSN 0006-808X . Noiz kontsultatua: 2020-06-07.
  4. Rieger, Rigomar; Michaelis, Arnd; Green, Melvin M.. (1976). Glossary of Genetics and Cytogenetics. Springer Berlin Heidelberg doi:10.1007/978-3-642-96327-8 ISBN 978-3-540-07668-1 . Noiz kontsultatua: 2020-06-07.