Heribert Barrera

Heribert Barrera i Costa» orritik birbideratua)

Heribert Barrera i Costa (Bartzelona, 1917ko uztailaren 6a - ib., 2011ko abuztuaren 27a) kataluniar politikari eta kimikaria izan zen.

Heribert Barrera

1. lehendakari

1997 - 2003 - Joaquim Xicoy i Bassegoda

Europarlamentaria

1991ko martxoaren 21a - 1994ko uztailaren 18a
Barrutia: Espainia
Hautetsia: Third European Parliament (en) Itzuli

5. Kataluniako Ezker Errepublikarreko lehendakaria

1991 - 1995
Lluís Companys - Jaume Campabadal i Farré (en) Itzuli
63. president of Ateneu Barcelonès (en) Itzuli

1989 - 1997
Jordi Maragall i Noble - Jordi Sarsanedas

Kataluniako Parlamentuko diputatua

1984ko maiatzaren 17a - 1988ko apirilaren 4a
Barrutia: Bartzelona
Hautetsia: 1984 Catalan regional election (en) Itzuli

Kataluniako Parlamentuko diputatua

1980ko apirilaren 10a - 1984ko martxoaren 20a
Barrutia: Bartzelona
Hautetsia: Catalan regional election, 1980 (en) Itzuli

7. Kataluniako Parlamentuko presidentea

1980ko apirilaren 10a - 1984ko martxoaren 20a
Francesc Farreras i Duran (en) Itzuli - Miquel Coll i Alentorn

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1979ko martxoaren 23a - 1980ko apirilaren 9a - Josep Pi-Sunyer (en) Itzuli
Barrutia: Bartzelona
Hautetsia: 1979ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1977ko uztailaren 21a - 1979ko urtarrilaren 2a
Barrutia: Bartzelona
Hautetsia: 1977ko Espainiako hauteskunde orokorrak

6. Secretary General of Esquerra Republicana (en) Itzuli

1976 - 1987
Joan Sauret i Garcia (en) Itzuli - Joan Hortalà (en) Itzuli
Societat Catalana de Ciències Físiques, Químiques i Matemàtiques (en) Itzuli lehendakari

1976 - 1978
Enric Casassas i Simó (en) Itzuli - Joan Casulleras i Regas (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaBartzelona1917ko uztailaren 6a
Herrialdea Katalunia
BizilekuaBartzelona
HeriotzaBartzelona2011ko abuztuaren 27a (94 urte)
Hobiratze lekuaReus Cemetery (en) Itzuli
Familia
AitaMartí Barrera i Maresma
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea Bachelor of Chemical Sciences (en) Itzuli
Montpellier 2 University (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
katalana
frantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakkimikaria, politikaria, katedraduna eta matematikaria
Lantokia(k)Estrasburgo
Brusela
Madril eta Bartzelona
Enplegatzailea(k)Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa
Jasotako sariak
KidetzaScience and Technology Section of the Institute of Catalan Studies (en) Itzuli
Societat Catalana de Ciències Físiques, Químiques i Matemàtiques (en) Itzuli
FEDERACIÓN NACIONAL DE ESTUDIANTES REVOLUCIONARIOS RAFAEL RAMÍREZ (en) Itzuli
Bloc Escolar Nacionalista (en) Itzuli
Ezker Errepublikarraren Gaztediak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakAragon Front (en) Itzuli
Battle of the Segre (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Kataluniako Ezker Errepublikanoa
IMDB: nm0056889 Edit the value on Wikidata

Martí Barrera i Maresma kataluniar politikari eta sindikalistaren semea zen. Bizitza osoa Kataluniako Errepublikaren alde borrokatzeari eskaini zion, horregatik kataluniar independentismoaren erreferente historikoetako bat bilakatu da,

1980-1984 artean, Kataluniako Parlamentu ezarri berriko lehenbiziko lehendakaria izan zen. Bestalde, 1991-1995 artean ERC alderdiko lehendakaria ere izan zen.

Biografia

aldatu

Barrera Bartzelonan jaio zen, 1917an, baina gurasoek Girona aldean zituzten sustraiak, Empordà eskualdean [1]. Aita Martí Barrera, sindikalista ezaguna izan zen, eta baita ERCko kidea ere bere sorreratik (1931).

Gazte zelarik, 1935ean, ERCren gazte erakundean sartu zen. Bartzelonako unibertsitatean hasi zituen Kimika ikasketak, Espainiako gerra zibilak eten zituenak. Boluntario gisa izena eman zuen eta fronte batzuetan borrokatu zen. Gerra galduta, Frantziako erbestera joan zen eta Okzitaniako Montpellierren finkatu [2], beste intelektual eta politikari katalan batzuekin (Pompeu Fabra, Roviri i Virgili, Carles Riba, etab.) [3]. Montpellierren bukatu zituen Kimikako ikasketak eta, geroago, Parisko Sorbonan Fisikan doktoratu zen.

1952an Kataluniara itzuli zen frankismoaren aurkako erresistentzian aritzeko. Bartzelonako unibertsitateko ateak itxi zitzaizkion, Francoren aldeko derrigorrezko atxikimendua sinatu ez zuelako, eta enpresa pribatuan jardun zuen kimikari gisa. 1968an, baina, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan sartu zen, eta 1970ean katedra bat eskuratu zuen bertan, Kimika Inorganikoaren arlokoa.

1976an ERCko idazkari nagusia izendatu zuten, eta 1977an Espainiako Kongresuaren diputatu bihurtu zen. Espainiako Konstituzioaren eztabaidetan parte hartu zuen, eta aurrera atera ez ziren zuzenketa batzuk aurketu zituen, Kataluniako eskubide nazionalak defendatzeko [4]

1980 eta 1984 urteen artean, Kataluniako parlamentuaren lehendakaria izan zen, eta europarlamentaria 1991 eta 1994 artean, Herrien Europa koalizioan (EAk, ERCk eta PNGk osatua).

Haren azken agerpen publikoa 2010eko uztailaren 10eko manifestazio erraldoian izan zen, Bartzelonan antolatua ("Som una nació, nosaltres decidim") Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Kataluniako estatutuaren proiektu berriaren artikulu garrantzitsu batzuk indargabetu zituenean. Manifestazio jendetsu horren buruan egon zen [5]

Erreferentziak

aldatu
  1. Sinca, Genís: Heribert Barrera, l'ultim republicà Ed. Columna (2006), 33 orr. ISBN: 84-664-0711-1
  2. Faulí, Josep Heribert Barrera, entre la ciencia y la política Destino, 01-02-1979, 8-11 orr.
  3. Sinca, Genís: Heribert Barrera, l'ultim republicà Ed. Columna (2006), 68 orr. ISBN: 84-664-0711-1
  4. Torra evoca Heribert Barrera i Lluís Maria Xirinacs el dia de la Constitució larepublica.cat, 2021-06-20an
  5. Èxit incontestable d'una jornada històrica Vilaweb, 2010-07-10


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Heribert Barrera