Ficobako geltokia

Irun Ficoba geltokia» orritik birbideratua)
43°20′57″N 1°47′11″W / 43.349276°N 1.786468°W / 43.349276; -1.786468

Ficoba (lehen Nazioarteko zubia/Puente Internacional), Euskotrenen E2 (Topo) lineari dagokion lurgaineko tren geltokia da, Irun udalerriko Anaka auzoan dagoena, Euskal Kostaldeko Nazioarteko Erakustazokaren (Ficoba) ondoan, hain zuzen ere. Lapurdi eta Ipar Euskal Herriko mugaren ondoan kokatuta egoteagatik Nazioarteko zubia/Puente Internacional du jatorrizko izen, geltokiak aduana kontrol funtzioa zuen eta. 2010ean gaur egungo izena, Irun Ficoba, hartu zuen.[1] Euskotrenen Hendaiako geltokiarekin batera 1913ko uztailaren 13an inauguratu zen,[2] eta Mugi sistemaren 1. tarifa-gunearen parte da.

Ficoba
Irun Ficoba geltokia, antzinako izendapenarekin.
Map
Kokapen mapa
Lineak
« Irun Colón Hendaia »
Kokapena
HelbideaIparralde hiribidea, 61; 20304
UdalerriaIrun,  Gipuzkoa
Geltokiaren datuak
Gunea1. gunea
Irekiera1913ko uztailaren 13a
IrisgarriaGeltoki irisgarria
ZerbitzuakTxarteldegi automatikoak
Nasak1
Trenbideak2
JabeaEuskal Trenbide Sarea
EragileaEusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
Euskotren Trena Lasarte-Oria Hendaia
Txik Txak15 San Juan plaza ↔ Zahar Etxea

2019ko abuztuaren 18tik 26ra bitartean Topo zerbitzuaren geltoki-buru izan zen, Biarritzen ospatu zen 2019ko G7aren gailurra zela eta Hendaiako geltokia itxiarazi baitzuten.[3]

Kokapena

aldatu

Trenbide kokapenari erreparatuz, geltokia zabalera metrikoa (1.000 mm) duen Donostia-Hendaia trenbidearen parte da, 20,890. puntu kilometrikoan kokatuta.[4]

Sarbideak

aldatu

Geltokiak sarbide bakarra du, arrapala bidezkoa, eta kanpoaldean bizikleta aparkalekua du.

  •     Iparralde hiribidea, 61

Nazioarteko zubia

aldatu

1913ko uztailaren 13an Topo zerbitzua Irunetik Hendaiara luzatu zen, eta tartean Nazioarteko zubia/Puente Internacional izeneko geltokia inauguratu zen.[2] Geltokiak aduana kontrolaren funtzioa zuen. Hori dela eta, nasa bitan banatuta zegoen, hesi baten bidez. Trena hesiaren aurreko aldean gelditu eta bidaiari guztiak jaitsi behar zuten kontrola pasatzeko, ondoren trenera berriro igotzeko, hesiaren beste aldean. Denboraldi batez trenez ere aldatu behar izan zen, geltoki hau eta Hendaiakoaren artean anezka ibilgailu bat zegoelarik.

Gaur egun, herrialdeen arteko muga kontrolarik ez dagoela, geltokiak bere jatorrizko funtzioa galdu du, eta horren ordez, Euskal Kostaldeko Nazioarteko Erakustazokaren (Ficoba) ondoan dagoenez, geltokiak honi ematen dio zerbitzu. Hala, 2010ean Euskotrenek geltokia Irun Ficoba berrizendatu zuen.

Zerbitzuak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) El Diario Vasco. «La parada del Topo 'Puente Internacional' se denomina ahora 'Irun-Ficoba'» (kontsulta data: 2014-01-23).
  2. a b (Gaztelaniaz) Olaizola, Juanjo. «EL "TOPO" CUMPLE UN SIGLO» http://historiastren.blogspot.com/ (kontsulta data: 2018-11-24).
  3. «Hendaiako geltokia itxita egongo da abuztuaren 18tik 26ra | Drupal» www.euskotren.eus (kontsulta data: 2019-09-01).
  4. (Gaztelaniaz) «Spanish Railway  » Blog Archive  » Ferrocarril Eléctrico de San Sebastián a la frontera (Ferrocarril de San Sebastián a Hendaya- El Topo)» www.spanishrailway.com (kontsulta data: 2018-11-24).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu