Hendaiako elkarrizketa

Hendaiako elkarrizketa, Hendaiako bilera edota Hendaiako topaketa 1940ko urriaren 23an Euskal Herriko Hendaia udalerriko tren geltokian egin zen. Bertan, Francisco Franco diktadorea eta Adolf Hitler führerra elkarrizketatu ziren, Ramón Serrano Súñer eta Joachim von Ribbentrop Espainia Frankistako zein Hirugarren Reicheko kanpo-gaietako ministroak aldean zituztela.

Hendaiako elkarrizketa
MotaBilera
Honen parte daForeign policy of Francoist Spain during World War II (en) Itzuli eta Germany–Spain relations (en) Itzuli
Data1940ko urriaren 23a
HerrialdeaEspainia eta Frantzia
Parte-hartzaileak

Gero,1941eko otsailaren 12an, Benito Mussolini eta Francisco Franco diktadoreen artean izandako Bordigherako elkarrizketaren antzekoa izan zen, nahiz eta kasu honetan Hitlerrek interes gutxi erakutsi zuen espainiarrek Bigarren Mundu Gerran bere alde parte har zezaten. Urte luzez, Francoren aldekoek behin eta berriro esan dute Francok ez ziela "men egin" Hitlerren presioei, Espainia gerran Alemaniaren alde sartzeko.

Urriaren 19an, Heinrich Himmler Donostiara heldu zen elkarrizketa hori prestatzeko, besteak beste, baita hiri horretako hainbat toki bisitatu ere. Francok berariaz atzeratu zuen Hendaiarako bere ibilaldia, "batzuetan hala komeni da", laguntzaile bati adierazi zionez. Diktadore espainiarra berandu heldu zen hitzordura, Hitlerren suminerako.

Ordu haietako lekukoen eta laguntzaileen memorietan oinarrituz, badakigu Alemaniaren planetan ez zela sartzen Espainia aliatu militarra izaterik, Penintsulan beste fronte bat irekitzeak kostu handia zuelako; gainera, Francok ere ez zuen argi ikusten gerran lurralde-ordainik gabe sartzea, izatez, Frantziar Inperioarenak ziren Afrikako iparraldeko lurralde zabalak nahi zituen.


Gaur egun dakigunaren arabera, Espainia ez zegoen militarki prestatuta beste gerra batetarako. Hala eta guztiz, Franco gerrara joateko prest zegoen baldin eta gaur egungo Maroko eta Algeriako iparralde guztia Espainiaren menpeko lurraldeak izatearen truke. Francok Serrano Suñerri adierazi zionez:

« Onartezina da. Gu gerran ezeren truke sartzea nahi dute. Ezin gara eurekin fidatu konpromiso formalik oraintxe hartzen ez badute, eta geure lurrak emateko konpromisorik hartzen ez badute, azaldu diegunaren arabera. Bestela, ez gara gerran sartuko. Gure inperioaren oinarria izango dena emateak soilik justifikatu dezake gu gerran sartzea. Konpromiso formalik oraintxe hartzen ez badute, edozer esan arren, irabazi ondoren ez digute ezer emango (...) »

Hitlerrek, berriz, ondorengoa adierazi zien bere laguntzaileei:

« Latino berritsu hauekin frantsesek jakin egingo lukete laster edo berandu. Pétainekin egin behar dudan bileran, ingelesen aurkako borroka aktiboan hasteko eskatu nahi diot, eta, beraz, oraindik ezin diot iradoki lurralde-lagapan horiek egiteko. Gainera, espainolekiko akordio hori jakinez gero, inperio kolonial frantses osoa De Gaulle jeneralaren alde jarriko litzateke (...). »

Ikus gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu