Jacques Garra Salagoiti
Jacques Garra Salagoiti (Heleta, 1736ko martxoaren 4a - Donibane Lohizune, 1808) Nafarroa Behereko zientzialaria izan zen. 1762. urtean apaiztu zen. Matematikako ikasketak egin zituen Okzitaniako Tolosan, eta hidrografiako irakasle izan zen Baionan eta Donibane Lohizunen. Hidrologia institutu bat sortu zuen Donibane Lohizunen. Harena da Éléments de la science du navigateur obra (1781, Itsasketa jakintzaren oinarriak).
Jacques Garra Salagoiti | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Heleta, 1736ko martxoaren 4a |
Herrialdea | Nafarroa Beherea, Euskal Herria |
Heriotza | Donibane Lohizune, 1808 (71/72 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiz katolikoa eta hidrologoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.