Fenotipo

edozein organismoren ezaugarri behagarriak dira: morfologia, garapena, ezaugarri biokimiko edo fisiologikoak edo portaera

Fenotipoa edozein organismoren ezaugarri behagarriak dira: morfologia, garapena, ezaugarri biokimiko edo fisiologikoak edo portaera. Fenotipoan organismoaren genotipoaren adierazpena eta ingurumen faktoreen eragina batzen da, bai eta bi horien arteko elkarrekintzak ere. Genotipo bera daukaten bi izaki bizidunek ez daukate zertan fenotipo bera eduki beharrik. Genotipoaren eta fenotipoaren arteko bereizketa hau Wilhelm Johannsenek proposatu zuen 1911n, organismoen herentzia genetikoa eta herentzia horrek ekoizten duena ez direla gauza bera nabarmentzeko[1][2].

Donax variabilis molusku espeziearen aleek mota askotako kolore eta marrak dituzte beren fenotipoetan.

Fenotipoaren definizioak aski argia dirudien arren, baditu zenbait alde ezkutu. Esaterako, material genetikoaren kodetik eratorritako molekula eta egitura gehienak ezin dira ikusi organismoen itxuran, baina beste metodo batzuk erabiliz beha daitezke eta, beraz, fenotipotzat hartzen dira. Honen adibide dira gizakien odol taldeak. Beste batzuek portaera ere fenotipoaren barruan sartzen dute, hark ere genotipoaren eta ingurumen faktoreen eragina baitu.

Biston betularia morpha typica, urkiaren geometra sitsaren aldaera argi estandarra.
Biston betularia morpha carbonaria, urkiaren geometra iluna.

Fenotipoa ez da genotipo hutsaren emaitza; ingurumenak ere, gehiago edo gutxiago, eragina du hartan.

Erreferentziak

aldatu
  1. Churchill F.B. 1974. William Johannsen and the genotype concept. J History of Biology 7, 5-30.
  2. Johannsen W. 1911. The genotype conception of heredity. American Naturalist 45, 129-159

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu