Glifosato

konposatu kimiko

Glifosatoa (N-fosfonometil glizina, C3H8NO5P) herbizida sistemiko ez selektiboa da. Hosto, zurtoin eta sustraietan aplika daiteke, eta landarearentzat ezinbestekoak diren aminoazidoen sintesia eragozten du.[1] 1950eko hamarkadan sintetizatu zen lehengo aldiz Suitzan, baina 1970ekora arte ez zuen herbizida modura merkaturatu Monsanto etxeak, Roundup izen komertzialarekin. 2000n agortu zitzaion patentea Monsantori, eta geroztik konpainia askok erabiltzen dute konposatua beren herbiziden osagai nagusi modura[2]

Glifosato
Formula kimikoaC3H8NO5P
SMILES kanonikoa2D eredua
MolView3D eredua
KonposizioaNitrogeno eta karbono
Motaazido karboxiliko, aminoazido eta phosphonic acid (en) Itzuli
Ezaugarriak
Dentsitatea
1,704 g/cm³
Fusio-puntua184,5 °C
Deskonposizio-puntua187 °C
Masa molekularra169,014 Da
Erabilera
Konposatu aktiboaRoundup (en) Itzuli eta Glyphosate-based herbicides (en) Itzuli
RolaEntzimen inhibitzaile, Antifungiko eta uncoupling agents (en) Itzuli
Identifikatzaileak
InChlKeyXDDAORKBJWWYJS-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia1071-83-6
ChemSpider3376
PubChem3496
Reaxys2045054
Gmelin27744
ChEBI279222
ChEMBLCHEMBL95764
RTECS zenbakiaMC1075000
ZVG490312
DSSTox zenbakiaMC1075000
EC zenbakia213-997-4
ECHA100.012.726
MeSHD000097797
RxNorm1800093
UNII4632WW1X5A
KEGGC01705
PDB LigandGPF

Nekazaritzan erruz erabiltzen da glifosatoa, batez ere Monsantok Roundup Ready izeneko labore transgenikoak komertzializatu zituenetik. Labore horiek, artoa, soja eta kotoia batez ere, glifosatoa erresistitzeko diseinaturik daude, eta harekin batera saltzen dira, “nekazaritzarako pakete teknologiko” modura. Era horretan, landatutako eremuetan bota daiteke glifosatoa belar txarrak akabatzeko, laboreak kaltetu gabe.[2]

Azken urteetan eztabaida handia izan da glifosatoaren toxikotasunaz. Osasunaren Mundu Erakundearen menpeko IARC organismoak segur aski kantzerigenoen artean sailkatu zuen, baina Europako hainbat agentziak esan dute ez dagoela ebidentziarik hala denik pentsatzeko. Monsantok, berriz, urte askoan ezkutatu ditu substantziaren toxikotasuna frogatzen duten barne-agiriak.[3] 2017an, 1.300.000 sinadura aurkeztu ziren Europako Batzordean glifosatoa debekatzeko eskatuz, baina Europako Batzordeak 2023. urtearen amaierara arte luzatu zuen herbizidaren baimena.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. Glifosatoa hilgarria da Euskal Herriko anfibioentzat. aldizkaria.elhuyar.eus, Creative Commons CC BY-SA 3.0 (Noiz kontsultatua: 2017-11-28).
  2. a b Brea, Unai. Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea?. argia.eus, Creative Commons CC BY-SA 3.0 (Noiz kontsultatua: 2017-11-28).
  3. a b Brea, Unai. OMEk kantzerigenotzat duen glifosato herbizidaren baimena bost urtez luzatuko du Europak. argia.eus, Creative Commons CC BY-SA 3.0 (Noiz kontsultatua: 2017-11-28).

Kanpo estekak aldatu