Anaia Txiki Kaputxinoen Ordena

Kaputxinoak» orritik birbideratua)

Anaia Txiki Kaputxinoen Ordena (latinez: Ordo Fratum Minorum Cappuccinorum; Kaputxinoak edo OFM.Cap. laburtua[1]) eskeko ordena katolikoa da, frantziskotar familiaren adarra.

Anaia Txiki Kaputxinoen Ordena
Datuak
Izen laburraO.F.M.Cap.
Motaeskeko ordena, erakundea eta First Order of Saint Francis (en) Itzuli
Jarduera
Honen parteFrantziskotar familia
Osatuta
Zeren jabe
Historia
Sorrera1520
1528 (egutegi gregorianoa)
Sortzailea
webgune ofiziala

Historia

aldatu
 
Matteo de Bascio.

Frai Matteo de Basciok eta Ludovico eta Rafaele di Fossombrone anaiek sortu zuten 1525ean, kontenplaziozko bizitza bilatuz.

Sortzaileak, erretiroko komentuetara joan ziren behatzaileak izan ziren, han, bizitza kontenplatiboago bat izan ahal izateko. Denborarekin, bere kopurua hazi egin zen, eta frantziskotar ordenaren erreforma bat egitea erabaki zuten. Hori oso ohikoa zen garai hartan, asko baitira behaketaren barruan dauden frantziskotarren erreformak. Behatzaileengandik banandu ziren eta komentualen ministro nagusiaren esanetara egon ziren, euren ministro nagusia izan arte.

Frantziskotarren beste adarrak bezala, kaputxinoak, oro har, parrokien zaintzan aritzen dira. Hala ere, bizitza kontenplatiboa eta azterketa estimatzen dituzte.

Kaputxinoak, lehen garaietako izpiritualen oinordeko adarra dira. Sokadun abitu marroi bat erabiltzen dute (frantziskotar behatzaileek bezala), baina beste bi taldeekiko desberdintasun nagusia tunikari lotutako kaputxa bat daramatela da, Frantzisko Asiskoak erabiltzen zuen jatorrizko ohituraren formaren arabera), eta luzeagoa da beste adarrekin alderatuta.

Ordena Euskal Herrian

aldatu

Misio- eta predikatze-lanetan jardun izan dute bereziki. Euskal Herrian hainbat etxe dituzte. Euskalgintzan eta euskal kulturan leku garrantzizkoa izan dute XX. mendean (Alejandro Bilbao, Aita Donostia, Jorge Riezukoa, Polikarpo Iraizozkoa, Damaso Intza, Buenaventura Oieregikoa, etab.)[2].

XX. menden zehar kaputxinoek euskeraren aldeko lan eskerga egin zuten ete mende hasieran, euskara hutsezko izandako lehenbizikoetako aldizkariak argitaratzeri ekion zioten: Irugarrengo Prantziskotarra 1913an eta Zeruko Argia 1919an.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskalterm: [Laburtzapenak Hiztegia] [2009]
  2. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Kaputxino. .

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  • Webgune ofiziala (Italieraz)(Ingelesez)(Frantsesez)(Alemanez)(Gaztelaniaz)(Polonieraz)(Portugesez)


  Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.