Frantzisko Apalategi

euskal idazlea
Francisco Apalategi» orritik birbideratua)

Frantzisko Apalategi Igarzabal (1867ko urriaren 29a, Donostia1948ko otsailaren 24a, Loiolako Santutegia) euskal idazle, historialari, irakasle eta jesuita bat izan zen. Bere Karlista eta liberalen arteko gerra-kontaerak liburu-kronikan Bigarren Karlistaldiko gertaerak kontatu zituen.

Frantzisko Apalategi
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFrancisco Apalategui Igarzábal
JaiotzaDonostia1867ko urriaren 29a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaLoiolako Santutegia eta Loiola1948ko otsailaren 24a (80 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Erlijio-ordenaJesusen Konpainia

Literaturaren Zubitegia: 534

Biografia aldatu

Frantzisko Apalategi Igarzabal Donostian jaio zan, 1867ko urriaren 29an, goizeko zazpi eta erdietan, eta egun berean bataiatu zuten, San Bizente parrokian. Aita, Faustino, Lazkaokoa zen; ama, Eskolastika, Donostiakoa. Aitaren aldeko aiton-amonak: Pedro Inazio Apalategi eta Maria Josefa García, biak ataundarrak; eta amaren aldekoak: Fernando Igarzabal, andoaindarra, eta Frantziska Elizondo, zizurkildarra.

Hiru urte zituen, beraz, 1870ean karlistak aldi hartan Bigarren Karlistaldian mugitzen hasi zirenean, eta bederatzi, 1876an, gerra bukatutakoan. Bera, uste dugunez, Donostian izanik, karlistarik ikusi bazuen, urrutitik egingo zuen. Baina haien granadak nola lehertzen ziren entzun eta ikusi zukeen.

Hamazazpi urterekin jesuita sartu zen Loiolako Santutegian, 1884ko irailaren 7an. Handik aurrera haren nondik norakoa ederki jarrai daiteke, Lagundiko probintzia bakoitzak urtero atera ohi duen Catalogus izeneko liburuan. Honek jesuita bakoitza non den eta bere lana zer den adierazten du. 1884-1886 urteetan, nobiziadoa egin zuen Loiolan.

Kronologia aldatu

  • 1886-1889: latin eta humanitateak; ikasketa horiek ere bertan.
  • 1889-1892: filosofía Oñan, Burgosko probintziaren iparraldean, lehen beneditarren komentu ospetsua izandakoan.
  • 1892-1897: Tudelan, hasi berria zen San Frantziko Xabier ikastetxean irakasle. Irakatsi zuena: Espainiako eta munduko historia, gramatika, matematika, fisika ...
  • 1897-1901: Oñan berriro ere, teologia ikasten, 1900 urteko uda aldean apaiz egin zelarik.
  • 1901-1902: Aragoien.
  • 1902-1904: Deustuko Unibertsitatean, literatur ikasketaren bat egiten.
  • 1904-1905: Madril aldean, ikasketa horrekin berarekin.
  • 1905-1918: Valladoliden, jesuiten San Jose ikastetxean irakasle. Erakusten zituen gaiak: munduko eta Espainiako historia; Espainiako geografia; eta denbora berean, etxeko liburutegiaren ardura, eta abar.
  • 1918-1919: Santanderren irakasle. Gaiak: Espainiako eta munduko historia, erlijioa, liturjia, liburutegiaren ardura, eta abar.
  • 1919-1931: Loiolan jesuita ikasleen irakasle. Erakusten zituen gaiak: munduko eta Espainiako historia, estetika; gainera artxiboaren eta liburutegiaren ardura zuen 1922 urtetik aurrera lan berri bat ere bai: bertako euskal akademiaren buru.
  • 1932ko urtarrilaren 26an errepublikak agindu bat eman zuen: jesuitak ez zutela handik aurrera elkarrekin bizitzerik Jesusen Lagundiaren izeneko etxeetan; lagundiaren ondasunak errepublikako gobernuarentzat gelditzen zirela; eta abar. Hala, jesuita ikasleak erbestera joan ziren, Belgikara eta abar. Apaizak eta bertan gelditu ziran, baina ez beren etxeetan, han eta hemen sakabanatuta baizik, eta jesuita izena ezkutaturik. Berak latinez coetus esan ohi zieten taldeetan banatu ziren. Aita Apalategiren izena talde edo coetus horietan ikusten dugu.
  • 1932-1936 urteetan: coetus XIII, XI eta IX. Talde horiek non diren ez da esaten; baina Apalategirena Donostian zela uste dugu.
  • 1936ko uztailaren 18an Espainiako Gerra Zibila piztu zenean, jesuita hauetako asko Uztaritzen ziren.
  • 1936ko irailaren 13an faxistak Donostian sartu ziren. Francok, berriz, bere ondasun guziak jesuitei itzuli zizkien. Hauek berehala ireki zuten Donostiako San Inazio ikastetxea.
  • 1936-1948: Aita Apalategi Donostiako ikastetxean zen, baina ez zuen eskolarik ematen. Bestelako lan batzuk ditu: liburutegiaren arduraduna da, ikasleen eta etxekoen aitorle, eta abar.

Idazanak aldatu

Kronika aldatu

Bertsoa aldatu

Kanpo estekak aldatu