The Godfather
The Godfather (euskaraz Aitajauna) 1972ko filma da, Mario Puzoren izen bereko eleberrian oinarritutakoa. New Yorkeko mafiaren buruko Corleone familiako 1945 eta 1955 bitarteko gorabeherak kontatzen dira. Kritikagileek zein ikusleek hain harrera ona egin zioten, non Francis Ford Coppola zuzendariak beste bi film egin zituen. Marlon Brando, Al Pacino, James Caan, Robert Duvall, Diane Keaton, Talia Shire, John Cazale, Richard S. Castellano eta Abe Vigoda aktoreek antzeztu zuten.
Trilogia osatzen duten hiru filmetako lehenbizikoa da: gainontzeko biak The Godfather, Part II (1974) eta The Godfather, Part III (1990) dira.
ArgumentuaAldatu
1940eko hamarkada, AEBak. Don Vito Corleone (Marlon Brando) New Yorkeko mafiako bost familien Aitajaun errespetatu eta beldurgarria da. Lau seme-alaba ditu: Connie alaba (Talia Shire), hiru seme —Sonny odolberoa (James Caan), Fredo ahula (John Cazale) eta Michael zuhurra (Al Pacino), bere burua aitaren negozietatik kanpo mantendu nahi duena— eta semetzat hartutako bat, Tom Hagen (Robert Duvall), bere aholkularia dena. Bilera batean, Virgil Sollozzo "Turkiarra"k (Al Lettieri) Don Vito Corleoneri droga-negozioetan sartzeko proposatu dio, baina Sonny semearen iritziaren aurka, horretan ez sartzea erabaki du: orduan, Sollozok Corleone hiltzea agindu du eta horrek hiriko mafia familien arteko liskar bortitz, odoltsu eta ankerra dakar.
AktoreakAldatu
|
|
Kanpo estekakAldatu
- The Godfather filmari buruzko webgunea (Ingelesez)
- The Godfather filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)