The Godfather, Part II
The Godfather Part II Mario Puzoren The Godfather istorioko 1974ko bigarren filma da, Francis Ford Coppolak zuzendua. Vito Corleone gaztearen (Robert De Niro) eta Michael Corleone semearen (Al Pacino) pasarteak tartekatzen dira: haiekin batera, Robert Duvall, Diane Keaton, Michael V. Gazzo, John Cazale, Talia Shire eta Lee Strasberg dira beste aktore nagusiak.
Trilogia osatzen duten hiru filmetako bigarrena da: lehena The Godfather (1972) da eta hirugarrena, The Godfather, Part III (1990).
ArgumentuaAldatu
Aurreko filmaren ildoa jarraituz, Michael Corleone (Al Pacino) New York hiriko mafiaren bost familietako Aitajauna eta negozioen buruzagi berria hautatua izan da; aldi berean, filmak denboran atzera egin eta Vito Corleone (Robert De Niro) familiaburu hilberriaren haurtzaro eta gaztaroa ere azaltzen dira, lehenbizi Sizilian eta ondoren AEBetara iritsitakoan, behe-behetik hasi eta New Yorkeko mafiaren buruzagi boteretsua bilakatu zen arte.
AktoreakAldatu
|
|