Joan II.a Frantziakoa
Joan II.a Frantziakoa (Le Mans, 1319ko apirilaren 16a - Londres, 1364ko apirilaren 8a), izengoitiz Joan Onbera (frantsesez: Jean le Bon), Frantziako erregea izan zen 1350-1364 bitartean[1].
Biografia
aldatuFilipe VI.a Frantziakoa eta Joana Borgoinakoa izan zituen gurasoak. 1350ean, 31 urte zituela, Frantziako errege bilakatu zen. Izurri Beltzak, Ehun Urteetako Gerrak eta Jacquerie izeneko matxinadak markatu zuten haren agintaldia.
Etsai handienak Eduardo III.a Ingalaterrakoa eta Karlos II.a Nafarroakoa izan zituen. Itun eskaintza gisa, 1352an alaba Joana Karlosekin ezkondu zuen, baina agindutako ezkonsaria eman ez zionez, liskarrak jarraitu zuen. 1355eko irailaren 10ean, Nafarroako eta Frantziako erregeek Valognesko hitzarmena sinatu bazuten ere, 1356ko apirilaren 16an, Rouenen, Joanek Karlos II.a preso hartu eta espetxeratu zuen[2].
1356ko irailean, Ehun Urteetako Gerraren baitako Poitiersko guduan, Frantziako armada sarraskitua izan zen; ingelesek Joan II.a eta haren seme Filipe harrapatu eta Ingalaterrara eraman zituzten. 1360ko urrian, Joan aske utzi zuten, ordaindu beharreko bahisaria bildu ahal izateko; berme modura, Luis semea bahiturik gelditu zen Calaisen. 1363an Luisek ihes egitea lortu zuen; Joan, bere burua ohoregabetua ikusirik, Londresera itzuli zen. Bertan hil zen, 1364ko apirilaren 8an[2].
Ezkontza eta seme-alabak
aldatu1332an Joanes I.a Bohemiakoaren alaba Bonarekin ezkondu eta bederatzi seme-alaba izan zituzten:
- Karlos (1338–1380)
- Luis (1339–1384)
- Joanes (1340–1416)
- Filipe (1342–1404)
- Joana (1343–1373), Karlos II.a Nafarroakoarekin ezkondu zena.
- Maria (1344–1404)
- Aines (1345–1349)
- Margarita (1347–1352)
- Elisabet (1348–1372), Giangaleazzo Visconti Milango dukearekin ezkondu zena.
1350an Joana I.a Auverniakoarekin ezkondu eta alaba bi izan zituzten:
- Blanka (1350–?)
- Katalina (1352–?)
Erreferentziak
aldatu- ↑ Joan II.a Onbera. in: Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2016-03-14).
- ↑ a b John II King of France. in: Encyclopædia Britannica. global.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2016-03-14).
Kanpo estekak
aldatu
Aurrekoa Filipe VI.a Frantziakoa |
Frantziako erregea 1350-1364 |
Ondorengoa Karlos V.a Frantziakoa |