Luis IV.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
Luis IV.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa edo Luis IV.a Bavariakoa (1282ko apirilak 1-1347ko urriak 11) Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea izan zen 1328 eta 1347 bitartean.
Wittelsbach leinukoa zen. Luis II.a Bavariakoa eta Mechthilden semea zen, azken hau Rodolfo I.a Habsburgokoaren alaba.
Bavariako dukea izan zen 1294 eta 1301 bitartean (1329 arte. bere anaia Rodolfo I.arekin batera Palatinatuko kondea). 1314an Alemaniako errege izendatua izan zen Federiko Habsburgokoaren aurrean, norekin koroa lehiatu zuen Luisek Mühldorfeko guduan garaitzea lortu zuen arte (1322). Bere porrotaren ondoren, Federikok tronuari uko egin zion.
Luis IV.a Bavariakoa, jada enperadore bezala, Italiako lurraldeetan eragina izaten saiatu zen, eskumikatu eta sorgina izatea egotzi zion Joan XXII.a aita santuarekin borroka bortitz bat izan zuelarik. Luisek ere aita santua kendutzat jo zuen. Enperadore koroatua izan zen Joan XXII.aren presentziarik gabe 1328an, eta Nikolas V.a antipaparen aukeraketa lortu zuen. Guzti hori gora-behera, ezin izan zituen aitasantutzaren aurrean zituen helburuak lortu, ezta alemaniar nobleziaren zati baten oposizioa eragin zioten beste lurralde helburu batzuk ere.
1346an Karlos IV.aren aukeraketari aurre egin behar izan zion alemaniar errege bezala, baina ez zen euren arteko gudurik egon, Luis IV.a istripuz hil baitzen 1347ko urriak 11n kolpe bat jasan ondoren hartz ehiza batean zehar.
Bere gortean Marsilio Paduakoa, Gilen Ockhamgoa eta Migel Cesenakoa hartu zituen, garaiko elizaren eta, batez ere, aitasantutzaren kritikari handiak.
Aurrekoa Rodolfo I.a |
Bavaria Garaiko dukea 1301-1341 |
Ondorengoa ' |
Aurrekoa Joan I.a Bavariakoa |
Bavaria Behereko dukea 1340-1341 |
Ondorengoa ' |
Aurrekoa ' |
Bavariako dukea 1341-1347 |
Ondorengoa Luis V.a Bavariakoa, Esteban II.a Bavariakoa, Luis VI.a Bavariakoa, Gilen I.a Bavariakoa, Alberto I.a Bavariakoa eta Oton V.a Bavariakoa |
Aurrekoa Rodolfo I.a |
Palatinatuko kondea 1317-1329, Adolfo Palatinatukoarekin 1317-1327 |
Ondorengoa Rodolfo II.a |
Aurrekoa Henrike VII.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa |
Erromatarren erregea 1314-1328, Federiko Habsburgokoaren aurka, 1314-1325, eta ondoren Federiko Habsburgokoarekin 1326-1330 |
Ondorengoa Karlos IV.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa, Günther Schwarzburgekoaren aurka |
Aurrekoa Enrike VII.a |
Germaniako Erromatar Inperio Santuko Enperadorea 1328-1347 |
Ondorengoa Karlos IV.a |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luis IV.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa |