Zuria Nafarroakoa (1333-1398)

Zuria Nafarroakoa edo Zuria Évreuxkoa (13311398ko urriaren 5a) Filipe III.a Nafarroakoa eta Joana II.a Nafarroakoa erreginaren alaba izan zen, beraz, Nafarroako infanta. Filipe VI.a Frantziakoa ezkondu zenean Frantziako erregina ezkontide bilakatu zen.

Zuria Nafarroakoa (1333-1398)
Blanche of Navarre (1331–1398).jpg
Bizitza
Jaiotza 1331 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Neaufles-Saint-Martin1398ko urriaren 5a (egutegi gregorianoa) (66/67 urte)
Hobiratze lekua Saint-Denisko basilika
Familia
Aita Filipe III.a Nafarroakoa
Ama Joana II.a Nafarroakoa
Ezkontidea(k) Filipe VI.a Frantziakoa  (1350eko urtarrilaren 27a (egutegi gregorianoa) -  1350eko abuztuaren 30a (egutegi gregorianoa))
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Evreux leinua
Jarduerak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa kristautasuna

BiografiaAldatu

Filipe III.a Nafarroakoa eta Joana II.a Nafarroakoa Nafarroako errege-erreginen alaba, amaren partetik Luis I.a Nafarroakoa eta Margarita Borgoinakoa eta aitaren partetik Luis I.a Evreuxkoa eta Margarita Artoiskoa zituen aitona-amonak. Karlos II.a Nafarroakoa neba zuen.

1350eko urtarrilaren 11ean Filipe VI.a Frantziakoaren bigarren emazte bilakatu zen, Joana Borgoinakoa Izurri Beltzak hil ondoren. Zuria orduko printzesarik ederrentzat hartzen zuten, izan ere, "Jakintsu Ederra" zuen ezizena. Tamalez ezkontza ez zuen luzaro iraun, erregea sei hilabete barru hil zelako (amodiozko nekeaz zurrumurruen arabera). Alaba bakarra izan zuten: Joana izenekoa (13511371). Honek Joanes I.a Aragoikoa ezkontzekotan izan zen, baina Aragoierako bidaian hil zen.

Zuria Neaufles-Saint-Martinera bizitzera joan zen eta, Alfontso XI.a Gaztelakoak proposatu arren ez zen berriro ezkondu. Proposamenari uko egiteko "Frantziako erreginek berriro ez zutela ezkondu" esan omen zuen. Gortea gutxitan bisitatu bazuen Joanes II.a Frantziakoaren babesa izan zuen. Neba eta Frantziako erregearen arteko harreman onak izan zitezen saiatu zuen.

Batzuek alkimiaren zalea izan zela eta bere gaztelu batzuetan laborategiak zituela diote, baita Nikolas Flamel alkimista babestu zuela. Konspirazio teoriek, tartean "The Holy Blood and the Holy Grail" liburuarena, Siongo Prioretzaren zazpigarren Maisu Nagusia zela diote.

1398ko urriaren 5ean hil eta Saint-Denisko basilikan lurperatu zuten.


Aurrekoa
Joana Borgoinakoa
 
Frantziako erregina ezkontidea

1350
Ondorengoa
Joana I.a Auverniakoa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zuria Nafarroakoa (1333-1398)